Begetariano operazioa

  • Porton Down (Ingalaterra), 1942ko udaberria. Britainiar gobernuak bertan zeuzkan laborategietan, Paul Fildes biologoak Winston Churchill lehen ministroaren agindu zuzena jaso zuen: Alemaniaren aurkako eraso biologikoa prestatu behar zen. Alemaniarrek ia Europa osoa mendean hartua zuten eta, Britainia Handia erasotzeko zorian zeudenez, neurri etsiak hartu behar zirela erabaki zuen lehen ministroak.

Winston Churchill (EZkerrean) enbaxadore aliatuen bazkarian, 1941eko irailean. Hilabete batzuk geroago ‘Begetariano operazioa’ prestatzeko agindua emango zuen. (Arg.: Hulton Archive)

Lehen Mundu Gerran arma biologikoak ikertzeko sortutako gunean, Fildesen taldeak Alemania antraxez kutsatzeko plana prestatu zuten; Churchillek berak iradoki omen zuen antraxa erabiltzea. Bakterioaz kutsatutako lihozko pastelak hegazkinen bidez botako zituzten Alemanian; ganadua kutsatuta, elikagai eskasiak arerioa ahulduko zuen. Begetariano operazioa deitu zioten, umore beltzez, erasoak alemaniarrak barazkijale bihurtuko zituela iradokiz.

Londresko xaboi fabrika batean 5 milioi pasteltxo ekoitzi zituzten eta arma berriaren eraginkortasuna Eskoziako Guinard uhartean frogatu zuten. Uharte pribatua gerra amaituta 500 libraren truke berreskuratzeko aukera izango zutela esan zieten jabeei. 1943an 50 ardi utzi zituzten uhartean eta antrax esporek hiru egunetan hil zituzten denak. Gorpuak labar batetik behera bota eta, dinamita detonatuta, harriz estaltzen saiatu ziren. Baina gutxienez ardi kutsatu bat kostalderaino eraman zuen itsasoak. Beste 50 ardi inguru, zazpi behi, bi zaldi, hiru katu eta txakur bat hil omen ziren; gobernuak isilpean ordaindu zituen kalte-ordainak.

Eta, hala ere, froga arrakastatzat jo zuten. 1944ko urte hasieran Begetariano operazioa prest zegoen, Churchillek abiarazteko agindua emango zai. Lehen ministroak baldintza bat jarri omen zuen horretarako: aurretik alemaniarrek eraso biologikoa erabiltzea. Baina, azkenenean, beste arrazoi batek utzi zuen bertan behera operazioa: aliatuak gerra irabazten hasi ziren. Pastel guztiak erraustu zituzten gerra amaitu eta gutxira.

Gauzatuz gero, operazioak ez zuen soilik alemaniarren dieta aldatuko. Milioika hildako eragingo zituen Alemaniako mugetatik kanpo ere eta Europako zati handi batean bizitzea eragotziko zukeen urte luzez.

Guinard uhartean garbiketa lanak asko luzatu ziren. Besteak beste, 280 tona formaldehido erabili zituzten bi kilometro  koadro eskaseko lur zatitxoa lehengoratzeko. Koarentena 1990eko apirilaren 24a arte egon zen indarrean eta, azkenean, maiatzaren lehenean, lehengo jabeen oinordekoek uhartea berreskuratu zuten 500 libraren truke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: II. Mundu Gerra
2024-04-08 | ARGIA
Gurseko kontzentrazio esparruan egondako presoak omendu dituzte, tartean 6.000 euskaldun

Urtero bezala, Terres de Mémoire(s) et de Luttes elkarteak Gurseko kontzentrazio esparruan egondako presoak omendu ditu. Horietako asko Euzko Gudarosteko eta armada errepublikarreko kideak ziren. Francoren aurka aritutako beste hainbat, eta Hitlerren eta Mussoliniren... [+]


Missak Manouchianen lorratza
Euskal partisano komunistak nazien kontra

Otsailaren 21ean Missak Manouchian eta Melinée Assadourian senar-emazte armeniarren gorpuzkiak Pariseko Panteoian sartuko dituzte ohore guztiekin. Poeta eta partisano komunista, Manouchianek ekintza ikusgarriak gidatu zituen Bigarren Mundu Gerran okupaturiko Frantzian,... [+]


2024-02-12 | Jakoba Errekondo
Indi gaztainondoaren gerrateak

Zuloan sartuta egotea ez duk txarrena –esan zion Manuk–, txarrena duk ez jakitea noiz aterako haizen, edo inoiz aterako haizen ere. Lander Garroren Gerra Txikia nobelan, non gerra bateko iheslarien gorabeherak azaltzen dituen, pertsonaien artean, Anna Frank dakarte... [+]


Frankismoko bunkerrak
Hormigoizko orbainak Pirinioetako mugan

1936ko Gerra amaitzear zela, Franco diktadoreak Pirinioetan milaka bunker eraikitzea agindu zuen. Mendian horiek ikusten aspaldi ohituak gaude, baina ez genekien defentsarako lerro erraldoi bat osatzen zutela, eta azken urteetan berreskuratzeko ekimenak jarri dira abian. Izan... [+]


Adolf Eichmann: errugabea sentitzen zen nazia

Aurten 60 urte bete dira Hannah Arendtek Eichmann Jerusalemen liburua kaleratu zuenetik. Urte bat gehiago pasatu da Adolf Eichmann funtzionario nazia, Holokaustoaren "arduradun logistikoa", Israelen urkatu zutenetik. Eichmannen epaiketaren jarraipen... [+]


Eguneraketa berriak daude