Baratxurietatik txandalera

  • Parisko fruta saltzaileek jarri zioten izena gaur egun kirola egiteko edo kalerako daramagun txandalari, baratxuri saltzaileek zehazkiago.

Frantsesez, marchand d’ail esamoldeak “baratxuri saltzailea” esan nahi du, literalki, baina fruta eta barazki saltzaileak orokorrean izendatzeko erabiltzen zen.

XIX. mendearen amaieran Parisko frutariek jertse berezi batzuk jantzi ohi zituzten eta, marchand d’ail laburtuz, jantziari chandail esaten hasi zitzaizkion. Oso erosoa zenez, kirola egiteko erabiltzen hasi ziren eta, jertseari ez ezik, kiroletako galtzei ere txandal esango zioten aurrerago. Bereziki azken bi urtetan, kirola edo beste ezer ez egiteko oso erosoa eta aproposa dela frogatu du txandalak.


ASTEKARIA
2022ko maiatzaren 22a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Denboraren makina
Gilen Konkistatzailearen oinordeko aberatsak

Hastings (Ingalaterra), 1066. Gilen I.a Normandiako dukearen gudarosteak Harold II.a erregearen tropak mendean hartu zituen, eta tronua eskuratu zuen. Gilen I.a Konkistatzailea 1087 urtera bitartean izan zen errege.

Normandiarren konkistaren ondorengo erregealdi horretan,... [+]


Sabbatai Zevi mesiasaren irakaspenak

Esmirna (Turkia), 1647. Sabbatai Zevi rabinoak (1626-1676) bere burua mesias izendatu zuen. Autoizendatze horrek ez zuen une horretan oihartzunik izan. 1651n Esmirnatik egotzi zuten eta hainbat urtetan Grezian, Trazian, Palestinan eta Egipton ibili zen, noraezean. Baina 1665an... [+]


Ötziren tatuaje modernoak

1991n Alpeetan Ötziren gorpua aurkitu zutenetik, egoera oso onean kontserbatutako 5.000 urteko arrastoak ikerketa asko egiteko erabili dituzte. Hasieratik arreta eman zuten azalean zeuzkan 61 tatuajeek. Adituek uste zuten tatuaje horiek azalean ebaki txikiak eginda eta,... [+]


Neolitoko piragua sofistikatuak

1992. eta 2006. urteen artean, Erromako Bracciano lakuko uretan, Neolito goiztiarreko La Marmotta aztarnategia industu zuten. Berriki, Plos One aldizkarian han aurkitutako bost piraguen inguruko ikerlana argitaratu dute. Ontziak 7.000-7.500 urte inguru dituztela ondorioztatu... [+]


Yale: prestigioa esklaboen truke

Killingworth (Connecticut, AEB), 1701. Collegiate School goi mailako ikasketa zentroa fundatu zuten. 1716an eskola berria New Havenera aldatu zuten eta handik bi urtera, 1718an, Yale izena hartu zuen gaur egun AEBetako eta munduko unibertsitate prestigiodunetakoa denak.

Urte... [+]


Eguneraketa berriak daude