Kabia proiektua: migratzaile eta errefuxiatuei ongi etorria, euskal kulturaren eskutik

  •  "Ongi etorri Iruñera" zikloa bueltan da. Urriaren 30ean hasiko da migratzaile eta errefuxiatuekin euskarara hurbiltzeko topaketen bigarren edizioa. 

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2025eko urriaren 24an - 07:00
Azken eguneraketa: 09:36
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Nola erakarri etorri berriak euskarara? Eta euskaldunok nola hurbildu etorri berrietara? Galdera eta helburu hauek dira “Ongi etorri iruñera” zikloaren abiapuntuak. Lantxotegik, Labak eta AEK-k antolatutako migratzaile eta errefuxiatuekin euskarara hurbiltzeko topaketa dira.

Urriaren 30ean aurkezpen saio batekin hasiera emango diote zikloari. Guztira 2 orduko 7 saio izango dira eta Laban eginen dituzte. Saio bakoitza gai baten inguruan garatzen da; kirola, harremanak edo gastronomia, besteak beste. Amankomunak diren elementuei eusten diete elkarren artean esperientziak eta kulturak partekatzeko. Nabarmendu nahi izan dute edozein hizkuntza hitz egiten duten pertsonak ongi etorriak direla. Elkar ezagutza garatzeko jolasak eta dinamikak prestatzen dituzte, espazio eroso eta segurua sortuz.

 


Migrazioa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.