Queer pedagogiei buruzko jardunaldia antolatu du Mondragon Unibertsitateak

  • Queer pedagogiak. Zer dakarkiote hezkidetzari? galderari erantzungo dio Mercedes Sánchez Sáinz Madrilgo Universidad Complutenseko irakasle eta ikertzaileak. Urtarrilaren 25ean izango da Bilbon, Hika ateneoan, 10:00etatik 14:00etara. Urtarrilaren 22an amaituko da izena emateko epea.


2020ko urtarrilaren 21ean - 10:15
Mercedes Sanchez Sainzen "Garen modukoak gara" liburuaren azala.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta TeamLabs ikaskuntza laborategiak antolatu dute jardunaldia. Antolaketan koordinatzaile dira Amelia Barquín eta Agurtzane Martinez Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak.

Unibertsitatearen webgunean irakur daitekeenez (hemen albiste osoa), "Mercedes Sánchez Sáinzen iritziz, queer pedagogiak dira modu irekiak hezkuntza formaletik ihes egiteko, era afektibo, arrotz eta bitxi batean. Gainera, queer pedagogiek balio dute ikasteko guneak sustatzeko, munduan dugun lekuaz gogoeta egiten lagunduko digutenak, eta izateko aukera emango digutenak".

Mercedes Sánchez ekintzaile eta idazlea

Mercedes Sánchez Sáinzek politikoki horrela definitzen du bere burua: “Bollera, lodia eta ardi ilea duena”. Hezkuntzako doktorea da eta Universidad Complutenseko Sexu Aniztasunaren eta Genero Identitate Bulegoko zuzendaria da. Ekintzaile transfeminista da eta liburu hauek ditu argitaratuak: Somos como Somos. Deconstruyendo y transformando la escuela (La Catarata, 2016) eta Pedagogías queer. ¿Nos arriesgamos a hacer otra educación? (La Catarata, 2019).

Jardunaldian izena emateko

Plaza mugatuak ditu eta urtarrilaren 22ra arte dago irekita izen-ematea (hemen izen-emate orria). Matrikulazioaren prezioa 50 euro da.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Feminismoa kanalean gehiago
2026ko irailaren 2
Adriana Muñoz, Guatemalako Otrans erakundeko kidea
"Demokraziak emakume transak ahazten jarraitzen du"

2026ko abuztuaren 24
Basauriko Hamaikak
Abortuaren jazarpena, epaitua

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...