“Zomorroak” aurkitu dituzte Murgiako institutuko jantokiko janarian ere

  • Aurretik beste eskola batzuetan gertatu bezala Serunion enpresa da zerbitzuaren arduraduna. Murgiako Bigarren Hezkuntzako Institutuak ohartarazi du asteartean lehen platera zerbitzatzeari utzi diotela jantokian, eta “aurrekoetan bezala” Hezkuntza Ordezkaritzari jakinaraziko diola gertatua, Serunionekin duen kontratua “ahalik eta lehenen” eten dezan.

Hezkuntza zentroetako gurasoen mobilizazioa jantokietako janariaren egoera salatzeko, Gasteizen. Argazkia: alea

2023ko azaroaren 22an - 07:30
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Arabako Alea-k jaso duenez, institutuak ohar batean salatu du gertatua. Astearteko menuaren lehen platera menestra izan da, bertan “zomorro txiki batzuk” aurkitu dituzte, eta jakia alboratu dute. Ikasleek bigarren platera bazkaldu dute soilik.

Institututik adierazi dute Serunioni eskatu diotela enpresaren arduradun bat Murgiara hurbildu zedila, gertatuaren “konstantzia jasotzeko”. Bestetik, iragarri dute “aurrekoetan bezala” Hezkuntza Ordezkaritzan intzidentzia bat aurkeztuko dutela: "Espero dugu enpresa honen kontratua bertan behera geratzeko prozesua arintzea eta ahalik eta lehenen gauzatzea"

Aurrekariak eta kontratu etetea

Irailaren 22an Durako (Araba) Ikasbidea ikastolak salatu zuen Serunion enpresaren janariaren egoera. Geroztik, berdina egin dute Murgiako institutuak, Gorbeiako Eskolak (biak Araban), eta Langile Ikastola Herri Ikastetxeak (Hernani, Gipuzkoa). Hainbatetan aurkitu dituzte zomorroka janarian, eta jakiak erretiratu dute. Gurasoen mobilizazioak izan dira enpresa salatu eta Jaurlaritzari kontratua eten dezan eskatzeko.

Azaroaren 14an, Bingen Zupiria bozeramaileak iragarri zuen Jaurlaritzak eten egingo zituela kontratuak, baina salaketa egin duten zentroekikoak soilik: “Erabakia lote horiekin lotuta egon behar da; ez esleitutako lote guztiekin”. Serunionek Logroñon du sukalde nagusia, eta EAEko hamaika hezkuntza zentroetara banatzen du bere janaria.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskola jantokiak
2025eko maiatzaren 12
Ikastetxeetan Elikadura Osasuntsu eta Jasangarria Sustatzeko Espainiako dekretua
Beste behin ere... ezer ez aldatzeko

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!