Zuhaitzak gerraz gogoratzen dira

  • 1944ko azaroaren 12an Tirpitz ontzi alemaniarra bonbardatu eta hondoratu zuten britainiarrek Norvegiako fiordoetan, argazkian ikusten den moduan.

(Arg: Japan Times)
(Arg: Japan Times)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hain zuzen, horrelako erasoak saihesteko asmoz, alemaniarrek laino artifiziala sortzeko kanoiak erabili zituzten ia bi urtez. Laino kimiko horrek azido klorosulfurikoa zeukan, substantzia oso korrosiboa.

Orain, Mainzeko (Alemania) Johannes Gutenberg unibertsitateko ikerlariek ontzia ainguratuta egon zen inguruko zuhaitzen hazkunde-eraztunak aztertu dituzte: 1943 eta 1944 urteetan eraztunak ia desagertu ziren eta zuhaitzek 12 urte behar izan zituzten bere onera etortzeko.

Bigarren Mundu Gerraren kalteak ezin susmatuzko tokietan topatzen dira oraindik.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.