Euskararen kontrako oldarraldiaren aurrean, azaroaren 11n ikasleak grebara deitu ditu Ikamak

  • "Euskararen aurkako oldarraldi betean, euskararen aldeko olatu berri bat sortu behar dugu, eta ikasleok lehen lerroan egon behar dugu", dio Ikama ikasle erakundeak, abenduaren 11rako deitu duten grebaren harira plazaratutako oharrean. "Euskarak, Espainia eta Frantziaren markoetatik at, euskal hezkuntza euskaldun propioa behar du".


2025eko urriaren 21ean - 09:28
Ikama
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Oldarraldi eta krisi egoera honetan", egungo hezkuntza eredua egoera horretan sakontzeko tresna izaten ari dela adierazi du Ikamak, horri buelta emateko tresna izan beharrean. "Horren guztiaren aurrean garrantzitsua izango da eragile euskaltzaleon erantzun kolektiboa zein ikasle mugimendutik egingo dugun ekarpena".

Euskararen aldeko olatu berria hizpide, Ikamak dio hainbat eragile euskaltzale mintzatu direla hura sortzeko beharraz. Esaterako, Euskalgintzaren Kontseiluak abenduaren 27an agerraldi jendetsua deitu du; eta EAE-ko zerbitzu publikoetan greba deialdiak aurreikusten dira azaroan. "Orain, ikasle mugimenduak hartuko du lekukoa gure hizkuntzaren aldeko borrokan berretsiz".

"Hizkuntza gutxituen funtzionamendurako eta biziraupenerako ezinbesteko tresna da transmisioa, eta hezkuntzak paper garrantzitsua jokatzen du horretan", Ikamaren hitzetan. "Beraz, euskararen ofizialtasuna eta aitortza nahi ditugu. Eta euskarak, Espainia eta Frantziaren markoetatik at, euskal hezkuntza euskaldun propioa behar du". Ikasle erakundeak aldarrikatu du hezkuntza euskaldun bat ikasle antolakuntzaren bidez soilik lortuko dela, hezkuntza eremutik eta ikasle subjektua erdigunean jarrita.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ikasle mugimendua
Eguneraketa berriak daude