Adimen artifiziala eta aurreztea

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Lankide batek SPRIk duen lantegi baten inguruan hitz egin dit: “Aurre hartu zure kontsumo energetikoari: Nola lagun diezazuke adimen artifizialak energia aurrezten?”. Ukrainako gerraren ondorioz energia garestitu da. Zentzu horretan, adimen artifiziala (AA) aurrezteko tresna bat izan daitekeela proposatzen du lantegiak. Lankide honekin hitz egiten ohartu ginen “aurrezte” horrek inbertsio bat ekartzen zuela. AA bat datuekin elikatu behar da, elektrizitatea noiz eta nola erabiltzen dugun ikasi dezan, aurrezte erabakiak hartzeko bidean. Beraz, aurrezte horren lehenengo kontraesana dugu, etxean/enpresan ditugun sistema analogikoak ez dute balio, eta sistema digital bat jarri beharko dugu.

Beharbada, garatzaileek esango digute egungo inbertsioak epe luzera abantailak ekarriko dituela: epe luzera inbertsioa amortizatuko dela energiaren kontsumoan egindako aurrezkia dela eta. Beharbada bai. Baina noski, gure enpresaren/etxeen kontsumo energetikoarekiko jokabideen pribatutasuna galduko dugu. Guk baino “erabaki hobeak” hartzen dituen sistema honek gure kontsumo prozesuaren kontzientzia galtzera eramango gaitu, neurri batean. Eraiki dugun mundu konplexu honetan, gu baino hobeto maneiatzen den AA baten laguntzaren beharra areagotuko da.

Horrekin guztiarekin ere, onura gisa ikusi dezakegu AAren inplementazioa aurreztea handitzeko, baina ez dezagun ahaztu energiaren prezioa jartzen duena ez garela inoiz gu izango. Horregatik, AAk gidaturiko sistema hauetan kontu handiz ibili behar dugu, gure datuen metatzea non eta noren eskuetan egongo den. Gure kontsumo jokabideak baldin badakizki energiaren prezioa jartzen duen enpresak, aukera izango du gure aurrezkiaren kontra egiteko.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.