Literaturaren bizioak elkartuta

  • Aspalditik neukan amets txiki horietako bat bete dut. Binakako elkarrizketak irakurtzen nizkien benetako kazetariei, eta inbidiaz ni. Topatzen nintzen Alex Gurrutxaga eta Anjel Lertxundirekin han eta hemen, eta jakin-minez ni. Hala, bada, hitzordua jarri nien biei udazkenaren ateetan, eta Talai Berri txakolindegikoek eskuzabal egin ziguten harrera. Hona hemen goizeko sargoriaren ostean arratsak ekartzekoa zuen galernaren zain aletutako batzuk.

Argazkiak: Dani Blanco
Argazkiak: Dani Blanco
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Prest zaudete?

Alex Gurrutxaga: Ez. [Barreak]. Galdetzen badidazu, egia esango dizut.

Hori jakinda, hasi egingo gara. Nola sortu zen zuen bien arteko laguntasuna?

G: Nik nire bertsioa kontatuko dut. Anjel ezagutu nuen mutil koxkorretan; bere liburuak ezagutzen nituen eta irakurtzen nituen, eta ikusten gizon hau kalean, eta niretzat zen figura bat. Gero zortea eduki dut, figura ezagutzeaz aparte, bera ere ezagutu dudala. Nola dio topikoak: oso idazle ona, pertsona hobea? Ba kasu honetan egia da.

Anjel Lertxundi: Nire aldetik sekulako plazera izan zen, eta ohorea, dena esanda, bere tesia bidali zidanean begiratu nezan, eta sekulako ilusioarekin aritu nintzen hura begiratzen. Konfiantza hori jarri izana niretzat oso inportantea izan zen.

Biak daukazue literaturaren gaixotasuna. Nola bizi duzue harreman hori?

L: Bizitza osoa eskaini diot horri. Zenbat aldiz pentsatu dudan zer izango nintzatekeen hori gabe… Ez dut imajinatzen nire bizitza irakurtzen eta idazten ez baldin bada. Dena den, harrigarriagoa egiten zait irakurtzen ez duen jende jantzia. Unibertsitatetik pasa eta hainbeste lekutatik pasa eta nola ez dion ezertxo ere esaten ez literaturak, ez musikak, ez antzeko diziplina artistikoek; erakusketa batera sekula joan ez den jende jantzia.

G: Ni irakurlea naiz. Literaturarekin daukadan harremana hori da. Humanitateetan ikasle naiz, pentsatzen dut ikasle naizela irakaslea naizenean ere bai, eta ikasten jarraitzen dudala. Eta literaturan irakurlea naiz, ezeren gainetik. Zerbait argitaratu baldin badut ez da idazlea naizelako, da irakurri egiten dudalako. Beti gogoratzen naiz Iratxe Retolazak esaten zuela literatur kritikan mugitzen den jendeari beti galdetzen zaiola ea noiz idatzi behar duen. Betiko galdera da. Edo idazten baduzu saiakera literario bat, edo artikulu akademiko bat, hurrengo galdera da: baina nobela bat noiz idatzi behar duzu? Nik behin ere ez dut eduki horretarako tentaldirik.

Nortasun-agiriak

Alex Gurrutxaga (Zarautz, 1988) literaturan doktorea da. Bere tesian Xabier Leteren poetika aztertu zuen, eta 2020an liburu-formatuan plazaratu zuen bere ikerketaren muina: Xabier Lete. Aberriaren poeta kantaria. Euskarazko saiakeraren arloko Euskadi Saria irabazi zuen lan horri esker. Gaur egun, EHUn irakasle jarduteaz aparte, Leteren lana zabaltzen dihardu Joana Otxoa de Alaiza pianojolearekin batera, Txori kantazale emanaldian.

Anjel Lertxundi (Orio, 1948), idazlea. Irakasle ere aritu arren, literaturari emanda jardun izan da azken 30 urtean. Era askotako generoak landu ditu, haur eta gazte literatura, narratiba eta saiakera batik bat. Hain zuzen ere, ildo horretakoak dira azken urteotan kaleratu dituen bi obra: Itzuliz usu begiak (Alberdania, 2019), itzulpenari buruzko hausnarketa literario bezain zehatza, eta Desertuan behatxuloa (Alberdania, 2022), teselaz osatutako hausnarketa- eta memoria-liburua.

L: Baina zure testuetan, artikuluetan –eta batez ere Xabier Leteri buruzko liburua da hori garbi erakusten duena–, ez dago idazle akademikoa, literaturaz modu literarioan idazten duen pertsona bat dago. Ze literaturari buruz ere idatz daiteke, zoritxarrez…

G: Irentsezina izan daitekeen moduan, bai.

L: Zure kasuan, idazle bati buruz egin zenuen tesia, eta gero liburu gisa publikatu zenuen. Baina, nire ustetan behintzat, posible da saiakera literarioa egitea zientziaz ari zarenean ere. Adibidez, idazle apartak ziren George Steiner eta Albert Einstein, eta beren testuak zoragarriak dira zientziari buruz ari direnean ere. Baina zergatik? Akademizismotik ihes egiten dutelako.

G: Ez dakit gurean tradizio hori asko landu den… Berriki irakurri dut Beatriz Fernandezen lan bat dibulgazioan [Hizkuntza gogoan; Erein, 2021], eta ari da hizkuntzalaritzari buruz, baina ari da saiakera literariora jotzen. Uste dut ez daukagula tradizio asko ildo horretan, gehiago nahi nuke.

Eta bide hori zuk zeuk jorratzeko asmorik ez, Alex?

G: Badut gogoa, aitortzen dut. Badaude gauzak gustatuko litzaidakeenak egitea, eta gaiak zeinei buruz zerbait esango nukeen; baina saiakerak, edo mota horretako liburuek, badute beste gauza bat nire ustez, eta hor daukazu [Anjel Lertxundiren] Itzuliz usu begiak-en adibidea: sekulako lana eskatzen dute zerbait taxuzkoa esateko. Hor dago irakurketa lan bat eta pentsamendu kritikoa atzean; urtetako lana da.

L: Bueno, halako lanak bizitza osoko obsesioetatik sortzen dira. Halako batean, materiala badaukazu, baina ez biltzen joan zarelako, baizik azpimarratzen joan zarelako, eta gainera badakizu zer irakurri duzun eta zer ez, eta zer irakurri beharko zenukeen.

Zuek biak lagunak zarete, baina idazlearen eta literatur kritikariaren arteko harremana ez al da ba gatazkatsua?

G: Imajina dezagun orain literatur kritikaria jartzen dugun tokian jartzen dugula itzultzailea. Zer moduz eramaten da idazle bat bere itzultzaileekin? Ez dakit, baina imajinatzen dut hor badagoela idazleak bere testuekin eta bere buruarekin daukan harremanaren arteko oreka bat. Idazlea fidelagoa baldin bazaio bere buruari, esan nahi baita bere egoari, bere testuari baino, bost duroko harremana izango du itzultzailearekin; lehenago edo geroago okertuko da harreman hori, itzultzaileak esaten dionean: “Hau igual akatsa izango da”… Baina gero badaude idazleak, halako ohar bat egiten diezunean, esaten dutenak: “Ene! Alde egin dit”. Anjel bigarren tipokoa da. Horren adibidea da ez duzula zure testurik itzuli izan, adibidez. Hori da testuarekiko fideltasuna. Nik uste dut jende hori bere itzultzaileekin eta kritikariekin ez dela eramaten lehen idazle motakoak bezain gaizki.

Anjel Lertxundi: “Kritikak, komentarioak eta gorabehera horiek guztiak, denak dira ekintza literarioaren ondorioak (...) pakete horretan sartzen da norbaiti zure lana ez gustatu izana eta norbaitek zure lana txartzat jotzea”

L: Kritikak, komentarioak eta gorabehera horiek guztiak, denak dira ekintza literarioaren ondorioak. Zure baitako zerbait kaleratzen duzunean, horretarakoxe jartzen duzu, eta nahi zenuke jartzen duzun horrek ahal den arrakasta handiena izatea –arrakasta esan nahi dut esanahiaren aldetik–. Baina pakete horretan sartzen da norbaiti zure lana ez gustatu izana eta norbaitek zure lana txartzat jotzea eta, noski, bere betebeharra da gainera txarra iruditu zaiola esatea. Gero, kontua da nik nola erreakzionatuko dudan horren aurrean. Eta badaude erreakzio intimoak, norberak gordetzen dituenak, eta beste batzuk daude publikoak. Ez dakit beti zuzen jokatu dudan, baina ni beti saiatu naiz nire erreakzioak neuk jaten.

G: Literatur kritikan, azkenaldian nire inpresioa da alde batetik daukagula kritika akademikoa, gizartera iristen ez dena. Eta gero, prentsako kritika batzuetan iruditzen zait prestigioa galduta dagoela. Aldi berean, prentsako kritika idatzia ederki asko jipoitzen duen jendeak, esanez oso kritika txarra dela edo ez dela kritika, horiek sare sozialetan mugitzen dira, oso karaktere gutxitan, edozer gauza esanez edozein modutan, eta nik pentsatzen dut idazle askorentzat horrek izan behar duela oso mingarria. Gauza bat da testuari kritika bat egitea testua irakurrita, argumentatuta, baina gaur egun ari da zabaltzen egur partiketa arin hori… Nik oso gaizki pasatzen dut horrekin.

Zergatik utzi zenion kritikak egiteari?

G: Nekatu nintzen eta…

L: Zenbat denbora egin huan?

G: Bost urte.

L: Hainbeste?

G: Nahikoa.

Zerekin nekatu zinen?

G: Asko kostatzen zait nire testuekin konforme gelditzea, Anjelek badaki. Eta, aldiz, sare sozialetan oso gauza arinak esan zitezkeen. Aitortzen dut injustiziaz bezala bizi nuela, nik zenbat sufritzen nuen edo zenbat lan egiten nuen, eta gero gehiago balio du sare sozialetan famatu batek esatea liburua zoragarria dela. Eta zuk agian liburuan aurkitu dituzu arazo pilo bat, iruditzen zaizu zuk egin duzun irakurketak eta argudioak eta bilaketak ez duela balio. Kritikari askori pasatzen zaio, gaztea baldin bazara, edo emakumezkoa baldin bazara, zuk esaten duzunak balio justua dauka. Horrekin asko sufritzen nuen.

Alex Gurrutxaga: “Idazlea fidelagoa baldin bazaio bere buruari, esan nahi baita bere egoari, bere testuari baino, bost duroko harremana izango du itzultzailearekin”

Aho-zapore gozoz amaitu nahi nuke eta, aipa dezagun biok konpartitzen duzuen beste zaletasun bat: Italia.

G: Nik urtebete bakarrik pasatu nuen han bizitzen [Trenton]; ez da asko, baina izugarri disfrutatu nuen, oso literatur irakasle onak izan nituen. Han eduki nuen aurrenengo irakaslea izan zen literatura espainolera engantxatu ninduena. Gero zer pentsatu handia eman dit: Italiara joan behar Calderón de la Barca gustura irakurtzeko. Zerbait esaten du literatura irakasteko moduaz. Italian humanitateek-eta tradizio handia daukate, eta beste prestigio bat ere bai. Tradizio handia dago, datorrena humanismotik eta Errenazimentutik.

L: Nire kasuan beste gauza bat izan zen Erroma: faxismotik joatea faxismoa aspalditik gaindituta zeukan herrialde batera. Bi lagun egin nituen berehala, bi lagun handi, etxepe berean. Batek dendatxo bat zeukan, eta faxista zen. Bestea zen etxeko atezaina, eta komunista. Igandetan, hartu komunistaren autoa, eta eramaten ninduten Erromako kafeak probatzera.

G: Fantasia. 

L: Eta zer eztabaida izaten zituzten eta zer ez zioten elkarri esaten, politikaz eta denaz! Ni etxera bueltatzen nintzen konbentzituta hurrengo egunean ez ziotela elkarri hitzik egingo. Ba hurrengo egunean bazirudien ez zela ezer ez pasa! Hemengo giro politikotik joanda, dena isiltasuna, dena gordean, iluntasun horretatik joanda, eta naturaltasun hura ezagutzea, gainera italiarren kastarekin… Ez dago unibertsitaterik gehiago irakatsi didanik giro horrek baino.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Literatura
Liburu ktitikak
Bizitzaz eta beste

Anatomia bertikalak
Lierni Azkargorta
Balea Zuria, 2025

------------------------------------------------------------------

Lierni Azkargortak Anatomia Bertikalak liburuaren aurkezpen saioan esan eta Berria egunkariak jaso moduan irakurri ditut poema gehienak: ozen, ahoz... [+]


2025-09-03 | June Fernández
Aixa de la cruz
“Jainkorik gabeko belaunaldia gara, eta bi aukera eman dizkigute: kontsumoa eta lana”

2020ko Euskadi Literatura Saria irabazi zuen Cambiar de idea (Ideiaz aldatu) autofikzio feministarekin. Emakume idazleek literatura kanon patriarkalera egokitu beharra kritikatu zuen liburu horretan. Todo empieza por la sangre (Dena odoletik hasten da) bere seigarren... [+]


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Gu, jende berria, jende zaharra

Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
Itzulpena: Garazi Ugalde
Igela, 2022

-----------------------------------------------------

Batek baino gehiagok askatu ezin duen ideia faltsua da Europa jende berdinez soilik dagoela eraikita. Eta ez bakarrik faxistek. Egiatan, gutako... [+]


Barkamena inprimatzen eta saltzen

Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi  Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Kontalaritza eskola
Ofizio bat, transmititu eta eraberritzeko

2024an sortu zuten Kontalaritza Eskolari buruz hitz egiteko elkartu gara Ane Gebara, Ane Arrugaeta eta Itziar Rekalde ipuin kontalariekin. Kontalaritzaren izaera artistikoaz, bat-batekotasunaz, formakuntzaz, emanaldiez eta abarrez mintzatu dira. Besteak beste, eskolak eman dien... [+]


Negu gorrirako ipuina

Carmilla
J. T. Sheridan Le Fanu
Itzulpena: maialen berasategi
Erein, 2025

------------------------------------------------------------------------

Literatura unibertsala bilduman argitaratu berri dute J. T. Sheridan Le Fanu irlandarraren 1872ko Carmilla. Maialen... [+]


2025-07-21 | Behe Banda
barra warroak
Berritu ala hil

Berritu ala hil. Hori esaten diogu geure buruari. Ariketetatik ariketa gabeko alera, narraziotik gertuago, metaforarik gabe, zuzenago. Orain? Orain gehiago behar dugu. Narrazioago, ezmetaforatuago, ariketagabeago.

Pertsonaia bat sortuko dugu. Pertsona bat. Istorio batean... [+]


Bizitzaz eta beste

Agur Karibu
Marian Porcel
Elkar, 2025

---------------------------------------------------------------------
 
Zaila da nobela hau definitzea, abenturazkoa da, iniziatikoa, filosofikoa, ekologista; baina horiek baino gehiago, edo horien guztien ondorioz, nobela... [+]

Eguneraketa berriak daude