“Franco hil ondoren ez zen hausturarik gertatu eta oraindik horren ondorioak bizi ditugu”

  • Patxi Zabaleta abokatua eta politikari ohia Francoren heriotzaren mende erdia bete den honetan luze aritu zaigu irratian. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko azaroaren 13an - 08:10
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Bere esanetan, gizarte mugimenduak oso indartsuak ziren, garaian. Txikitik handira aritu gara. Diktadorea hil ondorengo hauteskundeetan hainbat ekimen jarri ziren martxan hirian: Udal Ikastolak, Haur Eskolak eta Andraize bezalako proiektuak. Begirada zabalduta, PSOE eta PCE bezalako alderdiek amore eman zuten ustezko bizikidetzaren izenean. Leitzarraren aburuz, horren ondorio dira botere polizialaren, judizialaren eta militarraren estoldak oraindik ere garbitu gabe egotea.

Francisco Franco hil zela 50 urte betetzen dira azaroaren 20an. Horren kontura serie berezia egiten ari gara asteotan Euskalerria Irratiko Metropoli Forala irratsaioan. Patxi Zabaleta, ekintzaile abertzalea izan zen oso gazte zenetik. Hasieran, EHAS eta gero, HASI alderdian. Herri Batasunako zinegotzi izan zen Iruñean zenbait legealdiz. Foru parlamentaria ere izan zen. Aralar alderdia sortu zuen mende honen hasieran. Liburu zenbait idatzi ditu. Euskaltzaina da.

 


Irakurri gehiago: Frankismoa Historia
Frankismoa kanalean gehiago
2026ko otsailaren 19
Itzaletik Argira
Itzulera (1979)

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...