Lotsak asmatu zuen estetoskopioa

  • 1816an René Laennec (1781-1826) mediku bretoiari gaixorik zegoen neska gazte baten bihotz-erritmoa aztertzea egokitu zitzaion.

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ordura arte medikuek belarria pazientearen bularrean jarrita egin ohi zuten lan hori, baina Laennecek, lotsatuta, onartezintzat jo zuen metodo hura, gaixoaren “adina eta sexua” zirela eta. Orduan, bere koadernoa bildu, hodiaren mutur bat gaixoaren bularrean jarri eta bestea belarrira hurbildu zuen.

Medikuak berak idatzi zuenez, “Asko harritu eta poztu nintzen, bihotzaren jarduna belarria zuzenean jarrita baino askoz modu garbiagoan antzematen nuela konturatu nintzenean”. Eta horrela, ezustean, estetoskopioa asmatu zuen. 


Eguneraketa berriak daude