Urtebetean ikur frankistak erretiratzen ez dituzten Nafarroako udalek isuna jasoko dute

  • Eremu publikoetatik ikur frankistak kentzen ez dituztenak zigortuko ditu Nafarroako Gobernuak. Legeak 2.000 eta 150.000 euro arteko isunak aurreikusten ditu urtebeteko epean sinbolo edo aipu frankistak kentzen ez dituztenentzat.

Euskalerria irratia @fm983irratia
2018ko ekainaren 22a
Argazkia: Euskalerria irratia

1936ko kolpe militarraren eta Gerra Zibilaren biktimez hitz egin dute hasteko. Eta onartu dutena, diktamen bat biktima horiek aitortzen dituen legeari atxikiko zaiona.

Zehazki, ikur edo goraipamen frankistak erretiratzen ez dituzten udalei ezartzen ahalko zaizkien zigorrak barnebiltzen ditu irizpide horrek.

Frankismoaren biktimak izan direnak mindu egiten dituzte ikur eta izendapen horiekin, eta behingoz, horiek guztiak espazio publikotik desagertu behar direlako, isunak jartzeko aukera ere jaso behar du legeak Geroa Baiko Virginia Alemanen esanetan. Aurrerapauso nabarmena izan zen frankismoaren eta eskuin muturreko zein poliziaren indarkeria jasandako biktimak aitortzea lege bidez. Orain arte, elkarte memorialistek eta herritarrek egindako bidea hartu dutelako erakundeek ere. Ikur horiek kentzeko erresistentzia jartzen duena zigortzea da xedea. Orain arte inolako ondoriorik gabe haizatu dira frankismoa goratzen duten sinboloak eta behingoz amaiera eman behar zaie halakoei Podemos-Ahal Duguko Laura Perezen ustez. Alderdi sozialistak ere bat egin du laukoak aurkeztu duen diktamenarekin. Izan ere, Inma Juriok uste du oraindik ere gizartea mindu egiten dutela zenbait ikur eta aipamenek.

UPN eta PPk ikurrinarekin parekatu dituzte ikur frankistak

Lege proposamen horren kontra,beste aldean, zeharo aurka, UPN eta PP. Biek konparazio bera egin dute: ikurriña frankismoa goratzen duten ikurrekin alderatu dute. Berdindu egin dute bata eta bestea. Esan dute, euren gustukoak ez diren sinboloak zigortu nahi dituztela baina ez besteak. 

Frankismoaren biktimak eta eskuin muturreko edo polizien indarkeria pairatu dutenak aitortzeko legeak badu beraz diktamen berria: isunak jarriko zaizkie ikur frankistak erretiratzen ez dituzten udalei. Legeak 2.000 eta 150.000 euro arteko isunak aurreikusten ditu urtebeteko epean sinbolo edo aipu frankistak kentzen ez dituztenentzat.

Albiste hau Euskalerria irratia-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Frankismoa kanaletik interesatuko zaizu...
2019-01-17 | Berria egunkaria
Frankismoaren sei biktimen tortura salaketak
MULTIMEDIA - erreportajea

1975ean eta 1976an Jesus Muñecas Aguilar kapitainak eta beste guardia zibil batzuek egindako torturen sei testigantza aurkeztu dituzte Tolosako epaitegian. Amparo Arangoa zenaren testigantza izan da horietako bat, bere nebak aurkeztu du. Elixabete Nosellas, Jokin Sarasola, Martín José Zabaleta, Juan Goñi eta José Begiristain ere han izan dira euren lekukotza aurkezten, Frankismoaren krimenen aurkako Kereilaren plataformak babestuta.


49 proposamen, Iru˝eko erorien monumentuarekin zer egiteko erabakitzeko

49 proposamen iritsi dira Iruñeko udalera erorien monumentuarekin zer egin erabakitzeko. Iruñeko udalak gogorarazi duenez, lehiaketa deialdian erabateko askatasuna ematen zitzaien parte hartzailei beraz, eraikina erabat aldatu, birmoldatu edo ta bertan behera uzteko proposamenak izanen dira aurkeztutakoen artean.


Frankismo garaian jasandako torturak salatuko dituzte sei lagunek

Frankismo garaian torturak jasan zituzten sei pertsonak salaketa jarriko dute asteazken honetan Tolosako epaitegian; 11:00etarako elkarretaratze deialdia egin dute.


Francoren deshobiraketa egiazko oroimen historikoari aurre ez egiteko sasi keinu nahasgarri gisa

Baliteke iritzi artikulu honen izenburuak hainbat irakurle harritu izana Oroimen historikoa bere balioa galtzen ari den garai hauetan, zerbait etereo eta zuria bilakatu arte (Egia, Justizia, Erreparazioa eta berriz ez gertatzeko Bermeak printzipioetatik erabat urrunduta), ezin dugu kritikatu besterik Francoren momiaren inguruan burutzen ari den operazio kosmetiko hutsala. Espainiako gobernuko presidenteak bere burua zuritzeko tamainako operazio kosmetikoa da hain zuzen, non memoria historikoa... [+]


2018-12-28 | ARGIA
Olarizuko gurutze frankista berreraikitzea debekatu du Mendiolako herriak

Mendiolako Administrazio Batzordeak idatzia kaleratu du espresuki debekatuz Olarizun dagoen gurutze frankista berreraikitzea eta soilik "prebentzio" lanak egiteko baimena emango duela ohartarazi du, aurrez jakinarazita baldin badago.


2018-12-23 | Ander Leon
Frankismoko esklaboak
Jaizkibelgo errepidearen 'trabajadoreak'

1939ko uda amaieran Lezoko goi-nafar euskarari hitz berri bat gehitu zitzaion: Trabajadorea. Esanahi zehatza zuen eta du, lan behartuak egitera zigortutako langileak izendatzeko erabiltzen baita, gerraostean herri hartara eta ingurura eramanak. Trabajadoreak izan ziren Jaizkibel mendiko errepidea ireki zutenak, gaur egun GI-3440 dena.


Pello Joxe Aranburu. Apaiz langile euskaltzale abertzalea
"Euskara irakasten baino gehiago jendea kontzientziarazten saiatu nintzen"

Alkizan jaioa da baina Beterrin gabe, Goierrin egin du bizialdia Pello Joxe Aranburuk. Hiazinto Fernandorena Setien zenari segika, euskararen arloan lan egin zuen, estu, 60ko hamarkadan, eta lasaitu ederra hartuta, berriz, Franco diktadorea hil ondoko garaian.


Trenbideko langileak frankisten jomuga

2011n Aranzadiko kideek 59 gorpu gordetzen zituen 1936ko Gerra garaiko hobia ireki zuten Burgosen.


2018-12-09 | Ander Leon
Valeri Kharlamov
Bego˝itaren semea

Sobietar Batasunean erlijio ofizialik izan balitz, izotz hockeya litzateke, eta erlijio horren profeta nagusia zein zen galdetuko bagenu, erantzuteko zalantzarik ez zen egongo: Valeri Kharlamov mitoa. Jende gutxik dakiena da jokalari handi honen ama, Begoñita, 1937an Francoren tropetatik ihesi Santurtziko portutik bidalitako “gerrako haurra” zela.


Erreniega mendiak fusilatutako 93 herritarren memoria bizi mantentzen du

Urtebete egin du Erreniega mendian oroitarriak jarri zituztela bertan hil zituzten herritarrak gogoan izan eta omenaldia egiteko. Atzo ekitaldia egin zuten han.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude