Desokupacyl enpresa Donostian dagoela ohartarazi dute

  • Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék: azaltzen du hiriburuan etxe bat erosi duela berak, eta ulertzera ematen du, bertan bizi zen jendea kanporatu eta etxegabetu ondoren, pisuarekin negozioa egin eta are garestiago salduko duela. 


2025eko ekainaren 19an - 18:05
Azken eguneraketa: 2025-06-20 10:41
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

“Hemen erosi nuen pisuaren salmentaren azken tramitea egitera etorri gara. Egia esan dirutxo on bat irabazi dut, 99.000 euroko txeketxo bat hartu berri dut”, dio Núñezek: “Jaunak, Espainia osoa animatzen dut okupatutako edo enbargatutako etxeak erostera. Mutilak, hasi da festa Donostian”. Bideoa amaitzeko, enpresako kide guztiak ageri dira agur faxistari keinu egiten dion agur bat egiten, “okupak kanpora” dioten bitartean.

Donostiako Kontseilu Sozialistak ez du dudarik izan, eta talde “faxistatzat” hartu du honakoa, eta aurre egiteko deia egin du. 

Desokupacyleko burua, urtarrilean atxilotua

Gedar.eus-ek jakitera eman duenez, bideoan hizketan ari den Nuñez da talde parapolizialeko burua, eta bera ageri da zuzendari modura Desokupacylen legezko agirietan. Enpresa horrek “segurtasun zerbitzuak” eskaintzen ditu teorian, baina, errealitatean, bere jardunik ohikoena da etxegabetzeak gauzatzea eta zorrak kobratzea.

Aurtengo urtarrilean atxilotu zuten Nuñez, Valladoliden, Galiziako Monforte de Lemos herrian izandako gertakari batzuei lotuta. Bikote bati diru kantitate bat kobratzeko kontratatu zuten bertan Desokupacyl, baina etxez nahastu ziren, eta beste pertsona bat jazarri zuten. Salaketa bat jarri zien berak, eta “beldurtzeko metodoak” erabili izana leporatu zioten taldeari.

Azken urteotan, beste leku batzuetan baino polikiago bada ere, ugaritu egin dira Euskal Herrian eta Gipuzkoan talde parapolizial hauen esku hartzeak. Egian, adibidez, okupatzen ari ziren bi gazteren kontra egin zuen enpresa horietako batek. Bizilagunek, ordea, etxegabetzea gelditzea lortu, eta ez ziren berriro ere itzuli.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxegabetzeak
Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2025-06-11 | ARGIA
Pasa den astean geldiarazi zen etxegabetzea gauzatu du Poliziak Iruñean

Iruñeko Alde Zaharrean, San Lorenzo kalean, pasa den astean bertan behera utzi zuen etxegabetzea Espainiako Poliziak, hura galaraztera bertaratu baitziren ehun bat herritar. Asteazken honetan, lehen orduan, Polizia eta Iruñeko Udaleko gizarte zerbitzuak heldu dira... [+]


Bi eta hiru urteko haurrak dituen familia bat etxegabetu dute Bilbon, indarrez

Poliziak kalea moztu du goizean, eta lagun ugari gerturatu dira Bilboko Zurbaranbarri auzora etxea defendatzera. Indarrez sartu da Ertzaintza, eta azkenean gauzatu dute etxegabetzea. Mobilizazioa deitu dute 19:00etarako.


Iruñeko Alde Zaharreko etxegabetzea geldiaraztea lortu dute

San Lorenzo kalean 57 urteko emakume bat –Ana Belen– etxegabetzeko agindua zegoen asteazken goizerako. Hori eragozteko, etxearen atarian 07:30etik aurrera bilkura deituta zuen Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Azkenean ez da etxegabetzea gauzatu.


Foruzaingoak familia bat etxegabetu du Antsoainen, eta hori galaraztera joan direnen aurka oldartu da

10:00etan etxegabetzea gauzatzeko agindua zuen Poliziak, baina lehenago bertaratu dira sei patruila emakumearen etxera eta inguruko kale guztiak moztu dituzte. Haritu Elkarlaguntzako Sareak eginiko deiari erantzunez, dozenaka lagun elkartu dira etxearen aurrean etxegabetzea... [+]


Euskal herritar bat epaituko dute bete hogei pertsonarekin batera 2021ean Bartzelonan etxegabetze bat geldiarazten saiatzeagatik

Maiatzak 8an abiatu eta ekainaren 3ra arte luzatuko da epaiketa. Guztira 35 espetxe urteko eta 200.000 euroko zigorra eskatu ditu fiskalak auzipetuentzako.


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


Azora putre funtsak familia bat kaleratuko du Donostian

Azora putre funts alokairua igo eta mantentze lanak alde batera utzi ditu, Isaac Lagos eta bere familia etxebizitza uztera behartuz. Kaleratzearen aldeko epai bat jaso berri du maizterrak.


Desokupazio-enpresa baten presioak eta mehatxuak salatu dituzte, Astrabuduko familia bat etxetik botatzeko

Etxera itzuli ahal izan diren arren, joan den azaroan kaleratu zuten Astrabuduko familia berriz ere arriskuan dago. Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatuak salatu du mailegu-enpresa berriz ere saiatzen ari dela kanporatzea gauzatzen, oraingoan, desokupazio-enpresa bat... [+]


2025-02-12 | Jesús Rodríguez
Etxegabetzeen aurrean, irabazteko antolatu

Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]


2025-02-04 | Gedar
Hilaren 21ean epaituko dituzte hiru lagun Gasteizen, etxegabetze bati aurre egiteagatik

Lau urte eta erdira arteko kartzela-zigorrak eta 25.000 eurorainoko isunak eskatzen dituzte auzipetuentzat. Duela lau urte, etxe-kaleratze bat gelditzen saiatu ziren Herrandarren kalean.


2025-02-03 | Gedar
Azaroan Astrabuduan desalojatutako etxea, berreskuratua

70 urteko emakume bat eta bere biloba bota zituzten euren etxetik, baina hura bereganatu dute berriz. Etxea defendatzeko konpromisoa azaldu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.


2025-01-30 | Julene Flamarique
“Irabazi egin dugu”: Burlatako etxegabetzea gelditu du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak

Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Eguneraketa berriak daude