Maiatzaren 10ean Zestoako iraeta auzoan kokatuta dagoen amillubi proiektuan elkartu ziren elikadura burujabetzaren aldeko herritarrak eta laborariak. Udaberriko Festaren bigarren edizio honetan, goizean bi mahai-inguru antolatu zituzten eta entzulez bete zen amilibia baserri aurreko estalpea. arratsaldean negutegian jarraitu zuen festak, umorezko hitzek eta musikak girotuta.
Egunari hasiera ematerakoan, antolatzaileek gogoratu zuten Amillubi "herritarrek elikagaiak eta nekazariek lurrak izateko proiektua dela, lurra ondasun kolektibo bilakatzeko helburuarekin Biolurrek 2023an abiatu zuena". Gehitu zuten elikagai osasungarriak eskuratzea giza eskubide gisa ulertzen dutela eta burujabetzaren bidean, "ekoizpen proiektu iraunkorrak, duinak eta bizigarriak sortu" nahi dituztela. Aldarrikatu zuten "egun bizi dugun krisi ekosozialean, lurrari lotutako proiektu iraunkor eta jasangarriek berebiziko lehentasuna eta garrantzia" dutela.
Gizarteak dituen arazo eta erronkei "irtenbide kolektibo bat eraikitzen hastea" ere izan du aurtengo festak helburu. Horretarako, bi mahai-inguru egin zituzten, bideoetan ikusentzungai daudenak eta testu honetan laburtu ditugunak.
Kolektiboan antolatuak diren hiru agroekologia proiekturen arteko mahai-inguruak abiatu zuen festa. Hirurek aipatu zuten langile bakoitzak bere ohiko lanak baditu ere, guztiek denetik egiten jakitea bermatzen dutela, inor ez dadin ezinbestekoa izan.
Eztibeltza kooperatibak Baztanen sagastiak lantzen ditu, sagardoa egiten du eta Larralde Sagardotegia kudeatzen du. Bertako langile bazkidea den Xabi Torresek azaldu zuen: "Formalki kooperatiba elkarte bat da, baina errealki kontratu pribatu bidez artikulatutako hamalau kide gara; horietatik hiru langile bazkideak gara eta besteak bazkide laguntzaileak dira. Denok jarri dugu sos kopuru bera kooperatibista izateko. Horrez gain, batzuek bere ahalmenaren arabera diru gehiago jarri dute eta hori itzuliko zaie urteekin, kooperatibak dirua irabazi ahala; hori bai, interesa zerorekin, interesa pozoia baitugu". Baina gehitu zuen: "Eta gero bada arras figura inportante bat: lagunak. Haiek aportatzen dute auzolana. Haiengatik ez balitz ez zen proiektua aitzina eramanen". Sagardotegi garaian zazpi langile kontratatzen dituztela ere azaldu zuen. Bazkidetza mota ezberdinak dituzten arren, argi dute: "Langileak dira erabakiak hartu behar dituztenak. Ezberdina da proiektu bati buruzko iritzia ematea, edo zure ogia jokoan egotea". Hori bai, bazkide laguntzaileen iritzia entzuten dute.
Mahai-inguruan parte hartu zuen beste proiektu bat Eskubaratz izan zen. Izurtzan kokatua, duela hamabi urte abiatu zuten baratze proiektu hau hiru kidek. Egun bost langile dira eta prozesu bat martxan dute langile guztiak bazkide egiteko, eta lan eta ardurei izenak jarri eta banatzeko, horizontaltasunaren bidean. Bertako kide Asier Garaik azaldu zuen: "Izurtzan egiten dugu lana eta gehienok gara Arrasate, Bergara eta Abadiñokoak. Horrek distantzia ematen digu, sanoa ere badena: lana bukatzean bagoaz etxera, egin beharrekoak eginda. Lanorduak finkatuta ditugu, saiatzen gara hiru arratsalde libre izaten, eta bakoitzak lau-bost astean behin soilik egin behar dugu lan zapatuetan. Ortulangintza izateko, baldintza txukunak ditugu". Kolektiboan antolatzeak aukera hori ematen diela azaldu du: "Aurten adostu dugu sei astez oporrak izatea, eta orain arte lortu izan dugu lau aste opor egitea. Kolektibotasunak aukera ematen digu baita ere bajak eta zaintza lanak estaltzeko".
Mahai-inguruko hirugarren esperientzia Ereindajan Bergarako kontsumo kooperatiba izan zen. Bertako langile bazkide den Ainhoa Narbaizak azaldu zuen: "Lan elkartuko kooperatiba txiki bat gara, beraz, eguneroko martxan langileon esku daude erabaki garrantzitsuenak. Baina badaude kontsumitzaile bazkideak eta ekoizleak ere, eta batzarren bidez hartzen dira erabaki estrategikoak". Bergarako Elikadura Mahaian eragile aktiboak dira eta erakunde publikoekin elkarlanean aritzen dira hainbat proiektutan. Azaldu zuen horrelakoetan oso garrantzitsua dela "atzean oinarri sozial sendoa izatea, babes hori gabe ez goaz inora".
Bigarren mahai-inguruan, erreleboaz aritu ziren beste hiru esperientzia. Baztango Xurie ardo ekoizpena Arizkunen abiatu zuten 2013an hutsetik bi lagunek. Ana Iriartek kontatu zituen izandako hiru arazo blokeak: "Bata lurrera sarbidea da, ez genuen lurrik, ez lurra erosteko gaitasun ekonomikorik ere, eta bilatu genuen aterabidea izan zen lurrak alokatzea. Beste zailtasun bloke bat ekonomikoa da: proiektua abiatzeko inbertsioa egitea batetik, eta mahastiak uzta ematen hasi bitartean hainbat urtez ekonomikoki irautea, bestetik. Dirulaguntzei esker lortu genuen inbertsioei aurre egitea. Eta ekoizten hasi arteko denboran iraun ahal izateko bilatu genuen irtenbidea izan zen bietako batek kanpoan lan egitea; egun ere kanpoko egun erdiko lana du kideak, ekonomikoki eutsi ahal izateko. Hirugarren zailtasun blokea burokratikoa da. Benetan faltan nabari dugu leihatila bakar bat, gure ideia azaldu eta egin beharreko tramiteen zerrenda bat emango diguna". Berritik hasi zirenez, beste oztopo bat izan zen ez zutela transmisiorik jaso: "Ekoizpenari buruzko jakintza eskuratzeko Baigorriko mahastizainengana jo genuen. Fraisoron ikastaro zehatzak egin izan ditugu eta guretzat Biolur formazio iturri handia izan da mahastigintza ekologikoan".
Errelebo aldetik oso bestelako esperientzia da Bizkaiganekoa: duela 40 urte baino lehenago bizpahiru kidek Errigoitin sortua, behiak zaindu eta esnea eta esnekiak lantzen dituena. Xabi Sabalza kideak azaldu zuen: "Guk erreleboa hartu dugunez, erraztasun bat izan da bagenekiela gure eredua bideragarria zela. 2019 urte inguruan ikusita proiektua abiatu zutenak erretiroa hartzeko adinean zeudela, planteatu genuen belaunaldi erreleboa egitea, modu integralean. Ikusi genuen hamar pertsonako lantaldea izan behar ginela proiektua iraunkorra eta jasangarria izateko. Eta proiektuaren erreleboaz gain azpiegiturena ere egin genuen, aurrekoak zaharkituta zeudelako. Orain taldea egonkortzeko eta azpiegiturak ordaintzeko momentuan gaude. Baina argi izan dugu azpiegiturak ez genituela egingo guretzat, baizik eta sektorearentzat. Diru publikoa jaso dugu eraikin horiek berritzeko eta diru publikoa ezin da pribatizatu. Estatutuetan jaso dugu, egun gu garela proiektua kudeatzen dugunak, baina ez garela proiektuaren jabeak: ezin dugu saldu eta nork bere zatia poltsikora eraman. Azpiegitura beti geratuko da hor, eta proiektu batek erabili ahalko du, modu agrokologikoan bada".
Anoetako Gregorio Zuaznabar Sarobe baserrian jaiotakoa da eta mahai-inguruan azaldu zuenez, 24 urterekin erabaki zuen baserrian geratzea: "Eta gure gurasoek egiten zuten lana jarraitzea". Bikotekidearen eta bien artean daramate baserria, baina erretiroaren atarian daude: "Eta ez daukagu familian jarraituko duen inor". Erreleboa topatu nahi dute, norbaitek baserri horretan ekoizten jarraitu dezan. Azaldu zuen prozesu horretan laguntza handia litzatekeela, eragileren baten bidez edo, erreleboa eman behar dutenak eta hartzeko prest egon daitezkeenak elkarrekin harremanetan jartzeko bidea zabaltzea. Bestalde, horrelako prozesu batean gai asko landu behar direla eta alor horietan aholkularitza jasotzea beharrezko dela esan zuen. Ikuspegi irekia azaldu zuen, haiek orain artean lana egiteko modu bat izan dutela eta atzetik datozenek haiena garatuko dutela: "Guretik gustatu zaiena hartuta eta beste gauza batzuk gehituta".
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]
Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkarteak frutazaintza sustatu nahi du eta horretarako egun-pasa ederra antolatu du uztailaren 29rako; hiru proiektu ezagutuko dituzte bertatik bertara: Erroak mintegia Ahatsan (Nafarroa Beherea), Kibbi Sat Donezteben (Nafarroa) eta... [+]
Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]
Marurin kokatutako proiektua da Mustai Ortua, Gorka Areitio Elorduik eta Marcela Pava Gomezek bultzatua. Diseinu grafikoko ikasketak egin zituen Areitiok eta horretan ari zen lanean, baina gainezka eginda zebilen. Pava, berriz, abokatua da lanbidez, baina ezin zuen horretan... [+]
HoBBea proiektua hiru elkarte hauek elkarlanean egina da: Biharko Lurraren Elkartea (BLE), Biolur eta Hazialdeko. Nekazari-okinaren figura indartu nahi dute HoBBea proiektuaren bidez, eta lurraldeko ogi ekologikoa kontsumitzearen balioak eta onurak ezagutarazi nahi dituzte... [+]
Hau idazten ari naizela, kanpaina bukatzear dugu. Datorren astelehenean jetzaldi batera pasako gara. Horrek esan nahi du hiru egunetik behin egingo dugula gazta, eta gaztek izango dituztela bospasei kilo. Uztailaren bigarren astean edo utzi egingo diogu gazta egiteari.
Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]
Uda da sasoirik oparoena baratzean. bai, behintzat, udaberrian ereintza eta landaketa lanak egin badira. iazko uda ez dadila errepikatu desio dute elikagaiak lurrean eta zeruari begira lantzen dituzten laborariek. Izan ere, batez beste %45 uzta txikiagoa jaso zuten. Datu hori... [+]
Gaur, maiatzak 15, San Ixidro da, Baserritarren Eguna. Egurra Ta Kandela baserritar ekintzak salatu du ekologikoan lan egiten duten laborariak landutako azalera handitzeko diru-laguntzatik kanpo utzi dituela Gipuzkoako Foru Aldundiak. Horregatik, 12:00etan Aldundiaren aurrean... [+]
Aurten ez dut aparteko ilusiorik San Ixidro egunerako. Ez dut girorik aurkitzen. Ingurura begiratu eta giro ospela. Burua lanean jarri behar izan dut epeltasun bila, eta hara non, azaldu zaizkit gure gazten zain hilabeteak daramatzaten lagunen irribarreak. Bihotza epelxeago dago... [+]
Izenak, berez, ez du izana gordetzen. Papera ez da nahikoa, nahiz eta paperak denari eusten dion. Busti arte. Halaxe gertatu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamenduarekin. Izan ere, izenak gorde beharko lukeen izanari uko egin dio; besteak beste, 2023ko... [+]
Maiatzaren 10ean egun osoko festa berezia antolatu dute Zestoako Amilibia baserrian. Agroekologiaren eta elikadura burujabetzaren alde, Gipuzkoako Biolur elkarteak abiatutako proiektua da Amillubi, eta udaberriko hitzordua aitzakia paregabea izanen da tarte eder bat partekatu... [+]
Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]
2020. urteko udaberrian lorategigintzak eta ortugintzak hartutako balioa gogoan, aisialdi aktibitate eta ingurune naturalarekin lotura gisa. Terraza eta etxeko loreontzietan hasitako ekintzak hiriko ortuen nekazaritzan jarraitu du, behin itxialdia bareturik. Historian zehar... [+]