Jean-Marie Ozafrainek aurkeztu du Aldudeko 'Belaun' esne kooperatiba berria

  • Centrale Laitiere du Pays Basque (CLPB) kooperatibako esnetegi berria eraikia da Alduden, Belaunen parean. Urte hastapeneko, tresneria prest izanen da lehen entseguen egiten hasteko. Obrak denbora gutiz eraman dira, koperatifaren egoerak proietuaren gauzatzea behartzen baitzuen. Orroit gira, ardi esne sailan, azken urte hautean izan kalapitak, gasnategi gehienek errefusatzen zutela tokiko esne hunen erostea, ainitzek kanpoko esneari lekua uzten ziotelarik aldiz.


2013ko abenduaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Bankako baserritar eta Belauneko presidentea da Jean-Marie Ozafrain (Argazkia: Laborari)

Ardi esne eta behi esne transformazioa du xede CLPBk Alduden. Donibane Garazin duen gazitegi eta saltegia atxikiko ditu bestalde. Aldudeko gasnategiak 500 eta 600 T artean gasna ekoizteko gaitasuna du. Beste produkto zonbaiten sortzeko helburua du ere.

Hala nola gasna mota freskoak eta gurina edo burra. Aldudeko baleako dinamika lagun, CLPBren ondoan instalatuko da Thierry Bamas, izozki eta bixkotx egile famatuaren tailerra. Bi enpresek elgarrekin lan eginen dute, CLPBko esne eta gurina aintzinean ezarri nahi baititu patizierrak bere ekoizpenetan.

Gaurregun 70 bat ardi esne ekoizle eta 36 behi esne ekoizle ditu koperatifak. Aldudeko balean ez du kiderik bainan enpresa untsa abiatu ondoan, mendiko hiru herrietako laborarieri ateak idekiko dizkiela segurtatua du CLPBk. Jean-Marie Ozafrain Bankako baserritar eta Belauneko presidenteak erantzun ditu LABORARIren galderak.

Zergatik lan hortan hasi zirezte?

Lehenik merkatua baginuelakotz eta koperatibako kideen bildotsak ez ginituelakotz aski merkatu horren asetzeko. Bigarren arrazoina da Belaun sortzean berean, helburu bezala hartu dugula baleako laborarien laguntzeko tresna izaitea gure koperatifa. Jaz 1.300 bat bildots erosi ditu Belaunek, kideenak eta baleako 30 bat etxaldeetakoak. Urte pixka bat berezia izan da helgoalderat buruz bildotsak bizirik igortzeko komanda bat ukan baitugu. Bestela, bildotsak osorik karkasan edo guhaurek mozturik igortzen ditugu Parise eta Frantziako kliente batzuri, ostatugintzan eta harakintegietan gehien bat.

Laborariendako interesanta da?

Laborarieri prezio berdina proposatzen diegu urte guzian. Karkasan pagatzen dugu bildotsa, erran nahi baitu bildotsa hobea eta laborariak prezio goragoa duela. %56tik gora balin bada errendamendua, 6,54 euro/kg pagatzen dugu bildots buru beltzendako (bizirik balitz, 3,60-3,70 euro/kg inguru laike), doi bat apalago buru gorriendako. Merkatua gu baino biziki gorago delarik, jazko Eguberriz bezala, indar bat egiten dugu. Kalitate oneko bildotsak nahi ditugu, “cahier des charges” edo araudiak finkatuak ditugu hortarako.

Laborariak koperatibarat hurbildu nahi dituzue...

Urtarriletik goiti aiseago atxemaiten ditugu bildotsak, merkatua apalago baita. Laborarieri segurtamenaren emaiteko eta gure merkatuen segurtatzeko, gogoetan ari gira laborariak nola bildu koperatifa barnean. Heiek lehentasuna eman dezaten koperatifari eta gu segurrak izan gaiten heiendako. Helburua dugu Belaun biziaraztea eta laborariek merkatuan baino gehixago ukaitea. Berriki bildu gira 30 laborariekin eta 23 prest agertu dira Belaunen sartzeko. Balea huntan martxan den tresna batean parte hartu nahi baitute ere. Belaunek lotura soziala sortzen du hemen ibiltzen diren laborarien artean. Baikor da.

Zerri, ahatxe, bildots, baleako harakintegia bilakatzen ahal zintaizkete?

Ez dakit hortarat helduko giren. Izaiten ahal laike. Halare Aldudeko balean, ainitzek kabalak badituzte eta beraz etxeko haragia ere. Bainan egia da lekuko jendea gero ta gehiago heldu zaukula saltegirat, Baigorri aldekoak bainan ere kostaldekoak, hauek gehiago haragi freskoa bilatzen dutela. Centrale Laitiere du Pays Basque (CLPB) koperatifako esnetegi berria eraikia da Alduden, Belaunen parean. Urte hastapeneko, tresneria prest izanen da lehen entseguen egiten hasteko. Obrak denbora gutiz eraman dira, koperatifaren egoerak proietuaren gauzatzea behartzen baitzuen. Orroit gira, ardi esne sailan, azken urte hautean izan kalapitak, gasnategi gehienek errefusatzen zutela tokiko esne hunen erostea, ainitzek kanpoko esneari lekua uzten ziotelarik aldiz. Ardi esne eta behi esne transformazioa du xede CLPBk Alduden. Donibane Garazin duen gazitegi eta saltegia atxikiko ditu bestalde. Aldudeko gasnategiak 500 eta 600 T artean gasna ekoizteko gaitasuna du. Beste produkto zonbaiten sortzeko helburua du ere. Hala nola gasna mota freskoak eta gurina edo burra. Aldudeko baleako dinamika lagun, CLPBren ondoan instalatuko da Thierry Bamas, izozki eta bixkotx egile famatuaren tailerra. Bi enpresek elgarrekin lan eginen dute, CLPBko esne eta gurina aintzinean ezarri nahi baititu patizierrak bere ekoizpenetan. Gaurregun 70 bat ardi esne ekoizle eta 36 behi esne ekoizle ditu koperatifak. Aldudeko balean ez du kiderik bainan enpresa untsa abiatu ondoan, mendiko hiru herrietako laborarieri ateak idekiko dizkiela segurtatua du CLPBk.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Laborantza
Borrokak eta liburuak

Konturatu orduko apirila joan da, bere intentsitate eta kolore guztiekin. Egun beroak, epelak eta hotzak utzi dizkigu. Ostadarra eta izotza. Euri jasak eta bero sapa. Jaio berri diren arkume apurrak belardian dabiltzan bitartean, labanak eten egin du bizitza eman duten hiru... [+]


2024-04-30 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs: "Zorrez itorik peko errekara doan etxalde batean kokatzen da antzezlana"

"Isiltasuna oztopo eta elkartasuna lagun, egungo mundu gordina" kontatzeko erronkari lotu da Axut! antzerki konpainia.


2024-04-26 | Euskal Irratiak
"Frantsesenia lizeoak ber filosofia atxiki du 70 urtez, tokiko laborantzari loturik"

Frantsesenia lizeoa, 70 urtez Ipar Euskal Herria barnealdeko laborarien formatzen.


Ingurumenaren aldeko neurrien arintzea dakarren NPBaren erreforma onartu dute eurodiputatuek

Europako Batzordeak landutako Nekazaritza Politika Bateratuaren "sinplifikazioaren" alde bozkatu dute eurodiputatuek. 425ek egin dute alde, 130ek aurka eta beste 33 abstenitu dira.


2024-04-11 | Estitxu Eizagirre
Otxantegi Herri Lurraren II. urteurren jaia
"Otxantegiko lur emankorrak ezin dira porlan azpian geratu, arnasgunea izan behar dute"

Apirilaren 13an egitarau indartsua prestatu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatzeko. Apirilaren 18an, aldiz, bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean eta herritarrei dei egin diete proiektua defendatzera joateko. Kideetako... [+]


Eguneraketa berriak daude