Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

  • Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


2025eko abuztuaren 27an - 07:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Urruñako sukalde zentrala bukatzen ari dira, eta irailean irekiko da. Lehen bi asteetan dena plantan ezartzeko denbora beharko dute, eta tarte horretan Baionako Bertakoa enpresak segurtatuko ditu menuak. Herriko Etxeak sukaldari bat hartu du dagoeneko, sukaldearen funtzionamendua eta antolaketa planifikatzeko.

Azpiegitura berriak inspekzio guztiak gainditu ditu, eta 2,7 milioi euroko inbertsioari esker, herriko haur zein adinekoei tokiko produktuekin prestatutako janari orekatua eta jasangarria eskainiko die. Proiektua estrategia zabal baten parte da, tokiko laborantza eta ekonomia sustatzeko helburuarekin. Gainera, udazkenetik aurrera baratzezaintza proiektu bat ere martxan jarriko da.

 


Elikadura burujabetza kanalean gehiago
2026ko ekainaren 10
UEUren jardunaldia ekainaren 19an
Politika publikoekin nola bultza elikadura burujabetza?

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...