Euskal Herrian jasotako ordenagailuei bizitza berria emango diete: TxikiLinux sistema eragilea erabiliz, Amazigh herriko haurrek erabiliko dituzte, horretarako hamabi gela informatiko sortuz. Oinarrizko hezkuntzarako sarbiderik ez duten eskualdean egingo dute proiektua.
Elkartenet Hezkuntza Elkartea eta Agharas daude proiektuaren atzean. Gipuzkoako Hezkuntza sailetik utzitako ordenagailuak berrerabiliz, Mellab eskualdeko eta inguruko haurrentzako informatika gelak sortuko dituzte. Marokotik hegoaldera dago Mellab, herrialdeko behartsuena da eta ez dute oinarrizko hezkuntzarako ez lehen hezkuntzarako sarbiderik; senideek hartu ohi dute zeregin horren ardura.
Jolasean oinarritutako irakaskuntza dute buruan, TxikiLinux sistema eragilea erabiliz. TxikiLinuxen frantsesezko bertsio bat probatua dute dagoeneko han, eta arrakastatsua izan dela azpimarratu dute.
Proiektuaren bidez helburua da, besteak beste, “Amazigh herriaren garapenean laguntzea, haurren eta gazteen hezkuntzan arreta jarriz”.
Lotura honetan proiektuaren nondik norakoak aurkituko dituzu xeheago.
Azaroan lortu zuen Seaskak Senpereko lakuaren ondoan bosgarren kolegioa eraikitzeko baimena, eta abenduan hasi ziren eraikuntza lanekin. Datorren ikasturtean lehenengo 80 ikasleak hartzeko xedea dute; gerora, 300 gazterentzako lekua egitea dute helburu.
Aurten 40 urte beteko ditu Herri Urratsek eta, “sorpresaz beteta” etorriko da, antolatzaileek ARGIAri azaldu diotenez. “Urratsak zubi” lelopean, maiatzaren 14an egingo da festa Senperen eta aldarrikapenek leku inportantea izango dute, azterketak euskaraz... [+]
Irungo Dunboa ikastetxeko haur gehienen etxeetan erdara da nagusi, eta bai eskolan bai auzoan euskara zabaltzea erronka eta aukera bezala bizi du hezkuntza komunitateak. Bide horretan martxan dituzten proiektuak aurkeztu berri dituzte, auzoko paisaia linguistikoan eragitea kasu:... [+]
Bigarren Hezkuntzan sexu identitatea eta aniztasuna umore ukituarekin eta sakon lantzeko, bost bideo egin ditu Naizen adingabe transexualen familien elkarteak. “Ikastetxeetan baliabideak behar dituzte gai hauek lantzeko eta irakasleak ez dira jorratzeko gai sentitzen. Hau... [+]