Yankiak herbeheretarrak ziren

  • Zein da yankie hitzaren benetako jatorria? Europan du jatorria edo Ipar Amerikako jatorrizko herrietan? Noiz bereganatu zuten estatubatuarrek ezizen hori?

(Argazkia: Social Fragments Archive)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

XVII. mendean herbeheretar asko joan ziren Ipar Amerikara, nagusiki, Ingalaterra Berrira. Beste hizkuntza askotan bezala, Jan (Jon) oso izen arrunta zen nederlanderaz, eta kolono holandarrak izendatzeko Janke txikigarria erabiltzen hasi ziren inguru haietan. Sezesio Gerran, iparraldeko bandokoek hartu zuten ezizena, eta egun estatubatuar guztiei esaten zaie yanki.

Baina badira hitzak jatorri zaharragoa duela diotenak ere. Zenbaitentzat, nahuatl hizkuntzako yankuitl hitzetik dator eta “jende berria” esan nahi du. Robert Graves idazle britainiarrak, aldiz, uste zuen ianke hitz komantxea zela eta “koldarrak” esan nahi zuela.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!