“Euskara Zerbitzua kinka larrian” ikusten dute IRALEko eta Euskal Girotze Barnetegietako langileek

  • Ohar bateratua atera dute Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak hartu dituen azken erabakien berri emanaz. 40 urte beteko ditu IRALEk irakasleak euskalduntzen eta urtean 700 bat irakaslek jasotzen dute bertako formazioa. Baina adierazi dutenez, Hezkuntza Sailaren erabakien ondorioz 84 langiletik 28 "zerbitzutik kanporatuko dituzte eta horri aurreikusitako jubilazio mordoa gehitu behar zaio". 35 urte daramatzate, berriz, Euskal Girotze Barnetegiek, "gunerik erdaldunenetan bizi diren ikasleei lau egunez euskaraz bizitzeko aukera eskainiz". COVID-19a dela eta hurrengo ikasturtean programari eusteko hainbat proposamen egin dizkiote Hezkuntza Sailari baina ez dute erantzunik jaso eta programa bera ikusten dute zalantzan.


2020ko uztailaren 07an - 06:43
IRALEko eta Euskal Girotze Barnetegietako langileek elkarretaratzea egin dute uztailaren 6an. IRALEko eta Euskal Girotze Barnetegietako langileek elkarretaratzea egin dute uztailaren 6an.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

"Datorren ikasturtean, formakuntzarako eskubidea kendu die Sailak irakasle horiei guztiei", salatu dute IRALEko langileek. Oharrean jakinarazi dute Hezkuntza Sailak beste egiteko bat ezarri dio IRALEri hurrengo ikasturterako: Hamaika esku programako (zailtasun gehien dituzten ikasle portzentai handia biltzen duten ikastetxeak dira programa honetan parte hartzen dutenak) 50 ikastetxe baino gehiagotan esku-hartzeak egitea irakurmenean, ahozkotasunean eta materialen egokitasunean. "Erronka ederra! Iraleko irakasleak prest egon gara horri ere erantzuteko eta gure esperientzia egoera zaurgarrienean daudenen eskura jartzeko. Horregatik, ekainaren 18an plantillei eutsi egingo zitzaiela esan zigutenean, gogo onez hartu genuen albistea". Baina ekainaren 30ean okertu ziren langile hauentzat aurreikuspenak, hurrengo ikasturtea antolatzen hasiak zirenean: "Ekainaren 30ean ebazpena etorri zela diogu, inork ez baitzigun jakinarazi ebazpen horrek zekarrena. Webgunearen bidez jakin genuen aurrerantzean IRALEko bitarteko irakasleek ez dutela zerbitzuan jarraitzeko aukerarik izango. Ondorioz, irakastegi guztiak hankamotz geratuko dira eta batzuk, oso larri. 84 langiletatik 28 zerbitzutik kanporatuko dituzte eta horri aurreikusitako jubilazio mordoa gehitu behar zaio".

"Euskal Girotze Barnetegikoen egoera are larriagoa da. Barnetegien programa bertan behera utziko dute"

Barnetegiko langileek onartu dutenez, "COVID-19aren egoera honek denok harrapatu gaitu ezustean eta egoerara egokitu beharra izan dugu". Adierazi dutenez, osasun baldintzak betez programa egiteko proposamen zehatza landu dute: "Ikastetxeak eta ikasleak barnetegien programarik gabe geratu ez daitezen barnetegiko irakasle-taldea lanean aritu gara, programarekin nola jarraitu landu dugu, eta ikusi dugu txanda ikastetxeetan egitea dela irtenbide egingarriena eta bermekoa, eta gure ustetan oso emaitza onak eman ditzake". Beste proposamen batzuk ere helarazi dizkiote Hezkuntza Sailari: "Ikasleak egun pasa etortzea barnetegietara, urtean zehar jarraipena egitea, teknologia berriak erabiliz eskola eta barnetegien arteko lotura indartzea…". Baina haien proposamenek "ez dute erantzunik izan". Langileek programa bera ikusten dute arriskuan.

"Hezkuntza sailari eskatzen diogu atzera egin dezala hartutako azken erabakietan"

IRALEko eta Euskal Girotze Barnetegietako langileek adierazi dutenez, "orain inoiz baino beharrezkoagoa da euskara indartzeko programak sendotzea eta euskaraz aritzeko zailtasunak dituzten irakasleei laguntzea, askotan haiek baitira ikasleen euskara eredu bakarra". Konfinamenduaren ondorioz, ikasle askok martxotik irailera ez dutela euskaraz aritzeko "inolako aukerarik" izango oroitarazi dute, eta irakasle askok ere "askoz gutxiago" erabiliko dutela euskara hilabeteotan. Eta "jakina da hizkuntza bat erabili ezik, galdu egiten dela". Horregatik guztiagatik eskatzen diote Hezkuntza Sailari "atzera egin dezala hartutako azken erabakiekin, eta argi esan nahi diogu eskolak euskaldundu behar badu ezinbestekoa dela Euskara Zerbitzua indartsua izatea".

Euskal Girotze Barnetegiak, 35 urte euskararekiko atxikimendua landuz

"EAEko ikastetxeen laguntza zerbitzu gisa" ikusten dute bere burua barnetegi hauetako langileek, eta gunerik erdaldunenetan bizi diren ikasleei lau egunez euskara hutsez bizitzeko aukera eskaintzea dute helburu, "baina baita hizkuntzen gaineko sentsibilizazio, jarrera, usteak, euskararekiko atxikimendua…" lantzea ere. "Oso  harrera eta balorazio onak ditu EGB programak eta ikasleengan inoiz ahaztuko ez duten sentipenak uzten ditu egonaldiak".

 

 

IRALE, 40 urte irakasleak euskalduntzen eta trebatzen

Irakasleak Alfabetatu eta Euskalduntzeko Programa da IRALE, eta egun urtean 700 bat irakaslek jasotzen dute bertan formazioa. Oharrean azaldu dutenez, "sorreran irakasleak euskalduntzea zen bere eginkizuna, hau da, EAEko irakasle multzo zabala erdaldun elebakar izatetik elebidun izatera pasatzen laguntzea.  Azken bi hamarkadetan, berriz, beste ildo bat nagusitu zaio IRALEren eginbeharrari: ikasketarien hizkuntza-gaitasuna osatzea eta aberastea, euskara-maila hobetzea, Curriculumaren euskal dimentsioa lantzea, jardun didaktikoan hizkuntza konpetentzia jorratzea, euskarazko ikasmaterialgintza doitzea eta eskuragarri jartzea… Azken batean, irakas-sistema elebiduna osatzen duten irakasleei laguntza ematea behar hainbateko kalitatez jardun dezaten euskaraz, ahoz nahiz idatziz".

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Jon Sarasua
“Ikusi behar dugu zenbateraino komeni zaigun sententzia judizialen akzio-erreakzio jokoan sartzea”

Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]


CAF-Elhuyar sariak etetea erabaki dute, “baldintza egokirik” ez daudela arrazoituta

Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


Udal legearen kontrako epai euskarafoboa
Euskararen aurkako erasoa salatu dute 200 alkate eta udal ordezkarik, eta hizkuntza bultzatzeko konpromisoa berretsi

Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]


Euskarafobia ari du beste behin Lizarrako Udalean

Lizarrako Udalak udarako antolatu dituen bost musika ikuskizunetan eta beste horrenbeste film emanaldietan bat bera ere ez da euskaraz izanen; datorren astean hasiko diren festen egitarauan haurrentzako ekitaldi bat dago euskaraz programatua, justu, erraldoi eta buruhandien... [+]


Desobedientzia praktikatzen

Hankak lurrean dituzte gure solaskideek. Euskalgintzaren eta herri mugimenduen joko-zelaian dabiltza etengabe eta eskarmentu horretatik hitz egiten dute euskarari eusteaz, hizkuntza zapalkuntza ez normalizatzeaz eta erdaldunengandik espero beharko genukeenaz. Gorka Torrek ez du... [+]


2025-07-23 | Patxi Saez Beloki
Euskara gara

Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.

Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]


Donostiako auzitegi batek ebatzi du zaharren egoitzako langile denek ez dutela euskarazko B2 maila eduki beharrik

Euskarazko B2 maila dutela ez ziurtatzeagatik Eibarko Egogain zaharren egoitzako lan eskaintza publikotik kanpo utzi zituzten bi langileen alde ebatzi du Donostiako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiak, CCOOk jakinarazi duenez. 2024ko urrian, Gonzalo Pérez Sanz epaileak... [+]


Euskara, katalana eta galiziera ez dira momentuz hizkuntza ofizialak izango Europar Batasunean

Europar Batasuneko estatu kideen gehiengoak atzera bota du euskara, katalana eta galiziera EBn hizkuntza ofizialak izateko eskaera. Finantzazio eta arlo legalean hainbat "zalantza" dituztela plazaratu dute. 


2025-07-21 | ARGIA
Euskararen aldeko ‘jauzi’ baten alde mobilizatu dira Maulen, Donapaleun eta Baionan

Igande goizean elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herrian Euskarazek deituta, Geldi euskara zapaltzea! lelopean.


2025-07-21 | ARGIA
Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia aldarrikatu dute milaka herritarrek udaletxeen aurrean

UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Eguneraketa berriak daude