Astebete igaro da Bartzelonako portutik Global Sumud Flotilla ekimeneko lehen ontziak itsasoratu zirenetik, Gaza helburu. Tunisian lurreratu berri erantzun ditu ekimeneko euskal ordezkaritzako kide Itziarrek –abizenik ez du eman nahi– ARGIAren galderak, igande arratsaldean. Flotillako Tunisiako ontziekin bat egin eta asteartean berriz ere itsasoratuko direla aurreikusten dute.
Astea joan da Bartzelonatik irten zinetenetik, zer moduz zaudete?
Astiro-astiro goaz, abiadura egokitu behar diogulako barkurik geldoenaren erritmoari. 30 bat barku abiatu ginen hasiera batean, baina hogei inguru gaude orain, batzuk arazo teknikoak izan dituztelako. Tamaina eta prestakuntza oso ezberdinetako ontziak gaude, gurea adibidez txikienetakoa da, zazpi pertsona goaz, baina gehienetan hogeitik gora dira. Ontzietan herrialde ezberdinetako pertsonak nahastu gaituzte, eta horrek elkar-ezagutze eta elkar-ikaste aberasgarriak sustatzen ditu. Gurean zazpi gaudenez, lau hizkuntzatan moldatzen gara. Etorri garenetako askok ez dugu esperientziarik itsasoan, esaterako nik, eta dezente zorabiatu naiz, gaurkoa da ondo aurkitzen naizen lehen eguna. Zaintza estua dago gure artean, eta ardura handia ekintza honekiko.
Israelek hasieratik egin du mehatxu, “terrorista” gisa hartuko zaituztetela, atxiloketak ez direla “arinak” izango... Horrek eragina du zuengan?
Jasotzen ari garen mehatxuak espero genituen, Israelek berdin jokatu izan du aurreko flotillen aurka, eta oraingoa inoizko handiena eta mediatikoena dela jakinik, aurreikusten genuen. Azpimarratzen dugu nazioarteko uretatik egiten ari garela bidea eta gure ekintzak nazioarteko legedia betearaztea bilatzen duela. Gatazka dagoen lurralde batera giza laguntza eramatea nazioarteko legediak babesten duen jarduera da. Hortaz, Israelek flotillaren aurka egiten badu, nazioarteko legedia urratuko du. Oso argi dugu kosta ahala kosta Gazako kostara heldu nahi dugula.
"Gobernuak egiteko prest ez daudena herritarrok egingo dugu, herritarrok ari gara gorputza jartzen"
Salatu duzue droneak ikusi dituzuela itsasontziak zelatatzen.
Bigarren edo hirugarren gauean ikusi genituen, geroztik ez ditugu berriz nabaritu. Baina uste dugu Tunisiatik irtengo garen unetik maizago izango ditugula gure buruen gainean, aurreko flotilletan horrela izan baita.
Aurrekoekin alderatuta flotilla honek tamainan eta antolakuntzan koska bat gora egin duela ematen du.
Jende asko ari da lurretik flotilla hau babesten: laguntza teknikoa ematen dutenak, abokatuak, tokian tokiko komunikazio taldeak, Euskal Herrikoa kasu... antolakuntza erraldoia da. Itsasontzietan igotzeko izena milaka pertsonak eman zuten, tamalez denentzako tokirik ez zegoen. Hemen gaudenak, dena den, milaka horien izenean etorri gara, eta azken bi urteotan mobilizatu diren milioika pertsonaren izenean. Gobernuak egiteko prest ez daudena herritarrok egingo dugu, herritarrok ari gara gorputza jartzen.
Horrez gain, badirudi munduan zein Euskal Herrian mobilizazioek gora egin dutela, tartean propio flotillaren aldeko ekimenak. Nola ari zarete bizitzen horiek guztiak?
Azken egunotako mobilizazio eta berriek indartu egiten gaituzte. Bilbon Espainiako Vuelta gelditu izana oso polita izan zen, asteburuko itsas-martxa ere ekimen oso indartsua izan da. Olatua handituz doa, eta handitzen jarraituko duelakoan gaude. Genovako portuko [Italia] zamaketarien adierazpena aipagarria da [adierazi zuten portua blokatuko dutela Israelek flotillari eraso eginez gero], edo Euskal Herritik entzuten hasi gara gure aurka eginez gero greba orokorra planteatzeko aukeraz. Ez da ekimenaren helburua, baina flotillaren aurkako eraso bat Palestinaren aldeko greben pizgarri balitz, ongi etorria litzateke.
Eskertzen dugu munduan eta Euskal Herrian flotillaz hitz egitea, baina beti azpimarratzen dugun moduan, garrantzitsuena begiak Palestinan jartzea da. Guk itsasoa zeharkatzen dugun bitartean Israelek jarraitzen du Gazan gosez eta bonbaz dena txikitzen.
Eta, hala ere, zaila da irudikatzen Israelek atzera egin dezakeenik.
Bi urte daramagu esaten mobilizazioak egitea ezinbestekoa dela, baina ezinegon handia dugula, irmoagoak izan behar dugula arduradunen aurka neurriak hartzen. Euskal Herrian ditugu hainbat adibide, CAF edo Carrefour kasu. Ahaztu gabe herritar guztiok sionismoaren aurkako armarik garrantzitsuena poltsikoan dugula, edozein erosketa egitean. Hainbat aplikazio daude jakiteko zeintzuk diren produktu israeldarrak, eta edozein zalantzaren aurrean, tokiko produktuen alde eginez ia seguru ez garela tronpatuko. Ez dezagun genozidioa finantzatu.
Pedro Sánchez Espainiako presidenteak adierazi du, legez arma-blokeoa ezarrita, presioa eragin nahi dutela Benjamin Netanyahurengan. Sánchezek deitoratu du nazioarteko komunitatearen zati baten “indiferentzia” eta Israelgo Gobernuarenganako... [+]
“Ez gintuen harritu nola hartu gintuzten Euskal Herrian, ezker muturreko ekintzaileen eta separatisten gotorlekua baita”, adierazi du Sylvan Adams-ek.
Astelehen goizaldean 23 palestinar gutxienez hil dira Gazako hiriburuan, tartean bi haur gosetearen ondorioz. Igandeaz geroztik gutxienez 50 etxebizitza eraikin eraitsi ditu Israelek, beste 100 kaltetu, eta desplazatuen kanpamenduetako 200 denda suntsitu.
Etengo du. Hori da kaskora supituan etorri zitzaidan pentsamendua, gosaria ahoan eta Euskadi Irratia sintonian, Imanol Pradales lehendakaria entzun nuenean CAF “gogoeta etikoa” egitera gonbidatuz, Palestinako lur okupatuetan trena eraikitzeko duen kontratua eten edo... [+]
Uztailean Keir Starmerren gobernuak erakunde "terrorista" gisa izendatu zuenetik, Palestine Action taldearen aldeko mezuak erakusteagatik ehunka lagun atxilotu dituzte. Larunbatean manifestazioa antolatu dute Londresen eta beste mila pertsonatik gora atxilotzeko... [+]
2010ean "Mavi Marmara" itsasontzia abiatu zenetik, Palestinarekiko elkartasun itsas operaziorik handiena osatzen du Global Sumud Flotillak. Israelgo Gobernuak terroristatzat jo ditu nazioarteko ekintzaileak.
“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]
Kufiya palestinar zapia eramango du Jaizkibel konpainia berdinzaleko kide ugarik, Hondarribiko jaien egun nagusian, Palestinarekiko elkartasuna ikusarazteko. Jaiak eta politika ez nahasteko diotenen aldean, “jaiak ere badira justizia eta eskubideak adierazteko plaza... [+]
Israelgo Gobernuaren esanetan, bere subiranotasunaren aurka eta Hamasen alde dago Global Sumud Flotilla egitasmoa. Hortaz, esku hartze gogorrak iragarri ditu.
Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Informazioaren arloko dozenaka profesional bildu dira ostegun arratsaldean Iruñeko Gazteluko Plazan, Gazan kazetari lanetan ari direnen aurka Israelgo armada egiten ari den sarraskia salatzeko.
Bigarren aldiz gelditu dute Katalunian Espainiako Vuelta Israel-Premier Tech taldearen parte-hartzea salatzeko. Hainbat pertsonak Palestinako banderak atera dituzte eta txirrindularien bidea oztopatu dute Oloten.
Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak.