Jaurlaritzako Hezkuntza Saila murrizketak egiten ari da euskara indartzen duten irakasleetan

  • LABeko Hezkuntza Politikako kide Izarne Zelaiak, Irati Tobarrek eta Ibai Redondok Negu gorriak euskarazko hezkuntzan iritzi artikulua idatzi dute. Artikulu honetatik jaso dugu hurrengo ikasturterako euskarazko hezkuntza indartzen duten langileetan Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak egin nahi dituen murrizketen berri.


2020ko uztailaren 7an - 08:31
Argazkia: @LABsindikatua. Argazkia: LAB sindikatua.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Eusko Jaurlaritza murrizketak egiten ari da Hezkuntzan eta bereziki euskara indartzeko programetan", adierazi dute iritzi artikuluaren sinatzaileek. Murrizketa hauek zerrendatu dituzte jarraian:

- Formazioan, IRALEn lanpostuen herena galduko da.

- Ikasleentzako Euskal Girotze Barnetegiak bertan behera utziko ditu.

- Hamaika esku programan "murrizketa gogorrak egiten ari da", LAB sindikatuko kideek adierazi dutenez: "Eskoletako zuzendaritzekin lehia gogorrean daude momentu honetan". Hamaika esku programan parte hartzen dute ikasteko zailtasun handienak dituzten ikasleak proportzio handian dituzten ikastetxeek, eta ikasle hauetako askok ez dute euskara etxean jaso.

- "HIPI postuak murrizten ari dira", hau da, jatorri atzerritarreko ikasle etorri-berriei euskara erakusteko lanpostuak.

Beste hainbat neurriren berri ere eman dute, euskara bermatzeko oztopo direnak:

- Atzerrian ikasten ari diren ikasleek ("asko diplomatiko eta goi karguen seme alabak", LABeko kideen arabera) ez dute euskara dakitela ziurtatu beharko tituluak eskuratzeko.

- Hezkuntza Sailak Heziketa Bereziko 38 lanpostu "perfilik gabe" sortu dituela salatu dute artikuluaren sinatzaileek.

- "23 irakasle erdaldun gehiago lanean hasi dira, horietako gehienak D ereduko eskoletan".

Amaitzeko, adierazi dute Jauralritza eta prestatzen ari den Hezkuntza Lege Berrian, "ez duela murgiltze eredua ezartzeko konpromisorik hartzen".

Nafarroan "euskarazko irakaskuntza jo-puntuan"

LABeko kideek azaldu dutenez, "Iruñean UPNk alkatetza hartu zuenetik euskarazko irakaskuntza izan du jo puntuan. Udal Haur Eskoletan euskaraz matrikulatzeko plazak asko murriztu ditu eta haur ugari gelditu da kanpoan".

Nafarroako Gobernua ere "karramarroarena egiten ari da" adierazi dute, "atzerantz ibiliz D ereduaren hedapena gelditu nahian: Mendigorrian D eredua debekatuz, hizkuntza ereduak mantenduz eta zentzu honetan hainbat eskolari PAI (ingeles-gaztelera) eredutik irtetea debekatuz (Castejonen adibidez)".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Gure txinpartak

2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Izateak eta izenak

2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Beharra, eragile handi

2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Non dago biziraupenaren langa?

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!