Beste behin ere... ezer ez aldatzeko

  • Espainiako Gobernuak Eskola Jantokien inguruko Errege Dekretua atera berri du, Euskal Herri Hegoaldeko eskola jantokien kudeaketan eragingo duena. Spoiler: elikadura sistema osasuntsu eta jasangarri bat garatzeko inolako asmorik erakusten ez duen dokumentua da.

Eduardo Eskartzaga HLHI
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Eskola Jantokien dekretu horren arabera, ikastetxeetako janarien eta edarien eskaintza, funtsean, elikagai freskoek, sasoikoek eta kate motzetatik eratorritakoek osatuko dute. Ondo. Baina, “funtsean” kontzeptua nola neurtzen da lizitazio batean? Izan ere,  fruta eta barazkien %45ak soilik behar du sasoikoa izan. Eta sasoikoa izanik, ez da inola ere kate motza neurtzeko irizpiderik ezartzen.
Dekretuak baita ere esaten du elikagai ekologikoek, gutxienez, erosketa kostu osoaren %5 osatuko dutela. Horrekin, argi gelditzen da lizitazio erabakietan prezioa dela indar gehien hartzen duen irizpidea. Aitzitik, elikadura osasungarri eta jasangarria lortzeko baldintza nagusietako bati, ekoizpen-ereduari, ez zaio garrantzirik ematen.

Gauza bat bai aitortu behar zaio dekretuari. Lehen aldiz, debekatu egiten du (kontzeptu argia eta neurgarria) edari azukredunak eta energetikoak eta opil industrialak saltzea ikastetxeetako kafetegietan eta salmenta makinetan. Pozgarria da ikustea nola hartu den kontuan nutrizioari eta haur-obesitateari buruzko duela 20 urte baino gehiagoko ebidentzia zientifiko andana.

Orain urte bete eskas, Asunek Behatokitik eskola jantokien inguruko hausnarketa egin genuen. Garai horretan ibiliko ziren baita ere EAEko ikastetxe publikoetako jantokien araudi berria sukaldatzen. Irailean argitaratu zuten araudi horretan, ez dute inongo maniobra marjinarik uzten. Bertan adierazten den bezala, “sektoreko enpresak kontratatuko dira jantoki zerbitzua emateko”. Hau da, eredu des-zentralizatuak sustatu beharrean, berriz ere, etekin ekonomikoetan oinarritzen den elikadura eredu globalizatuaren inguruko enpresei mesede egiten dion araudi bat ezarri dute.

Duela hamar bat urte Gernika, Urduña, Laukariz eta Markinako eskoletan hasitako proiektu pilotuek erakutsi dute kudeaketa deszentralizatuak tokiko elikagaiak eta elikagai ekologikoak hornitzeko eta prestatzeko ahalmena duela, eskoletan benetako elikadura osasungarria eta jasangarria ezartzeko. Eta "proiektu pilotu" kontzeptuaren definizioak dioenez, "eskala handian ezarri aurretik, ideia bat eskala txikian frogatzeko egitasmo bat da".  Beraz, eskala handira pasatu beharko genituzke... hala ere, badaezpada, hori saihesteko araudi bat ezarri digute...

Azpimarratu nahi genuke  baita ere Eusko Jaurlaritzak apirilean aurkeztutako Belaunaldi Erreleborako Estrategia Integrala ez datorrela bat EAEko ikastetxe publikoetako eskola-jantokien araudia-rekin. Politika publikoen garapenean elikadura sistemaren ikuspegi holistikoa eta integrala alde batera uzten dela erakusten duen beste adibide bat da. Elikagaien erosketa publiko batek sortzen duen eskariak ekoizle gehiago instalatzea sustatu beharko luke. Era berean, lehen sektore agroekologiko indartsu bat izango da elikadura osasungarria eta jasangarria eskola jantokietan bermatzeko gaitasuna daukan eredua. Honek guztiak, berriz ere, gure politika publikoen norabidea zalantzan jartzera garamatza. 


Azkenak
Espainiako Gobernua Kanarietan dauden 827 asilo eskatzaile lekualdatzen hasi da

Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]


Getariako Salbatore jaietan emakume baten aurkako “eraso larri” bat salatu, eta egitaraua bertan behera utzi dute

Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.


Gizon bat atxilotu dute Erriberagoitian beste bat hiltzea leporatuta

Gizona Bilorian (Araba) hil dute, ustezko hiltzailea atxilotu dute Añanan (Araba).  


Al Jazeerako bost kazetari hil ditu Israelek

Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]


Zarrakazteluko sutea kontrolatzeko lanetan jarraitzen dute suhiltzaileek

Larunbat gauean hasi zen sutea Zarrakaztelu eta Figerol lotzen dituen errepideko pinudi batean. Herritarrentzat arriskurik ez dago momentuz, gobernuak adierazi duenez. Gizakiek eragindako sutea dela jakinarazi du gobernuak.


Emakumeak gizonenak ziren lekuak hartzen

Bizikleta hartu eta errepidera ateratzeko gogoa. Olatu gainean surf egiteak zein sentsazio eragiten duen probatzeko irrika. Mendirik mendi ibiltzearen plazera sentitzea. Mendian, hainbestean, baina emakumeak ez du erraza izan gizonenak izan diren kirol eremuetan sartzea... [+]


2025-08-11 | ARGIA
Editoriala
Hartu edo utzi

Okindegiko ilaran, bi emakume. Itxuraz erdi-ezagunak, hitz egiteko duten moduagatik. Pareko egunkaria hartzeko keinua egin du bietan zaharrena dirudienak, eta zera esan dio besteari: “Dauden albisteekin, agian gaur nahiago izango dut animalien dokumental bat ipini”... [+]


“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Eguneraketa berriak daude