Burua galdutakoen hilobia

  • Eslovakiako Vráble-Ve`lke Lehemby gunea Neolito hasierako Europako aztarnategi nagusietakoa da (duela 7.000-5.000 urte), eta iazko kanpainan aurkikuntza berezia egin zuten: herrixka inguratzen zuen zangan 38 pertsonen arrastoak aurkitu zituzten.

(argazkia: Kieleko unibertsitatea)
(argazkia: Kieleko unibertsitatea)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak


Gorputz guztiak bururik gabe zeuden –haur txiki bat izan ezik–. Arkeologoek uste dute gorpu guztiak ez zituztela batera bota, eta batzuei behintzat burua kontu handiz kendu zietela, eta ez bortizki.

Baina oraingoz erantzun baino galdera gehiago ekarri ditu aurkikuntzak: komunitate hartan bizi ziren ala kanpotarrak ziren? Nola hil ziren? Gatazka baten ondorioz? Sakrifizio erritual baten ondorioz? Noiz moztu zieten burua eta zergatik?


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!