Uribe Kostan eta inguruetan lurra lantzen ibili ondoren, Durangaldeko Garai aldera egin du salto Ana de la Maza baserritar getxoztarrak. Zortzi urteko ibilbidearen ondoren, profesionalizatzearen aldeko pausoa eman du duela hilabete bi: “Garrantzitsua da hori, etorkizunera begira batez ere”.
Ingurugiro-osasuna goi-mailako zikloa ikasi ondoren, jaten dugunaren garrantziaz jabetu zen Ana de la Maza gazte getxoztarra. Era berean, Euskal Herrian produzitzeko “lur oso onak” eduki arren gure dieta osatzen duten elikagai gehienak kanpotik inportatutakoak direla ikusi zuen: “Arazo handia dugu elikaduran, ez dakigu benetan zer jaten dugun”.
Horri aurre egin guran, lagun batzuk bildu eta bere produktuak ekoizteari ekin zion de la Mazak duela zortzi urte Derion alokatutako solo batean. “Hasieran denbora-pasa bat baino ez zen, hobbie moduko bat. Bertan ikusi nuen lurrak asko ematen zuela, eta ezinezkoa egiten zitzaidan produzitutako dena etxean kontsumitzea. Hala, Algortara joaten nintzen tomate- eta piper-poltsaz lepo”. Lehenengo sektoreagaz aurreneko kontaktu hori eginda, proiektu handiago bati heldu zion beste neska bigaz: Solotxu. Uribe Kostan nekazari-eremu gutxi dago, eta bazekien zaila izango zela lur bat aurkitzea.
Bila eta bila ibili ondoren, “zortea” izan zuten, Erandioko Txakoli Motaganeko ugazabak bere lurrak utzi zizkielako nekazaritza eta baserri-mundua ezagutzeko gunea eraikitzeko. Hala, sasoiko produktuak ekoizten hasi ziren bertan, esperimentatzeko txokoa osatu zuten eta urtebetetzeak zein tailerrak ere antolatzen zituzten. “Gu hasiberriak ginen, eta oso proiektu handia zen. Horren ondorioz, gure arteko harremana apur bat zakartu egin zen”, dio getxoztarrak. Hala ere, nekazaritzarekiko maitasuna bere horretan zirauen beraren bihotzean, eta segituan proiektu berri bati ekin zion Garain.
Bikotekideak lurrak zituen Durangaldeko inguru horretan, eta bertan zeuden pinudiak bota ondoren, askotariko fruta-arbolak landatu eta ortua osatu zuten, besteak beste. Ordutik bertan bizi da, lurrak emandakoez bizitzen. Denetarik lantzen dute bertan, ondoren sasoiko ortuariakaz otzarak banatzeko inguruko gazteen artean. Era berean, zukuak, marmeladak, garagardoak eta kontserbak egiten ditu, baita abereetatik lortutakoak ere. Azaltzen duenez, “kostata” hartu zuen eskualde batetik bestera joateko erabakia. Izan ere, Uribe Kostako lurrak ekoizpenerako “idealtzat” ditu: “Klima epela da bertan; barrualdean, aldiz, gogorra, oso hotza neguan eta oso beroa udan”.
Baserritarren lan gogorra
Baserritarraren lana gogorra dela aitortzen du Getxoko gazteak, “egunero lan egin behar delako eta etekinak, askotan, murritzak direlako”; hala ere, azpimarratzen du “inondik inora” ez lukeela oraingoa bulegoko lan batez aldatuko. Zortzi urteko ibilbidea egin du de la Mazak leku batetik bestera, Garain finkatu arte. Bide horretan, askotan pentsatu izan du ea noiz emango zuen saltoa profesional bilakatzeari, eta duela hilabete bi egin zuen pausoa. “Oso garrantzitsua izan da erabaki hori, nire etekinak ez direlako oso altuak. Dena den, garrantzitsua da kotizatu ahal izatea, baina zaila da nekazaria eta “legala” izatea. Dendetan eta azoketan saltzeko sanitateko baimena izateko beharrezkoa da autonomoetan alta ematea, eta dagoeneko nik lortu dut hori dena”.
Marurin kokatutako proiektua da Mustai Ortua, Gorka Areitio Elorduik eta Marcela Pava Gomezek bultzatua. Diseinu grafikoko ikasketak egin zituen Areitiok eta horretan ari zen lanean, baina gainezka eginda zebilen. Pava, berriz, abokatua da lanbidez, baina ezin zuen horretan... [+]
Lanez lepo harrapatu dugun arren, eskuzabal hartu gaitu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak; elkarrizketarako aurrez adostuta genuen denbora luzatzen utzi digu, luze jo baitu solasaldiak. Karguan urtebete egin duelarik, berrikuntzaz aritu gara Begoña Pedrosarekin,... [+]
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak iragarri duelarik hainbat ikastetxe eta zonaldetan sukaldeak jarriko dituztela, EHIGE gurasoen federazioak dio gaur egun catering-enpresen esku dauden eskola-jantokietako eredua bera aztertzea eta bestelako kudeaketa bat bultzatzea dela... [+]
Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]
Intxaurrondoak ekainean emango du bere fruitua. Lan bikaina egin du, esfortzuak merezi izan du. Lehen beroaldiekin zirkulazioak eta bihotzak zaintza bereziak behar dituzte. Garrantzitsua da hidratazioa mantentzeko neurriak hartzea –ura, infusioa eta saldak– eta fruta... [+]
Uda da sasoirik oparoena baratzean. bai, behintzat, udaberrian ereintza eta landaketa lanak egin badira. iazko uda ez dadila errepikatu desio dute elikagaiak lurrean eta zeruari begira lantzen dituzten laborariek. Izan ere, batez beste %45 uzta txikiagoa jaso zuten. Datu hori... [+]
Aurten ez dut aparteko ilusiorik San Ixidro egunerako. Ez dut girorik aurkitzen. Ingurura begiratu eta giro ospela. Burua lanean jarri behar izan dut epeltasun bila, eta hara non, azaldu zaizkit gure gazten zain hilabeteak daramatzaten lagunen irribarreak. Bihotza epelxeago dago... [+]
Espainiako Gobernuak Eskola Jantokien inguruko Errege Dekretua atera berri du, Euskal Herri Hegoaldeko eskola jantokien kudeaketan eragingo duena. Spoiler: elikadura sistema osasuntsu eta jasangarri bat garatzeko inolako asmorik erakusten ez duen dokumentua da.
Duela urtebete pasa gauzatu zuten Ortulaguntza proiektua Debagoienan. Langile bat kontratatu dute bailarako nekazaritza proiektu txikietan txandaka lanean aritzeko, hartara ekoizleei lan karga arintzeko eta baldintzak duintzeko. “Sektorea zaurgarri zegoela eta errelebo... [+]
Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.
Bizkaigane elkarteak elikadura burujabetzan oinarritutako proiektua du Errigoitin (Bizkaia), 1983tik. Instalazioak dauden lur eremutik aterarazi nahi du lur jabeak elkartea. EHNE Bizkaia sindikatuak adierazi duenez, instalazioek lege eta administrazio eskakizun guztiak betetzen... [+]
Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]
Euskal Herriko bi muturretatik datoz Itziar (Bilbo, 1982) eta Ekaitz (Erriberri, 2002), sortzen ari den Burujabetzaren Aldeko Mugimenduaren berri ematera. Euskal Herrian diren burujabetza prozesu ugariak arloz arlo bultzatu eta indartu nahi ditu BAMek. Lan horretan hasteko,... [+]
Emakume bakoitzaren errelatotik abiatuta, lurrari eta elikadurari buruzko jakituria kolektibizatu eta sukaldeko iruditegia irauli nahi ditu Ziminttere proiektuak, mahai baten bueltan, sukaldean bertan eta elikagaiak eskutan darabiltzaten bitartean.
Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]