Zoriontsu

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Denbora hartu gabe irteten ez direnetakoa da, pentsatu dut, komunean, armairuaren aurrean… eta baita ere, erantsi diot pentsamenduari, denbora hori laburtzen dutenetakoa, aurrelanak eginda arropa dendan, zapata dendan, ile-apaindegian, gaiaz hizketan, markak ikasten, lekuak fitxatzen. Ziur asko gimnasioan, edo aldaeraren batean. Luze oporretan pentsatzen, ez mugitzeko bidaiaren bat, eta esango du “turistak ibiltzen ez diren lekuetan”, eta abenturaren bat, atzerria arrozten den lekura irteteagatik, ausarkeriaz, “ze majoak hangoak”, etxera bueltatu zutelako, beraien herrialdeko gure koloniara. Zerbait berezia han ateratako argazkiekin. Irailean estresari buruz gogoeta egingo du lankideekin; nahikoa egunik ez planik gabe. Plan asko edukiko dituelako, eta konpainiak: jatorrizko kuadrilla, gehi alorrez alorrekoak. Eta sare sozialak pixka bat isiltzen bazaizkio sare sozialei buruz hausnartuko du. Zaintzak azpikontratatuta, ez denborarik ez duelako, galdu nahi ez duelako baizik. Autozaintza, “nire buruan pentsatu behar dut”. Psikologora joateko gomendatuko du etengabe. Filosofia existitzen denik ez du jakingo. Mugitzen zaituzten erabakiak. Ez, ez, komunista ez, sozialista, zer?, bai, ezkertiarra. Zoriontsua da, esango du antsietate betean, askoz okerrago egon zitekeelako, hilda baino.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude