Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

  • Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko txoko askotako programazioak.

Haira Aizpurua bertsolaria, iazko udaberriko Señora Sariketako Portugaleteko saioan. Martxoaren 8an bertso poteoan ariko da, Beran, Ekhiñe Zapiainekin batera. Bertsoa.eus

2025eko martxoaren 07an - 08:00
Azken eguneraketa: 10:14
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Faxismoa borrokatzeko feminismoaren balio zabaletik indarrak batu behar direla aldarrikatzeaz gainera, martxoaren 8a larunbatez egokitu denez aurten, herri askotan asteburua bere horretan jantziko da morez. Baita ere, zenbait lekutan, hilabetea edota urtaroa bera. Herri eta eskualde mailan askotariko kultur eskaintzak aurki daitezke, eta zer esanik ez Euskal Herrian. Aldarri egiteko modu ere bada kontzertu ederrez gozatu eta parranda egitea, antzerki ikuskizunen batez disfrutatzea, bertso-saioren batera joatea, mural bat kolektiboki margotzea edota kafe-tertuliak antolatu eta patxada ederrean solastatzea.

Kontzertuak dira nabarmen gehien antolatu diren kultur ekimenak. Andoainen, ostiralean, Verde Prato eta Anari gazte lokaleko oholtzan egongo dira; eta azkoitiarra, hurrengo egunean, Belakorekin Hazparneko Tattola gaztetxean, Palestinaren alde egingo den jaialdian. Tafallan, bestalde, kolektibo feministek antolatu dute kontzertua manifestazioaren osterako, Gabalzeka tabernan; Ispasterren, mobilizazio aurretik, herriko hiru musikarik eskainiko dute kontzertua, Amaiak, Sajik eta Irenek; eta eskualde berean baina ostiralean, Markina-Xemeinen, Biren taldeak era akustikoan egingo du emanaldia, Akerbeltz gaztetxean. Akustikoan baita ere, ostiralez Legazpin: Goierriko Itaiak antolatuta, herriko zazpi gazte ariko dira kantuan gaztetxean. Eta musikari lotuta, Laudion, udalak eragile feministekin batera, Zea Mays taldearen Elektrizitatea kantuaren bideoklipa grabatu dute.

Oro har, DJak, pintxadak eta trikipoteoak ugari izango dira Euskal Herriko hiri, herri eta auzoetan, hala nola Baionan, Sutan taldeak deituta, Zizpa gaztetxea aldarriz beteko baitute poteo transfeministan. Baita Iruñean ere: eguerdi partean egingo den manifestazioaren eta ondorengo bazkari autogestionatuaren ostean, bingoa, txaranga eta karaokea antolatu ditu mugimendu feministak Montón tabernan, eta gaualdea are gehiago luzatzeko, Pd Mandongas bikote kataluniarra. Bingoa eta pintxopote musikatua ere egingo da Lizarran, udalak jarri dien isunari aurre egiteko dirua biltzeko.

Lizarran egingo da eskualde mailako mobilizazioa, baina Iruñerrikoek eta ingurukoek larunbatean hiri buruzagira joateko deia egin dute, hala nola Barañainetik eta Uhartetik, nahiz eta aurreko zein ondorengo egunetan bestelako hitzorduak antolatu; Sanduzelain, esaterako, sare feministak mural pintaketa egingo du, eta asmoa agertu du protokolo feminista berritzeko prozesua abiatzeko. Mural pintaketa bereziago bat ere egingo dute Gasteizen: haurrek margotuko dute Amaia Zentroko pareta.

Leku askotan egun osoko planak antolatu dituztenez, goizak era ugaritan pasatzeko aukerak aurki daitezke han eta hemen. Buruari eta mingainari eragiteko asmoa dute, esaterako, Oñatin eta Zumarragan, hitzaldi formatuan: lehenbizikoan, euskal musika panoraman emakume eta disidentzien bizipenak izango dituzte aztergai, eta bigarrengoan, 'landa eremuko emakume eta gainera baserritar' izateaz ariko dira. Zerbait manualagoa egin nahi duenak Lasarte-Oria edo Zestoa morez apain ditzake. Edo Zarautzen, Arraio Irrati libreko Patiyoko Atzuak-en eskutik, goiza tertuliaz inguratuta hasi. Zumaian ere egingo dute zuzeneko irratsaioa, kofradian. Are, eguna festa eta musika giro beroagoan hasi nahi duenak, hortxe du aukeran Irurako kalejira musikatu morea. Asteburu honetarako ez ezik, hil osoko ekintza ziklo handia dute antolaturik Tolosaldean, hitzaldi, antzerki, zine, mural eta antzerkigintzarekin, besteak beste.

Oñatiko kartela.

Dantzari lotuta, azpimarratzeko modukoa da Azkoitiko manifestazioaren ondorena Kimua dantza kolektiboak josiko duela, genErorAntz ikuskizunarekin; eta Donibane Lohizunen, berriz, duela 90 urte lau emaztek sortu zuten Begiraleak kultur elkartea omenduko dute, eta 35 dantzarik dantza egingo dute. Tonu patxadatsuan segituko dute aldarri eginean Astigarragan, Amak eskainiko baitute mobilizazio ostean; eta Lemoizen, hurrengo astean, Alter Hegoak antzerki ikuskizuna. Usurbilen Ring maiatzean, Evaren Alabak taldearena.

Kimua dantza kolektiboak 'genErorAntz' ikuskizuna emango du Azkoitian.

Izan ere, Usurbilen, beste herriren batean bezalaxe, udaberri osora zabaldu dute M8ko egitaraua. Tartean dira hainbat liburu aurkezpen, hala nola Iratxe Etxebarriaren 7.300 miligramo eszitalopram eta Uxue Alberdiren Hetero. Alberdi egunotan Bidania-Goiatzen ere egon da liburua aurkezten, M8ari loturiko ekintzen barruan. Eta Zarautzen, herrikoan, Kattalin Minerrek Moio aurkeztuko du, eta Hernanin “poesia xuxurlatua” egongo da. Tuteran, ez kasualitatez data buelta hauetan, irakurketa feminista kluba aurkeztu dute, eta munduko emakumeei buruzko ipuin kontaketa saioak egin dituzte Elgetako liburutegian.

Hernanin egingo duten hitzaldietako bat.

Eta kontaketa bai, baina beste era batekoak izango dira ondorengo bi hauek: umorezko bakarrizketak. Mendatan, Katana bakarrizketa egongo da, Ana Goitiarena, eta Berastegin, bestalde, Putaren bakarrizketa eroetxean. Hitz jario kolektiboa izango da ziur Beran ere: lelo lehiaketa antolatu dute. Eta Irunen podcast bat aurkeztuko du Maite Larburuk, Auskalo. Asteburu honetatik aurrera, hiru astez, Irungo Emakumeen Etxearen eskutik, zinema feminista zikloa ere egongo da. Orion, bestalde, Emakumea surflari dokumentala proiektatuko dute martxoaren 21ean.

Bertso-saio sorta

Emakume langileen nazioarteko egunaren harira, Bertsozale-ren webgunean sartzea aski da baieztatzeko han eta hemen kantatuko zaiola gaiari eta egingo dela aldarri. Areto handiagoak zein txikiagoak, baita taberna ertzak ere, bertsoak hartuko ditu leku ugaritan.

Aulestiko herriko tabernan egingo den bertso bazkarian kantutako duten Maider Arregi eta Eli Pagolatik hasita, aldi berean Pasaian ariko dira Uxue Alberdi, Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabal, musikaren laguntzaz, eta Beran bertso-poteoa egingo dute Haira Aizpuruak eta Ekhiñe Zapiainek. Gaueko ordu txikitan, Oreretako Arkaitza tabernaren ertzean, errimak egiten amaituko dute eguna Irantzu Idoatek, Ane Belokik eta Kattin Madariagak.

Pasaian.

Plan isilak ere bai

Euskal Herriko agendak begiratuta, molde bateko edo besteko erakusketak ere aurki daitezke martxorako programatuta. Esaterako, EHUren Donostiako Medikuntza fakultatean, Emakumeak zientzian. Aldaketa ahotsak erakusketa ipini dute; Arrasaten, berriz, 24 emakume-Mujeres-Femmes, Jakiundek sortua, emakumeek zientzian, artean eta letretan duten lana ikustarazteko; eta eskualde berean, Bergaran, herriko emakume artisten lanak erakutsiko dira asteburu osoan.

"Emakumeak zientzian. Aldaketa ahotsak", Donostian. Euskadi.eus

Elorrion bada erakusketa interesgarri bat: Bizitza erdigunean. Durangaldean ekintza ugari daude eta Anboto-k jaso ditu. Uribe Kostan topatu ahal izango dira ondorengo hiru hauek: Erandion, Emakumea ardogintzan; Urdulizen, astelehenera arte, Ingurumenak eragindako pertsonen migrazioa eta lekualdatzea; eta Plentzian, Irati Retolazaren lan grafikoen erakusketaz gain, herriko emakume sortzaileen azoka egongo da igandean. Eta amaitzeko, Gasteizen, Itaiak argazki erakusketa ipini du, Atzoko eta gaurko borrokak deiturikoa, IAK Antzoki tabernan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
2025-09-26 | Leire Artola Arin
Bernedoko udalekuetako hezitzaileen aurkako difamazioa eta mezu transfoboak gaitzetsi dituzte

Bernedoko hezitzaileen aurkako salaketa publikoak zabaldu dira azken asteetan, besteak beste, nerabeak dutxa mistoak izatera "behartzeagatik". Hezitzaileek gezurtatu egin dute halakorik zein gazteekiko tratu okerrik, eta gaitzetsi dute "mezu transfoboak zabaltzeko... [+]


Esterilizazioa atzo, gurasotasun azterketa gaur: arrazismo instituzionala danimarkan

Danimarkaren menpe segitzen duen Groenlandiako biztanleriaren %88 da inuita, eta beraien hizkuntzan eta kulturan aitzina egite hutsa dute eguneroko desafio. Zuriek kolonizatu zituzten eta gaur egun egoerak bere horretan segitzen du: zurien begietatik bideratuta dagoen... [+]


2025-09-17 | ARGIA
Egitarau oparoarekin dator aurtengo Baterajotzea

Urriaren 31tik azaroaren 2ra Baterajotzea izango da Zaldibarren, Euskal Herriko Gazte Feministek antolatuta. Egitaraua aurkeztu dute, eta izen ematea ireki.


Gorputz hotsak
"Pertsona asko, diagnostikorik gabe daudenez, bizitza kalitatea galtzen ari dira"

Jatorra, alaia eta positiboa da Sara Mirones (Bilbo, 1997). Pandemian mastozitosia izeneko gaixotasun arraro bat diagnostikatu zioten. Ordutik, Maratón de Lunares kanpaina abiatu du gaixotasuna ikusarazteko, gizartea kontzientziatzeko eta ikerketarako dirua biltzeko... [+]


Onintza Enbeita eta Feli Madariaga, lurrari lotutako bi emakume
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori,... [+]


2025-09-10 | Estitxu Eizagirre
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga
"Azokako mahaiaren bestaldetik desprezioa ikusten da, asko"

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]


2025-09-10 | Nekane Txapartegi
Zenbat arantza Arantzak

Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]


Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga
"Film sexualki esplizitua izatea loturik dago errealitate bati, Maspalomasi"

Vicentek 76 urte ditu eta azken mende laurdena Kanaria uharteetan darama, Maspalomas herrian, 50 urteko bizialdian ezkutatu duen izatea haizatzen: homosexuala da. Ezbehar baten eraginez, Donostiara itzularaziko dute, eta zahar etxe batean sartuko. Atzera ere, armairuko ateak... [+]


2025-09-08 | Aimar Lopez
Istilurik gabe baina normaltasunik gabe ospatu dute bertze behin Alarde eguna Hondarribian

Jaizkibel konpainia berdinzaleak Herriko Etxearen eta epaileen deliberoak bete ditu, ez haatik HAOSEk, alarde baztertzailearen antolatzaileek. «Estrategia aldaketa bat» eskatu dio Jaizkibelek auzapezari; ezkerreko ordezkariek «Alardea antolatzeko».


Jaizkibel konpainiak gutuna eman dio alkateari, desfilean: "Estrategia aldatzeko garaia dela adierazi diogu"

Jaizkibel konpainia berdinzaleak ekintza berezia egin du Hondarribiko alardearen egun honetan. Gutuna eman diote alkateari, mahai gainean bestelako planteamendu batzuk jar ditzala eskatuz.


Armairutik plazara
MULTIMEDIA - dokumentala

Euskal Herriko LGTBI komunitateko hamar pertsonak armairutik nola atera ziren kontatzen dute, baita euren orientazio sexualak eta genero identitateak euren bizitzan zer-nolako eragina izan zuten ere.

Ondokoak dira protagonistak: Beñat Olea komikigilea, Aitzole Araneta... [+]


"Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari"

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Gorputz hotsak
"Bizitzaren aldeko jarrerak bigarren planoan uzten du zarata"

Bertigo baten ostean, etengabeko txistu bat entzuten hasi zen Jexux Mari Irazu Muñoa (Larraul, Gipuzkoa, 1972) bertsolaria, bertso-eskolako irakaslea eta gai-jartzailea. Tinnitus edo akufeno deitzen zaie Irazuk entzuten dituen zaratei. Horrek egunerokoan daukan inpaktuaz... [+]


"Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak" jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


Eguneraketa berriak daude