Koronabirusaren beste agerraldi bat atzeman dute Arrasateko Aita Menni ospitalean

  • Aita Menni ospitalean 30 gaixok eta bederatzi langilek eman dute positibo koronabirusean. ELA sindikatuak adierazi duenez, denbora gutxian izan den bigarren agerraldia da eta baliteke oraindik positibo gehiago agertzea. Adierazi dutenez, hango hainbat bizilagun sintomak izaten hasiak dira jada.


2020ko azaroaren 13an - 12:12
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

ELA sindikatuak ostegun honetan adierazi duenez, Arrasateko Aita Menni Ospitaleko 30 pazientek eta bederatzi langilek positibo eman dute COVID-19an, eta zentroan "sintomekin hasi diren pertsona gehiago ere badaude".

ELAk ohar batean azaldu duenez, agerraldia baino egun batzuk lehenago, beste unitate batzuetako langileak eta Eibarko Ospitaleko 'COVID' solairukoak, Aita Menniko kaltetutako unitatera joan ziren, langilerik ez zegoela eta, txandak ordezkatzera. Sindikatuaren iritziz, egoera horrek agerian utzi du langile falta egiturazko arazo handia dela.

Sindikatuak salatu du erabat onartezina dela ospitale batean langileak arriskuan jartzen jarraitzea, eta gaineratu du, denbora gutxian ospitaleak sufritzen duen bigarren agerraldia dela. Langile guztiei PCR testa egin ez izana kritikatu du, hainbatetan eskatu arren. Positiboak antzeman dituzten unitate horretako langileei eta indartzera joan diren langileei bakarrik egin dizkiete probak, lan-arriskuen batzordeak behin eta berriz esan ostean, "hasiera batean ez baitzieten egingo" azpimarratu du ELAk.

Egoeraren larritasuna salatzeko, ELAk elkarretaratze zaratatsua antolatu du ostegun honetan Aita Menni ospitalaren aurrean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!