Periferiak hurbiltzen

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Herriko jaietako txosnetan, Odei, Lapurdiko hip-hop taldea entzun dut. Ez pentsa, ez naiz hain modernoa, baina batzuetan nire ohituren kobazulotik irten eta holako sorpresak aurkitzen ditut. Euren abestietariko batek euskararen periferietan bizitzearen inguruan hitz egiten du: euskaldun berri etiketaren betikotzeaz, muga eta zentralitatea denaz... Hizkuntzaren periferiakoak parte sentitzearen erronka problematizatzen du abestiak.

Abestia oso iradokitzailea iruditu zitzaidan, eta entzuten nuen bitartean, aste horretan izandako bilera etorri zitzaidan burura. Bilera hartan, gizartearen periferiatan lanean ari diren zenbait eragile bildu ziren: lanean ari direnak bazterkeria sozioekonomiko arriskuan dauden kolektiboekin, indarkeria matxista jasaten duten emakumeekin, ezgaitasun fisiko zein neuronalak dituztenekin... Bakoitza bere borrokan oso sartuta, gainontzekoen borrokak urrun; periferien periferiak.

Abestiak aldarrikatzen duen periferietatik mintzatzeko beharrak gogoratu zidan periferian daudenek elkarrekin mintzatzeko duten beharra. Pentsatu nuen zeinen konplexua den gizarte eremuan diziplinarteko begirada izatea, ezagutza larregi behar direlako. Baina askotan, pertsona bakar baten baitan, eragileek modu bakanduan lantzen dituzten arazo guztiak ikusten ditugu: bortizkeria, ezgaitasuna, pobrezia, arrakala digitala...

Periferiak hurbiltzen, periferiak elkarrekin mintzatzen, errealitate baztertzaileak eragiteko bideak eraiki daitezkeela uste dut, periferietan dagoelako, inon baino gehiago, mundua modu kritikoan begiratzeko gaitasuna. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude