Frankistek hildakoei omenaldia Erreniegan: “Urtero etorriko gara, ahaztu ez dadin”

  • 1936 eta 1937 artean frankistek paraje horietan hil zituzten 92 pertsona omendu dituzte igandean Erreniega mendilerroan (Nafarroa), Hobietako Memorialaren zortzigarren urteurrenean.


2025eko azaroaren 17an - 09:47
EITB
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Erreniegako monumentua, 2017an inauguratua, hogei harrik osatzen dute. Erdikoa Peio Iraizozek landua da, eta desagertutako pertsona guztiak oroitzen ditu. Inguruan dauzka beste hemeretzi harri, biktimen sorterriak irudikatzen dituztenak.

Erreniegako Hilobiak elkarteak antolatutako ekitaldian dozenaka lagun bildu dira joan den igandean. "Egia ezagutzen dugu, baina justiziaren zain gaude oraindik", adierazi du Carlos Urra de Andresek, frankistek hildako pertsona baten senide eta aipatu elkarteko presidenteak. "Memoriarako eguna da gaurkoa, omenaldia egin eta gogoratzekoa. Duela zortzi urte altxa genuen memorial hau, gertatu zena sekula ez dadin ahaztu. 47 urte pasa dira familia asko desobiratzeetara etorri zirenetik euren hildakoak jasotzera. Eta 89 urte dira familia askok euren senideez deus ez dakitela, soilik frankistek fusilatu egin zituztela. Guk urtero etortzen jarraituko dugu, ahaztu ez dadin".

Gaineratu du eskoletan benetako historia irakatsi beharko litzatekeela, curriculumean sartu, belaunaldi berriek gertatu zena ezagutu eta berriro ez errepikatzeko. "Urratsak ematen ari dira, baina oso motzak dira", salatu du. "Monumentu frankistei esanahi berria ematen zaie, eta guk benetako errekonozimendu baten zain jarraitzen dugu. Agian familiok ez gara ezertan adituak, baina egia ezin dela dirulaguntza bat izan oihukatzen jarraituko dugu, justiziak ezin duela izapide administratibo bat izaten jarraitu, eta erreparazioa ezin dela bide bazterreko plaka batera mugatu".


Oroimen historikoa kanalean gehiago
2025eko azaroaren 26
Garbiketa

Eguneraketa berriak daude
BERRIKUNTZA | Hezkuntza kanala
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalaren eskutik. Bi sail berri estreinatu ditu kanalak: ikastetxeetako esperientzia onen bideo-erreportajeak eta eztabaida sustatzea helburu duen podcasta.