(D)uda

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Uda piloto automatikoaren garaia da: oporrak, bestak Iruñean, Baionan ala Bilbon, hondartzetako egonaldiak pentsamendu zimiztarik zilegitu gabe lanean daudenekiko. Plazer hutsa. Ez guztientzat ordea. Turismoaren profesionalak, dagoeneko hala erraten baita, ez dira segur aurten sakelak sosez emokatuko dituztenik aitzineko urteetan bezala. Udatiarren lumatzeko ohitura hartua zuten hemengo iritzi publikoaren baimenarekin.

Hasteko eta bat euri sobera egin du udaberrian manque à gagner erraldoia eraginez. Krisiaren afera gero. Ahoak eman ahala salatzen duten langilego alferraren baliabide ekonomikoak murrizteko austeritate politikak txalotzen dituzten arren ez dute onartzen hiritar pelele horiek (ustez) hain erraz irabazten duten dirua gazta, urdaiazpiko, erreximeta edo girgila erosten ez xahutzea. Antza, moltsen ezpainak hertsatzen ari dira (sic).

Jakin dezatela turismozale falangatsuek 2013ko uztaila-agorriletako gure egunerokoa decreixent moduan harilkatzea erabaki dugula, soilik beharrezkoa eta diru omnipotentea premiazkoa ez duen bizi-pozaren ildokoa.

Tossudament alçats... gu ere!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude