India erdialdean, idortze globalari aurre egiteko laborarien eta ikertzaileen elkarlana

  • Klima aldaketaren eraginez, munduko lurralde gero eta gehiago idortzen ari dira, milioika pertsonaren jarduera eta bizimoduak kolokan ezarririk. Fenomeno horren frontean dago India erdialdeko Maharashtra estatua, non klimaren berotzeari eta lehortzeari metatu zaizkien oihan soiltzearen ondorioak. Halere, agronomo eta laborarien arteko elkarlanean oinarritutako tokiko ekimen batek egoera iraultzea lortu du, basamorturako bidean zihoazen lurrak emankorrak bihurturik. 

laborantzan eragina. Matephal herriko laborariak uzta biltzen. Argazkia: ICRISAT.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Munduko lurren %40 idorrak dira, eta bereziki kezkagarria da azken hiru hamarkadotan %7,25 gehiago izan direla bazter berdeak izateari utzi dioten lurrrak, gaur egun lehorte iraunkorrean sarturik. Kopuru horiek irudikatzen laguntzeko, Kanadaren azalerakoak dira idortu berri diren lur guziak, Gorka Peñagarikanok ARGIAko Idorrak dira munduko lurren %40, eta lehortze bidea egin dute lurren %75ek iazko abenduko artikuluan azaltzen zuen bezala. Joera honek jarraitzen badu, mende amaierarako, 5.000 milioi pertsona baino gehiago biziko lirateke lur idorretan. Bilakaera horren erru nagusia zein den jakiteak ez zaituzte harrituko: klima aldaketa. Baina horri askotan gehitzen zaizkio tokian tokiko ur baliabideen erabilera, oihangintza edo laborantza praktika desegokiak, arazoa arindu baino larritzen dutenak. Adibidez, euri eskasak laborantzako etekinak murriztu ondoren, etekinen jaitsiera konpentsatzeko laborantzako lurren azalera emendatu nahi izatea eta horretarako oihanak moztea. Edo, eurien ura gordetzeko urtegi handiagoak eraikitzea, ur hori inguruko ekosistemetatik kenduta eta beraz ingurua azkarrago lehortuta eta hauskortuta.

India erdialdeko Maharashtra estatuan lehorteari loturiko arazoak ez dira arrotz. Bere geografiarengatik, klima lehorra da nagusi, mendebaldeko Sahyadri mendiek itsasotik datozen hodeiak oztopatzen dituztelako. Horren ondorioz, estatu horretako Latur barrutian, adibidez, urtean 600 milimetro euri baino gutiago dute, martxotik ekainera maiz egunez 40 gradu inguru egon daitezkeelarik. Bertakoek ura nagusiki Manjira ibaitik hartu ohi dute, baina mendearen hasierako lurralde kudeaketa desegokiarengatik ibaiaren arroko urak zaluago isurtzen hasi ziren, bertako akuiferoa gutiago elikatuta eta ibaia bera lokaztuta. 2010ko hamarkadan, adibidez, ur edangarri krisi handia eragin zien egoerak. Hori nahiko zaila ez balitz, klima aldaketaren eraginez montzoien sasoiko euriak bortitzagoak bihurtu dira, uholdeak edota lur lehertzeak sorturik, eta ur baliabide arazoak areagoturik.

Arazo globalari tokiko konponbideak

Ez da beharbada menturazkoa Latur barrutia hautatu zutela 2023an hidrologia eta laborantza ikerketa pilotu baterako, ICRISAT Nazioarteko Tropiko Erdi-lehorrentzako Labore Ikerketa Erakundeak eta GSDA Lurpeko Ur Jarraipen eta Garapen Agentziak. Matephal izeneko herri bateko 440 etxalde txikik parte hartu zuten, gehienak bat eta bi hektarea artekoak izanik.  Interbentzio esanguratsuak eta eraginkorrak diseinatzeko, zehazki jakin behar zuten egoera zein zen; eta dimentsio anitzeko analisia burutu zuten, martxan zeuden laborantza praktiken jasangarritasun ekonomiko, sozial eta ekologikoa aztertzeko. Aldi berean, lur baliabideen inbentario bat egin zuten, lur sail bakoitzaren ezaugarriak eta ahalezko erabilerak zerrendatzeko.Azterketa hidrologikoa zen hirugarren hanka, ur eskuragarritasuna, akuiferoen berrosatze potentziala eta zaurgarritasunak ezagutzeko asmoz.  Hori dena ongi neurtu eta gero, ur baliabidea sendotzeko neurri aproposenak zehazten ahal zituzten, baita laborantza praktika hobetzeko konponbide holistikoak diseinatu ere. Komunitatearen parte-hartzea zabala zen proiektuan, eta garrantzitsua zen hainbat elementu ongi doitzeko: etxaldeetako sistemak, lurralde mailako konponbideak eta merkaturatze estrategiak, finean, diru sarrerak hobe bermatzeko.

Urari dagokionez, euri sasoian ura biltzeko teknikak garatu zituzten –putzuak etxe inguruetan edo soro bazterretan– baita etxeetako ura birziklatzekoak ere.Soroen hesietan lurrezko pareta apalak eraiki zituzten, eurite handietan higadura murrizteko eta urak bertan gordetzeko. ARGIAren 2.870 zenbakiko Ekialdeko Afrikan, oztopoak oztopo, eurite aldaketei egokitzeko ekimenak martxan erreportajean aipatzen genituen Balutxistaneko harrizko terraza moduko urtegi apalen antzekoa da teknika hori, baina maila txikiagoan. Laborantza praktikei dagokienez, lugorrian utzitako hainbat lursail berriz lantzen hasi ziren. Landare aniztasuna zabaldu zuten ere, uzta txarren arriskuak leuntzeko eta diru sarreren egonkortasuna laguntzeko. Bereziki, fruta-landareak sartu zituzten xede horiekin. Hainbat etxaldetan laborantza organikoa martxan jarri zuten, ongarri sintetikoen menpekotasuna murrizteko eta lurren emankortasuna hobetzeko. Laborari gehienek lekadunak, zituak, artatxikia eta barazkiak hazten zituzten, lurrazalaren erabilera optimizatzeko eta lurzoruko bioaniztasuna emendatzeko.

Lehorteari askotan gehitzen zaizkio tokian tokiko ur baliabideen erabilera, oihangintza edota laborantza praktika desegokiak

Horri gehitu zitzaion zientzialarien eskuko jarraipena: kalitate oneko hazien hornitzea, produktibitate eta germinazio tasa handiagoak dituztenak, eta lurzoru analisiak, eremu bakoitzeko nutriente behar zehatzak aztertzeko.

Bazterrak eraldatu, bizitzak ere bai

Emaitzak nahiko azkar ikusten hasi ziren: putzuetan eurien biltzea eta etxeetako uren birziklatzeak geruza freatikoa igoarazi zuten 500 hektareatan –hau da, piloto eremuaren erdia baino gehiagotan–. Maila freatikoa igo dela erranik, ez da zentimetro gutiko kontua, baizik eta lau metroko igoera, pilotu eremutik kanpoko lurrekin alderaturik. Lugorriak berriz lantzeak landutako azalera 30 hektareaz emendatu zuen. Laboreen etekina montzoi sasoian %30 igo zen, horrek etxalde bakoitzari batezbertzekoan 97.000 errupia inguru ekarri zizkiolarik –1.000 euro inguru, hots, emendio handia Indiako bizi-kostua kontuan harturik–. Gainera, Napier izeneko bazka belar bat agrosistemetan sarturik, abereen esne ekoizpena ere nabarmen igo zen.

Ekimen horren arrakastak ongi erakusten digu eremu tropikaleko laborari txikien bizimoduak hobetzeko ahala dutela metodo integratuek: agrosistema eta bazterren moldaketa, merkaturatze egokia eta klimaren aurreko erresilientzia uztartzen direlarik, jarraipen zientifiko aski zehatz batekin, elikadura ekoizpenaren jasangarritasuna eta sendotasuna nabarmen hobetzen dira. Klima aldaketaren aurkako borroka ez dela oraindik galdua erakusten digute Matephal herriko laborariek. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
2025-09-11 | Nicolas Goñi
Munduko auzitegi gorenak klimari buruzko estatuen ardurak argitu izanak ze aldaketa dakar?

Garaipen historikotzat jo dute hainbatek: duela sei urte Ozeano Bareko estatu zaurgarrietako ikasle talde batek bultzaturiko ekimen baten ondorioz, Nazio Batuen auzitegi gorenak iritzia plazaratu du uztailaren 23an, zeinak munduko estatuek klima aldaketari begira dituzten... [+]


2025-09-09 | Jon Torner Zabala
Itsasoaren berotzeak euskal kostaldeko espezie batzuen portaera aldatu du, Aztiren arabera

"Berdela iparralderantz ari da mugitzen, itsasoa berotzeak sardinari ez dio on egiten eta geroz eta gutxiagoa dago, antxoarentzat ona da eta geroz eta gehiago dago, baina txikiagoa da...", dio Aztiko ikerlari Xabier Irigoienek, EITB Datak tenperaturaren gorakadaz egin... [+]


2025-09-03 | Jesús Rodríguez
Zarata egiteari utzi, gora begiratu

Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]


2025-09-03 | Kanaldude
Itsas korronteak eta klima aldaketa
MULTIMEDIA - solasaldia

Paul Moal-Darrigade ozeanografoak "Itsas korronteak eta klima aldaketa" bere tesia aurkezten du Donapaleun Otsail Ostegunak hitzaldi zikloaren baitan, eta Kanaldudek jaso du solasaldia bideoz. 

 


Atlantikoko korronte baten kolapsoa adituek uste baino gertagarriagoa da

Ikerketa batek ondorioztatu du adituek uste baino AMOC korrontearen kolapsoa egoteko aukera handiagoak daudela. Korrontean aldaketa handiek eta azkenengo kolapso batek euri tropikaletan eraldaketa handiak eragingo lituzke, Europan negu oso hotzak eta uda lehorrak izango... [+]


Bizkaiko Golkoa ia bi aldiz azkarrago ari da berotzen munduko batez bestekoa baino

Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da hamarkada bakoitzean, 1981tik 2023ra, munduko uren tenperaturen batez besteko... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


2025-07-09 | Itxaro Borda
"Azpian lur hotza"

Azken asteko sapa lehergarri egunetan gure zereginen egitarauak aldatu beharrean aurkitu gara. Freskura erlatibo batek seietan atera gaitu ohetik, gosaldu eta lan gehienak bederatzietarako plegatu ditugu eta hamarretan jalgi gara oinezko ibilaldia egitera. Eta ez ginen bakarrak... [+]


2025-07-03 | Nicolas Goñi
Pakistan energia trantsizioan zegoen, erregai fosilen eta kriptotxanponen interesak tartean sartu arte

Prekaritate global hirukoitza pairatzen dute Pakistanen, klimak, energia gabeziak eta finantza publiko arazoak elkarrekin eragindakoak, bakoitzak bertze bien kalteak areagotzen dituela. Halere, arazoaz jabetu dira bertako agintariak eta bideratu dituzte aldaketak, nahiz eta... [+]


Erregistratutako ekainik beroena izan da aurtengoa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

2003ko udarekin batera, 1970etik beroena izan da aurtengoa. Europar Batasuneko "Copernicus" behategiak larrialdi klimatikoa dela-eta bero boladak "maizago" egongo direla dio, eta aurtengo ekainean bere ondorioak izan ditu: ehunka pertsona hil dira Europan.


2025-06-22 | Basilika
Kairos #04: Bizi mugimendua, Nicolas Goñirekin
MULTIMEDIA - Basilika

Bizi mugimendua, Nicolas Goñirekin. Bizi mugimendua 2009az geroztik ari da klima larrialdiaren aurka borrokan Ipar Euskal Herrian. Erradikal eta pragmatiko, herrikoi eta anbiziodun, garaiek eskatzen duten mugimendua izan nahi du Bizik. Nicolas Goñirekin aritu gara,... [+]


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Iluntasunean argi, argi etorkizunean

Lurreko bi heren baino gehiago ura da; ur horretatik %96, ozeanoetako ur gazia. Eguzki izpiak ozeanoetako lehen 200 metroko sakonerara heltzen dira, eta bertan bizi dira munduko arrantza industriak ustiatzen dituen espezie ia guztiak. Aitzitik, zientziak gehiago erreparatu izan... [+]


Nola justifikatu ekozidio bat trantsizio energetikoaren izenean?
MULTIMEDIA - solasaldia

Landetako THT Ez taldeak antolatutako hitzaldia duzue honakoa, apirilaren 27an Seignossen hirian egina. Iaz Groelandian 149 egunez preso atxikitako Paul Watson baleen aldeko ekintzaileak, Sea Shepherd-eko Lamya Essemlali ekologistak eta GNSA Zuhaitzen Babeserako Frantziako... [+]


2025-05-23 | Elhuyar
Ipar globaleko konpainia gutxi batzuk dira baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazken arduradun nagusiak

Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]


Eguneraketa berriak daude