Egiptokoak ez dira momia zaharrenak

  • 1917an, Chinchorroko hondartzatik gertu (Atacamako basamortua, Txile) ordura arte ezezaguna zen kultura bateko momiak aurkitu zituzten.

(Argazkia: San Miguel de Azapa Arkeologia Museoa)
(Argazkia: San Miguel de Azapa Arkeologia Museoa)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Max Uhle arkeologoak 1919an aztertu zituen eta, datatze metodo aurreraturik ezean, 2.000 urte inguru zituztela ondorioztatu zuen. 1983an, inguru haietan hilerri moduko bat aurkitu zuten, beste 100 momia zituena.

Bernardo Arriaza antropologoak zuzendu zituen indusketa lanak, arrastoak Tarapacá unibertsitatean aztertu zituzten eta Karbono 14 bidezko datazioek harrituta utzi zituzten arkeologo eta historialariak: momia horiek, batez beste, 7.000 urte zituzten.

Horrenbestez, Chinchorrokoak dira munduko momiarik zaharrenak.


Eguneraketa berriak daude