Amsagar jer dyaspura d Arif: X wbrid n tgumi n tutlayt tarifit (Diasporaren eta Rifen arteko topaketa: tarifit hizkuntza zaintzeko bidea) lemapean, abuztuaren 27tik irailaren 5era, amazigh hizkuntza eta kulturaren aldeko 50 ekintzaile inguru bildu dira Alhucemas eta Nador artean.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Elkartenet eta Agharas elkarteetako kideek berreskuratu eta TxikiLinux instalatutako 22 ordenagailu eraman dituzte Afrika iparraldeko Errachidia (Imet?aren amazigeraz) eskualdera, bertako ikastetxeetako irakasleei aurkeztu eta formazioa emateko. Tokiko amazig erakundeekin... [+]
Euskal Herrian jasotako ordenagailuei bizitza berria emango diete: TxikiLinux sistema eragilea erabiliz, Amazigh herriko haurrek erabiliko dituzte, horretarako hamabi gela informatiko sortuz. Oinarrizko hezkuntzarako sarbiderik ez duten eskualdean egingo dute proiektua.
Hizkuntza tipologiaz ez baina amazigerak eta kurduerak bizi duten prozesu simetrikoaz jardun du Karlos Zurutuza kazetariak: “Prozesu polit eta bitxi baten lekuko izan naiz. Egun batetik bestera, eta literala da hori, bi komunitateok euren hizkuntzei eusteko hartu duten... [+]
Bizkaian bizi diren amazighen elkarteak, Agharasek, irailaz geroztik irekiko ditu "Jauzi" harrera-etxearen ateak, Barakaldon etxerik gabeko migratzaileak aldi baterako hartzeko asmoz.
Khalid El Haddadi, Rifeko ekintzailea eta datozen udal hauteskundeetan EH Bilduk Bilbon aurkeztu duen zerrendako kidea Bizkaiko hiriburura itzuli da epaileak baldintzapean aske utzi ostean. Bere amaren hiletara zihoala Marokoko segurtasun indarrek atxilotu zuten, muga... [+]
Gerra zibila bukatu eta zazpi urtera egoera oso larria da Libian. Estatua ez ezik, herria ere galdu dute libiarrek.
Azken bi urteetan Rifeko iparraldean izandako matxinadan parte hartzeagatik kartzelan zeuden zenbait preso indultatu ditu Mohamed VI. erregeak. Nolanahi ere, Naser Zafzafi eta mugimenduko beste pertsona ezagun batzuk ez daude indultatuen artean.
Protesten lau liderrek hogei urteko espetxe zigorra dute eta guztira 53 auziperatu izan dira.
Milouda El Hankari ekintzaileak amazigeraren tarifit aldaera du ama hizkuntza. 1968an jaio zen Al-Hoceiman (Rif eskualdean, amazigeraz Arrif). Garabide erakundeak eratua duen hizkuntza gidaritzari buruzko ikastaroan izan zen iragan urrian Aretxabaletan (Gipuzkoa).
Gutxieneko eskubide demokratikoak eskatzen ari dira Marokoko Rif eskualdeko bizilagunak, joan den azarotik. Uztailaren 20ko “milioien martxa” amaitzean irakurri dute protestetako buruzagietako bat den Naser Zafzafik espetxean idatzitako mezua.