Maiatzaren 17an bertaratu eta barazkiak landatzeko hitzordua jarri diete herritarrei. Karia horretara egun osoko egitaraua osatu dute, Marieneako lurrak laborantzarako atxikiak izatearen alde.
ELB, Lurzaindia eta Ostia sareak ekintza sinbolikoa burutu dute apirilaren 30 honetan: Kanboko (Lapurdi) Marieneko lurrak irauli dituzte, maiatzaren 17an barazkiak landatzeko gisan.
Bertako 3,5 hektarea lurrak laborantzarako gelditzea nahi dute eta borroka horretan urrats bat gehiago egin dute apirilaren 30 honetan. parean, lur horietan etxebizitzak eraikitzeko proiektua dauka Bouygues Immobilier agentziak, eta Kanboko Herriko Etxea horren alde da.
Maiatzaren 17an, goizeko 11:00etan, bi manifestazio abiatuko dituzte Kanbotik eta Itsasutik (Lapurdi), Marieneko lurren osotasuna bi herrien artean banandurik delako. "Elkartze, aldarrikapen eta festa momentu garrantzitsua izanen da", antolatzaileen arabera, eta herritar guztiei luzatu diete landaketan parte hartzeko deia. Manifestazioaren eta herri bazkariaren ondotik abiatuko dituzte landaketak. Ekintza horri babesa erakutsi die Kanboko herriko kontseiluko oposizioko Nahi Dugun Herria zerrendak, CADE Ingurumenaren Aldeko Elkarteen Kolektiboak eta EHZ festibalak.
Aldarrikapenak azaltzearekin batera, antolatzaileek azpimarratu dute ez dietela uko egiten etxebizitza eskubidea bermatzeko politikei, baina Kanboko Herriko Etxeak harturiko norabidea dutela kritikatzen: "Badakigu Kanbon eraikin huts nahikoa badela berritzeko etxebizitzaren beharrari erantzuteko, (…) baina horretarako borondate politikorik ez da".
2014an abiatu zuten laborantza lur horien artifizializazioaren kontrako borroka. Urtez urte, hainbat ekintza burutu dituzte, baina oraingoz Kanboko Herriko Etxeak ez du atzera egiteko intentziorik erakutsi.
Lurraren alde borrokan dabilen orok begi onez hartu du Frantziako Legebiltzarrak laborantza lurren babesteko lege-proposamenaren alde bozkatu izana. Peio Dufau diputatu abertzaleak aurkezturiko testua da, eta politikoa eta sentimentala juntaturik, hemizikloan Arbonako okupazioa,... [+]
203 diputatu alde eta hiru aurka agertu dira martxoaren 11 gauean egin bozketan. Higiezinen agentziak haserre agertu dira, eta bi salaketa aurkeztu ditu FAIN Frantziako Higiezinen Federazio Nazionalak Europako Batzordean. Bata, lege-proposamenari esker botere gehiago jasoko... [+]
Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]
Kanboko bi hautetsi nagusiak (auzapeza eta lehen axuanta) errabiatuak dira. Hiru herritarren kontra plainta ekarri dute, Marieneako pentzearen alde protestatzeagatik. Bigarren aldia da enetzat, goizeko 06:00etan, ohetik ateratzen gaituztela (bizilagunarekin), hamar bat... [+]
Apirilean Kanboko Herriko Etxean sartu eta han egindako protestekin lotuta hiru lapurtar atxilotu ditu asteazkenean Frantziako Poliziak. Aske geratu badira ere, otsailean epaituko dituzte. Herriko Etxearen babesarekin, Bouygues enpresak duen etxebizitza eraikuntza... [+]
Filipe Laskarai eta Benjamin Charron atxilotu dituzte jendarmeek asteazken goizean, apirilean Kanboko Herriko Etxean sartu eta han egindako protestekin lotuta. Marieniako lurrekin ez espekulatzea eskatu zuten laborari eta ekintzaileek ekintza hartan.
Kanboko Marieniako higiezin proiektuaren kontra bildu dira elkarte eta herritarrak larunbat honetan. Larunbatean, mahai inguru eta tailerren bidez herritarrak sentsibilizatu nahi izan dituzte Bouygues Immobilier agentziaren proiektuaren desmasiez.
Apirilaren 13an egitarau indartsua prestatu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatzeko. Apirilaren 18an, aldiz, bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean eta herritarrei dei egin diete proiektua defendatzera joateko. Kideetako... [+]
Bi urtez landu dituzte Berangoko lur horiek modu kolektiboan, eta epaitegiak desalojo agindua eman du azaroaren 23rako. Aguirre-Lipperheide familiak Otxantegiko zortzi hektarea nekazal lur saldu nahi ditu Amenabar enpresak etxeak egin ditzan. Horren aurrean, "espazioa... [+]
Martxoaren 12an izango dute epaiketa Ostia! kolektiboko militante Jeanine Beyrie, Filipe Laskarai, Jakes Bortayrou eta Dominika Daguerre-k, kalteak eragitea leporatuta. Manifestazioa egin dute goizean Baionan atxilotuen askatasuna eskatzeko, eta hitzordua jarri dute... [+]
Asteartean, goizeko lehen orduetan, gutxienez lau pertsona atxilo hartu ditu Frantziako Poliziak. Operazioak Baionan, Itsasun eta Angelun egin dira, eta Baionako polizia-etxean daude atxilotuak. Euskal Irratiek jakitera eman dutenez, 2022ko abenduan Angelun eginiko ekintza baten... [+]
Andaluziako Marinaleda herrian dagoen Los Humosos lursaila saldu nahi du Andaluziako Juntak. Duela hamarkada batzuk lur horiek okupatu zituztenetik kooperatiba baten bidez landu dituzte hango jornalariek, baina 2021an desalojatzeko agindua jaso zuten eta horri jarritako... [+]
Frantziako Etxebizitza ministro Patrice Vergrietek aukera hori iragarri du igandean, Intxausetako solasaldietan. 2025etik aurrera jarriko litzateke indarrean.