Euskal Girotze Barnetegiak bertan behera utzi nahi ditu Jaurlaritzak

  • 35 urte ditu proiektu honek eta gaur egun bost barnetegitan urtero ikastetxeetako 3.000 ikasle hartzen dituzte, lau eguneko egonaldian euskararen erabilera bermatzeko. Bertako langileek ezagutzera eman dutenez, proiektu osoa ikusten dute kolokan: "Euskal Girotze Barnetegietako irakasleak malgutasuna erakutsi dugu datorren ikasturtera begira, eta proiektua mantentzeko edozer egiteko prest egon gara memento oro. Hezkuntza Sailari proposamen bat baino gehiago helarazi diogu eta erantzuna ezezkoa izan da guztietan. Nola ulertzen da?".


2020ko uztailaren 02an - 08:20
Alegiako Herri Eskola Elgoibarko barnetegian. Argazkia: Alegiako Herri Eskola.

Euskal Girotze Barnetegietako langileek bidalitako oharrean azaltzen dute COVID-19ak euskaran izan duen galerarekin kezkatuta daudela irakasle, guraso eta gainerako gizarteko kideak, baina justu une honetan Eusko Jaurlaritzak "bertan behera utzi nahi duela" 35 urteko ibilbidea duen proiektua. Gaur egun era honetako bost barnetegi daude: Elgoibarren, Hondarribian, Seguran, Lemoizen eta Barrian.

Berria-k argitaratu duenez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak "printzipioz" ikasturte hasierarako hartu du barnetegi hauek ez egiteko erabakia, "eta gero ikusi egin beharko" dute. COVID-19aren segurtasun neurriak jarri dituzte horretarako arrazoi gisa. Langileek ARGIAra bidalitako oharrean, ordea, proiektua bera ikusten dute kolokan.

Motibatzeko baliagarri

Langileek bidalitako oharrean barnetegi hauek ikasleentzat duten balioa nabarmendu dute, jakinik ikasle askorentzat ikastetxea dela euskaraz aritzeko duten leku bakarra eta konfinamenduarekin hori ere galdu egin dutela. Paul Bilbao Euskararen Kontseiluko kidearen hitzak ekarri dituzte gogora: "Milaka umek ez du euskararekin harremanik izan hilabetetan; asko kezkatzen gaitu”. Eta baita Mari Luz Esteban antropologoarenak ere: "Gorputza desagertzen bada, emozioa desagertzen bada, euskararen kalterako izango da. Euskararen biziraupena ez da pantailekin lotuta egongo den zerbait".

Honela definitu dute barnetegietako dinamika: "Hitz egiten ezin da ikasi hitz egin gabe… Eskolatik atera eta, barnetegian, aparteko etxe eta giro batean, bestelako giro batean murgiltzeko, barneratzeko, euskaraz eta euskaratik… Barnetegietan jolastu egiten dugu, … eta sentitu, gozatu, hitz egin, komunikatu, abestu, motibatu, berba egin, dantzan, mozorrotu, lagundu, mintzatu, hausnartu, mendian ibili, natura ezagutu, harritu, alaitu, irribarre egin, maitatu, saiatu, hizketan jardun, errespetatu, bizi... Horiek denak dira barnetegietako aditzak.”

Arduradun politikoen hitz ederrak euskararentzat

Barnetegi proiektu honen etorkizunean erabakimenik baduten arduradun politikoek lehendik egin dituzten adierazpenak gogora ekarri dituzte langileek, prentsara bidalitako oharrean:

Bakartxo Tejeria, EAJren Gipuzkoako zerrendaburua (2020-06-28.): "Euskaldun guztiok erabilerara jauzi egitea izan behar dugu helburu estrategikotzat". "Gure programan, gure hizkuntzaren aldeko ekimen zehatzak proposatzen ditugu".

Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntzako sailburua: “Euskara modu naturalean normalizatzeko akordioa eta elkar lana beste biderik ez dago”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


2022-02-20 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


Eguneraketa berriak daude