Atera daitezela herriko plazara

DOM CAMPISTRON
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia: aitzinetik hautatzen dute gai bat, urte osoan lantzen dute berek edo kanpoko artista batekin, eta emaitza izaten da, usu, antzerki, kantu, poesia eta dantza lotzen dituen ikuskizuna, familien aitzinean. Banka eta Urepeleko eskolak eskola publikoak dira: ama-eskola euskarazko murgiltze sisteman da osoki sartua, baina lehen maila eredu elebidunekoa da. Halere, hiru irakasleak errotik euskaldunak dira –horietarik bi Seaskan formatuak, gainera–, eta haur gehien-gehienak ere bai: harreman informalak euskaraz egiten dira heldu eta ikasleen artean, eta nehor ez da harrituko urte bukaerako agerraldia kasik osoki euskaraz iragaten baldin bada.

Aurten, bereziki, ikasleek aitama, aitatxi-amatxi eta haurrideak xoratu dituzte itzal-antzerkiarekin. Zurrunka Teatroko Eñaut Gorbea jin zitzaien bi astez, urtean zehar, txotxongilo antzerki mota bereziak ezagutaraztera. Ondotik, 43 haurrek eta hiru irakasleek, bi laguntzaileekin, landu dituzte ipuin klasikoak, euskaraz, eta ordu eta erdiko ikusgarria prestatu dute: maskarak, txotxongiloak, dekoratuak, musika, argiak. Gozatu ahal izan dugu Jack eta babarrun magikoa maskaren itzal-antzerkia, Hiru xerri ttipiak eskuzko txotxongiloen itzal-antzerkia, Elur Xuri, erretroproiektagailua lagun antolatutako txotxongiloen itzal-antzerkia. Tartetik, rap moduan berridatzitako Erpurutxo eta Loti Ederra ere eskaini zizkiguten haurrek, berek moldatu frantsesezko bertsio kausitu batzuetan.

Ene ustez, aurtengo ikusgarria izan da literatura unibertsal klasikoa, lehen hezkuntzan, euskaraz frantsesez bezain sakon landu daitekeen demostrazioa. Ezen, ezagun zuen ikasleek barnatu zituztela istorioak, bai eta horien egitura narratiboa, pertsonaien ezaugarriak, adieraziak diren emozioak, eta erabilia den erregistro jasoa ere. Funtsezko lanketa literarioa nabari zen.

Ez da ohikoa literatura, artea eta euskara hain argiki eta naturalki txirikordaturik atzematea eskola publiko elebiduneko urte hondarreko ikusgarri batean

Are gehiago, ttipiek eta ertainek dantza garaikideak eskaini dituzte, antzerki zatien artean, lehena Txanogorritxu ipuinean oinarritua, eta bigarrena Pinotxon. Eta dantza horien bidez, ikusi da irakasleen gogoa ikasleengan interpretazio kritikoa sustatzeko: Txanogorritxuk aurre egin dio otsoari, Pinotxo bere buruaren jabe jarri da, baina aitarekin bakea eginez. Bistan dena, lehen hezkuntzan ez ditugu Bruno Bettelheim-en The Uses of Enchantment ipuinen analisi psikoanalitikoak esplizitatuko. Haatik, bide pedagogiko bikainak erabil genitzake ipuinen irakaspen moralak aztertzen hasteko, manera gaurkotuan.

Duela zenbait urte entzun genuen militante feminista batzuek ekintzak egin zituztela Katalunian, ipuin klasiko “sexista” eta “toxikoak” liburutegietatik kentzeko. Iruditzen zait zentsura errebisionista bortitz hori baino eraginkorragoa dela gure ondare amankomuna den literatura manera sakon eta finez lantzea, ikasleen adinari egokitutako jardunen bidez, izpiritu kritikoaren eskakizun maila gora atxikiz.

Ez da ohikoa literatura, artea eta euskara hain argiki eta naturalki txirikordaturik atzematea eskola publiko elebiduneko urte hondarreko ikusgarri batean. Adibide honek eredugarri beharko luke beste eskoletan. Bigarren hezkuntzan ere bai, funtsean, non literatura bazter gelditzen den euskara kurtsoetan, uztailaren 7 eta 8an UEUk Baionan eskainitako ikastaroak erakutsi duenez. Hala bazan ala ez bazan, literatura sar dadila “(h)errientsak” dauden ikastetxe guzietan!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-09-03 | Jesús Rodríguez
Zarata egiteari utzi, gora begiratu

Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]


Analisia
Zarataren erdian... noranzkoak

Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.

Komunikabideetan... [+]


Teknologia
Turistak eta aktibistak

Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]


2025-09-03 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Progre

Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]


‘Txoloak, sudakak, moroak, payoponiak’

Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]


2025-09-03 | Castillo Suárez
Maitasunaz

Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]


Normal plantak egiten

Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.

Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]


2025-09-03 | Bea Salaberri
Txitxar txiroak

Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]


Mendiko suteak eta basozaintza

Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-09-01 | Behe Banda
Barra warroak
Makina

Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]


2025-08-30 | Patxi Aznar
Beste urrats oker bat

Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]


Eguneraketa berriak daude