LIDAR sistemaren uzta

  • Nazioarteko ikerlari talde batek 85.000 km koadro aztertu du LIDAR teknologia bidez, eta orain arte ezkutuan zeuden 478 aztarnategi aurkitu dituzte.

Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

LIDAR (Laser Imaging Detection and Ranging) teknologiaz aritu ginen atal honetan duela hiruzpalau urte, hari esker Guatemalako oihanean ezusteko aztarna arkeologikoak aurkitu zirela azaltzeko.

Bada, orduz geroztik teknologia horrek emaitza harrigarriak eman ditu. Usumacinta proiektu arkeologikoan bilduta, nazioarteko ikerlari talde batek 85.000 km koadro aztertu du LIDAR bidez, eta orain arte ezkutuan zeuden 478 aztarnategi aurkitu dituzte, besteak beste 2020ko ekainean Mexikon aurkitutako Aguada Fénix-ekoa, orain arteko handiena eta zaharrena. Takeshi Inomata ikerlariaren hitzetan, “maien eta olmeken zibilizazioen arteko harremanaz genekiena aldatzen du” LIDARaren uztak.


Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.