Sutearo, aseguru soziala baserrietarako

  • Baserritarrak elkartu eta baserri edota etxebizitzetan ezbeharren bat gertatuz gero, denen ekarpenei esker konpontzen dituzte. Garai bateko baserritarren arteko ermandadetan oinarritutako ekimena da Sutearo, eta aseguru konpainiak ez bezala, ez dute etekin ekonomikorik bilatzen, soziala baizik.

Bizkaian hasi ziren eta dagoeneko Araban eta Gipuzkoan ere bazkideak dituzte, 4.000 baino gehiago guztira.
Bizkaian hasi ziren eta dagoeneko Araban eta Gipuzkoan ere bazkideak dituzte, 4.000 baino gehiago guztira.Javier Mediavilla Ezquibela

Baserritarrek elkartzeko beharra izan dute betidanik, egunerokoan sortu zitezkeen arazoei aurre egiteko. Ermandadetan antolatuta, bati suertatutako ezbeharrak konpontzen saiatzen ziren denen artean. Oinarri hori gaurkotu dute Sutearoko kideek, elkarlanean baserrien eta landa eremuko etxeen segurtasuna bermatze aldera. Ohiko aseguru etxeekin alderatzen dituzten arren, behin eta berriro azpimarratu dute eurek ez dutela etekin ekonomikorik lortzeko helburuz egiten. Hau da, elkarteko bazkideek diru ekarpenak egiten dituzte, eta horiek bere osotasunean kalteak ordaintzeko erabiliko dira.

Suteak izan dira baserritarren kezka nagusietakoa, eta hasieran horiez bakarrik arduratzen zen Sutearo. Denborarekin, beste ezbehar batzuei ere erantzuna ematea erabaki zuten. Besteak beste, euriak, haizeak, kazkabarrak edo elurrak eragindako kalteei, uholdeei eta lapurretei. Asanbladetan erabakitzen dute bazkideek zein kasutan eman behar diren laguntzak, gaur egungo beharrak kontuan hartuz. Bestalde, erantzukizun sozialaren garrantzia azpimarratu dute. Baserrietan eta landa eremuetan bizi den jendearen segurtasuna dute xede, eta aseguru konpainiek errentagarritzat hartzen ez dituzten etxeak bazkidetzat hartu izan dituzte.

Bizkaian hasi ziren eta dagoeneko Araban eta Gipuzkoan ere bazkideak dituzte, 4.000 baino gehiago guztira. Geografikoki gertu dauden kideek ermandadeak osatu eta euren barne arauak ezarri dituzte. Printzipioz, baserrietara eta landa eremuko etxeetara mugatzen ditu Sutearok bere bazkideak. Hala ere, salbuespen batzuk onartu ditu eta webgunean zehaztutako landa guneetako pisuak sartu daitezke. Hiriguneko etxeak ere har ditzake barne, beti ere bazkideak aurretik landa eremuko etxebizitzaren bat aseguratu badu.

Marko juridiko egokiaren bila

Orain arte aurkitu duten zailtasun nagusia instituzionala da. Besterik ezean,  Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakunde gisa sailkatu dute, pentsio plangintzak eta antzekoak egiten dituztenekin batera, alegia. Behin-behineko erabakia izan zen, baina estatusa aldatu gabe dute oraindik. Azken urteetan, legediaren aldaketarekin batera, mota honetako erakundeei betebehar gogorragoak ezarri zaizkie, eta horiek betetzeko zailtasunengatik Sutearo bezalako elkarteak desagertzeko arriskuan daude. Ez dute uste mutualitateei egiten zaizkien eskakizun berberak jasotzea bidezkoa denik, esan bezala ez dituztelako etekin ekonomikoak bilatzen.

Gizarte ekonomia alternatiboetan oinarritutako elkarteek euren jarduera trabarik gabe aurrera eraman ahal izateko marko juridiko egokiaren beharrean daude oraindik ere, jakinik gero eta gehiago direla etekin soziala monetarioaren aurretik jartzen duten ekimenak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Auzolan esperientziak
'Eutsi geureari' goiburuarekin abiatu da Errigoraren udaberriko kanpaina

Nafarroako erdialde eta erriberako nekazariei eta euskalgintzari babesa adierazteko produktu loteen eskaerak egin daitezke Errigora. eus webgunearen bitartez. 'Eutsi geureari'  izeneko kanpaina abiarazi zuten atzo eta martxoaren 13ra arte aukera dago saski horietako... [+]


14.000 saskitik gora saldu ditu Errigorak, eta 185.000 euro bideratuko ditu euskalgintzara

Hamar urte dira saskiekin hasi zirela eta bi milioi euro bildu dituzte guztira.

 


Errigora, hamar urte euskarari puzka

50 euroko saski bakar eta "biribila" eta komunitatea batuko duen argazki erraldoia atera nahi dituzte urteurrena ospatzeko kanpainan. Azaroaren 9ra bitartean egin daiteke saskien eskaera.


2023-10-15 | Leire Artola Arin
Emakume baserritarrak, funtsezkoak bezain ahaztuak

Baserritar bat abereak gobernatzen edo traktorea gidatzen irudikatu beharko bagenu, ziurrenik gizon heldu bat imajinatuko genuke. Erreportaje honetarako elkarrizketatu ditugun baserritarrek, ordea, erakutsi digute iruditeria folkloriko horren atzean badaudela landa eremutik... [+]


Ludoteka euskaldunak Nafarroa erdi eta hegoaldean, aisialdian ere haurrak euskaraz aritu ahal izateko

Nafarroa erdi eta hegoaldean euskaraz ikasi bai baina erabiltzeko aukera gutxi du haur askok. Herri horietan aisialdia euskaraz gozatu ahal izateko asmoz jaio ziren Jolasteka ludoteka euskaldunak. Ikasturte honetan gutxienez 16 herri, 22 jolasteka eta 3 eta 12 urte arteko 211... [+]


Eguneraketa berriak daude