"Jan eta ikasi", eskola-jantokia eraldatu nahi dutenentzako gida

  • Kezkatzen zaitu ikastetxeko elikadurak, horrekin gazteak zer ikasten ari diren eta horrek komunitatean nola eragiten duen? Jantoki osasungarri, hezigarri, hurbileko, agroekologiko eta bidezkoa nahi duzu eskolan? Horretarako aholku eta jarraibide ugari bildu dituzte “Jan eta ikasi, eskolatik hasi” gidan.


2021eko maiatzaren 18an - 15:03

Jantokia eraldatzeko prozesua abiatua duten kolektiboek euren esperientzia transmititu nahi diete berdin jokatu nahi duten hezkuntza-komunitateei, eta horretarako hainbat jarraibide, ideia eta orientabide jaso dituzte; sarean dago gida, duela bi astetik. Testuingurua, araudia, ezinbestean kontuan hartu beharrekoak, sukalderik ez duen ikastetxean zein aukera dauden eta sukaldea izanez gero nola jokatu daitekeen, horren inguruan dihardu gidak.

Gure platera gure aukera

2015ean ekin zion eskola-jantokiei buruz gogoetatzeari Gure platera gure aukera ekimenak. Etorkizuneko jantokiak nolakoak izatea nahi zuten amestu eta horietan oinarritutako esperientziak jarri zituzten martxan, hainbat ikastetxetan. Gauza bera egin nahi duten eskoletatik informazioa eskatzen dietela-eta, eskuragarri jartzen joan dira ikasitako guztia, eta sarera igotako gida hau izan da azken urratsa.

Bestelako jantoki eredu bat helburu, prozesuak bizirik jarraitzen duela adierazi dute ekimenaren atzean dauden kolektiboek: “Eskuratzen ditugun ikaspen, praktika on eta baliabideekin gida hau aberastea da gure asmoa”.

Gaiari lotuta:

Eskola-jangela eredua eraldatzeko momentu klabea


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
#5
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskola jantokiak
Bultzatu den elikadura politikaren ondorioak:
Nekazariak kaleetan eta gurasoak haurrekin plazetan protestan

Nekazariak protestan ari dira, baina eredu agroindustrialak hartu du lidergoa. "Itun Berdea" ere, Europar Batasunaren hurrengo hamarkadako estrategia nagusia zena, pikutara bota dezakete, begirik kliskatu gabe. Bitartean, euskal eskoletan zorriak eta harrak... [+]


Ikastetxeetan jantoki-zerbitzua ematen zuen Serunion enpresari kontratua eten dio Jaurlaritzak

Ikasturtean zehar enpresaren jantoki-zerbitzuak hainbat ikastetxeetan sortutako “arazoengatik” eten dute kontratua.


Ikastetxeentzako bestelako jantoki eredu baten inguruko azterketa egingo du Hernaniko Udalak

Herriko ikastetxe eta ikasle guztientzako bestelako jantoki eredu bat bideragarria ote litzatekeen aztertzea izango du helburu lanketak. Hernaniko ikastetxe bakoitzeko gurasoen ordezkariarekin elkarlanean egingo dute.


Gasteizko Salburuako ikastetxeek sukalde propioa nahi dute, baina Jaurlaritzak ez die bide ematen

Arantzabela, Errekabarri eta Salburua ikastetxeek sukalde propioa nahi dute, auzoko eskoletako jangelak hornitzeko, baina hilabeteak joan hilabeteak etorri, administrazioaren erantzunik gabe jarraitzen dutela salatu dute: "Arduragabekeria eta utzikeria zantzuak sumatzen... [+]


2023-11-23 | ARGIA
Hernaniko ikastetxeetako jangeletan oihalezko ahozapiak erabiltzen hasi dira paperezkoen ordez

Hernaniko ikastetxe guztietako Haur Hezkuntza zikloan eta ikastetxe bateko Lehen Hezkuntza zikloan jangelan oihalezko ahozapiak erabiltzen hasi dira, paperezkoen ordez. Udalak izan du ekimena eta berak erosi ditu 213 ikaslerentzako kotoizko zapiak herriko oihal denda batean... [+]


Eguneraketa berriak daude