ArteDrama Euskal Laborategiak urtero legez antolatu ditu jardunaldiak Aulestin (Bizkaia). Euskal Herri osotik heldutako sei antzezlan izango dira herriko udal aretoan eta frontoian; arte eszenikoetako langileek, aldiz, beste sei ikastaro izango dituzte, artearen ertz askotarikoak lantzeko.