Hertzainak taldeak Elkar diskoetxea auzitara eraman du

  • Hertzainak taldeko hiru kidek Elkar diskoetxeari leporatzen diote taldearen eskubide digitalak kontraturik gabe kudeatu izana, eta diskoetxeak azken 30 urteetan horrela irabazi dirua exijitzen dute. Epaiketa asteartean hasi da.


2025eko azaroaren 25ean - 12:16
Azken eguneraketa: 16:13
ARGIA fototeka
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hertzainak taldeko hiru kidek (Josu Zabala, Luis Javier Saiz Txanpi eta Enrique Saenz Kike) Elkar diskoetxea auzitara eraman dute, Berriak jakinarazi duenez. Diskoetxeari leporatzen diote 30 urtez taldearen eskubide digitalak kontraturik gabe kudeatu izana; alegia, azken 30 urteetan haien abestiekin lortutako irabaziak behar bezala banatu ez izana. Hala, musikariek Elkarrek azken 30 urteetan kontzeptu horren inguruan bildu duen diru kopurua eskatu dute; kalkulu hori, ordea, epaimahaiak zehaztu beharko du. Epaiketaren ahozko saioa astearte honetako 10:00etan hasi da, Donostiako epaitegietan. Ez musikariek ez diskoetxeak ez dute adierazpenik egin.

Hertzainak taldeak 1987an fitxatu zuen Elkar-ekin, eta hurrengo urtean grabatu zuten diskoetxeak Lasarte-Orian zuen estudioan taldearen hirugarren diskoa: Salda badago (1988). Ruper Ordorika izan zuten produkzio lanetan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Egile eskubideak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.