"Israelen kontrako boikot kanpainak martxan dauden honetan, kulturgileoi lerratzea dagokigu", adierazi du Saioa Alkaizak komunikabideetara igorritako oharrean. BDZk txalotu egin du Alkaizaren erabakia, eta Elkar argitaletxeari gonbita luzatu dio, "erabaki ausartak hartzera", sariketa honetan CAFekin kolaboratzeagatik.
Joan den asteazkenean ezagutarazi zen aurtengo Igartza literatura-sorkuntzarako bekaren irabazlea nor izan den: Saioa Alkaiza. Bertsolari iruindarrak Katu ileak txandaletan deituriko proiektua aurkeztu zuen, eta Alkaizari esleitu diote beka, eleberria garatzeko.
Beasaingo Udalak antolatzen du literatur beka, CAF enpresaren eta Elkar argitaletxearen laguntzarekin, idazle gazteei aukera zabaltzeko helburuz. 10.000 euroko laguntza da, eta lana argitaratzeko konpromisoa du. Aurtengoa, 28. aldia zen. Beka sonatua da euskal literaturgintzan; iraganean, besteak beste, Miren Amurizak, Uxue Alberdik, Danele Sarriugartek, Eider Rodriguezek eta Karmele Jaiok irabazi dute. Aurtengo epaimahaia Olatz Mitxelenak, Esti Martinezek eta Olatz Kamiok osatu dute, eta aurkeztu diren hamasei proiekturen artean, Saioa Alkaizarena saritu dute.
Larunbat goizaldean komunikabideetara igorri du oharra Alkaizak, jakinarazteko uko egiten diola Igartza Sariari, "palestinar herriaren kontra Israel gauzatzen ari den genozidioan CAFek inplikazioa duela salatzeko". Kulturgileei "lerratzea" dagokiela azpimarratu du Israelen kontrako boikot kanpainak martxan direla; "euskal kultura kritiko eta lerratua behar dugu" esan du, "hitzez harago, ekintzez erantzuteko". "Genozidioaren konplize den enpresak kulturaren bidez zuritu nahi izan du bere burua, eta fokua behar den lekuan kokatu beharra dago, Palestinaren kontrako genozidioan", adierazi du Alkaizak.
Era berean, Alkaizak oroitarazi du Nazio Batuen Erakundeak, txosten baten bidez, CAFen jarduera jo puntuan ipini duela, gerra krimenetatik etekina ateratzen duen enpresetako bat delako, eta lurralde okupatuetan eraikitzen ari den trenak palestinarren burujabetzaren kontra egiten duelako.
BDZ: "Elkar argitaletxea hausnarketa egitera gonbidatu nahi dugu"
Israelen Boikoterako, Desinbertsiorako eta Zigorrerako mugimenduak Alkaizaren erabakia txalotu egin du, keinu etikoa eta ausarta dela adierazita. Era berean, Elkar argitaletxeari gonbita luzatu dio, "hausnartzera eta erabaki ausartak" hartzera, "genozidioekin kolaboraziorik onartuko ez duen kultur mundu baterantz pausuak ematera".
BDZk oroitarazi duenez, CAF enpresak euskarazko ekoizpena sustatzeko bi proiektu zituen orain artean: CAF-Elhuyar zientzia dibulgazio saria, eta Igartza literatur saria. BDZk adierazi du bai Elhuyarrekin eta bai Elkar argitaletxearekin harremanetan jarri izan dela.
Lehen sariketa bertan behera geratu zen duela hilabete eta erdi, antolatzaileen esanetan, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoela" argudiatuta, lan kopuruak "behera" egin eta "testuinguruak" ez duela ahalbidetzen azalduta.
Etengo du. Hori da kaskora supituan etorri zitzaidan pentsamendua, gosaria ahoan eta Euskadi Irratia sintonian, Imanol Pradales lehendakaria entzun nuenean CAF “gogoeta etikoa” egitera gonbidatuz, Palestinako lur okupatuetan trena eraikitzeko duen kontratua eten edo... [+]
Kontratua segi ala eten, enpresaren erabakia "errespetatuko" lukeela argi utzi nahi izan du Imanol Pradales lehendakariak, Euskadi Irratiari egindako elkarrizketan. Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza.
Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".
Beasaingo enpresak 1.695 milioi euroko kontratua lortu du Belgikako SNCB-NMBS tren konpainia publikoarentzat 54.000 plaza dituzten bagoiak egiteko. Baina aurretik, belgikar konpainiak eskatu dio bere jarduerek nazioarteko zuzenbidea eta giza eskubideak errespetatzen dituztela... [+]
Carrefour, CAF, Crédit Agricole, BlackRock... Francesca Albanese Palestinar Lurraldeentzako NBEko errelatore bereziak enpresa sare handi bat egin du Israel burutzen ari den Gazako genozidioaren konplize bere azken txostenean, eta horien arduradunak ikertzeko eskatu du... [+]
Bi gai mahai gainean, ezinbestean.Batetik, CAF eta Palestina. Bestetik, PSOEren bueltako ustelkeria sarea. Nondik hasi eta non bukatu ere ez dakit, bulkadez betetako artikulua izango dela jakinda.
Nazio Batuen Erakundeak 40 enpresa salatu ditu, CAF tartean, eta Gazako... [+]
NBEren txosten batek azaldu du Beasaingo enpresak lagundu egiten duela Israelgo legez kanpoko kolonien hedapenean. Amnistia Internazionalek deialdia egin die gobernuei “urgentziaz” esku hartu dezaten txostenaren ondorioekiko.
Carrefour, CAF, Crédit Agricole, BlackRock... Francesca Albanese Palestinar Lurraldeentzako NBEko errelatore bereziak enpresa sare handi bat egin du Israel burutzen ari den Gazako genozidioaren konplize, eta horien arduradunak eta goi karguak ikertzeko eskatu du.
Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.
Mundu guztia Gazari begira ari da orain. Baina Palestina ez da lur hori bakarrik. Bada beste lurralde bat, izen bera duena, ostutako lurren atzean, moztutako gorputz adarra nola begiratzen diona galdutako lurrari: Zisjordania, eta, egoera are bereziagoan, Jerusalem. Lurralde... [+]
Mundu guztia Gazari begira ari da orain. Baina Palestina ez da lur hori bakarrik. Bada beste lurralde bat, izen bera duena, ostutako lurren atzean, moztutako gorputz adarra nola begiratzen diona galdutako lurrari: Zisjordania, eta, egoera are bereziagoan, Jerusalem. Lurralde... [+]
CAFek urteroko akziodunen batzarra egin duen egun berean, Jerusalemgo trenaren martxan duen tren proiektua bertan behera uztea exijitu diote Donostian eginiko manifestazioan. Amnesty Internationalek hitza hartu du tren ekoizlearen akziodunen batzarrean, eta Israelen "legez... [+]
Okupatutako Jerusalemgo Ekintza Nazional eta Zibileko batzordeak jakinarazi du trenaren bigarren fasearen hasiera, eta gaitzetsi egin du kokalekuen arteko komunikazioa indartzea duelako helburu. Zisjordanian 22 kokaleku berri ezarriko dituela adierazi du Israelek.
Larunbatean egindako prentsaurrekoan adierazi dute manifestazioa ekainak 14an Donostian egingo dutela. 130 kolektibo, alderdi politiko eta sindikatu batu zaizkie eta "atxikimendu kanpaina oraindik zabalik dagoela" gogorarazi dute.