Euskal udalekuen aurkako espedientea zabalduko du Arabako Foru Aldundiak

  • Bernedoko udalekuetako gertakarien harira, aldundiak iragarri du espediente administratiboa zabalduko duela asteon Euskal Udalekuen aurka. Epaitegietako ikerketa bide penalera iristen bada, baina, espedientea gelditu egingo dutela esan dute.

Ana del Val, Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol diputatua. EiTB

2025eko urriaren 27an - 10:30
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Arabako Foru Aldundiko iturriek EITBri esan diotenez, aste honetan espediente administratiboa zabalduko diote Bernedoko udalekuak antolatzen dituen Euskal Udalekuen Sarrea elkarteari. Aurretik hitzez abisatuta zegoen: urriaren 9an, Arabako Batzar Nagusietan egindako agerraldian, asmo horien berri eman zuen Ana del Val Kultura eta Kirol diputatuak. 

Aldundiko iturrien esanetan, espediente administratibo horren helburua da "salatu direnak bezalako gertakariak berriro ez gertatzea". Zigorrak ere ezarri daitezke, baina EITBren arabera, "oraindik" ezin dute zehaztu, "prozesu luzea" izango delako. Are, Gasteizko Instrukzio epaitegiko areto batek zabalik du ikerketa, eta aldundiak jakinarazi du gelditu egingo dutela espedientea, epaitegikoa bide penalera iristen bada.

Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak diskurtso bertsua darabilte: Euskal Udalekuek administrazioari jarduera "ezkutatu" egin diotela urtetan, ez zutela haien dinamikaren berri, eta "jarraipena" egiteko aukerarik ez dutela izan. Nerea Melgosa Jaurlaritzako Gazteria sailburuak "klandestinotzat" jo zituen udalekuak. 


Transfeminismoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.