Baztango alkatea: “Txistu eta irainak entzun behar izan nituen dantzan hastean”


2013ko irailaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Baztango mutil dantza (Argazkia: dantzan.com).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ia galtzekotan egon zen dantza, eta orain hiru bat hamarkada hasi zen berreskuratzen, emakumeen partehartze eta guzti. Elizegik azaldu duenez, herri gehienetan normalizatuta dago emakumezkoek ere dantza egitea, nahiz eta zenbait lekutan gatazka izan.

Elbeteko kasuan, esan du, orain urtebete dantza talde pribatu bat sortu zutela. “Dantza pribatizatu nahi dute eta emakumezkooi dantza egitea ukatu nahi digute”, azaldu du.

Iaz udal taldeak ekitaldira joateko gonbitea jaso bazuen ere uko egin zioten joateari. Aurten ordea, parte hartzeko erabakia hartu dute, horrelako jokaerekin bukatu asmoz.

“Dantza publikoa da, irekia, eta hasi zirenean Bilduko gizonezko zinegotzi bat sartu zen dantzara. Ez zen ezer gertatu, baina gu, emakumeok sartu ginenean txistu eta irainak entzun behar izan genituen. Taldeko dantzariek alde egin zuten plazatik. Oso momentu gogorra eta deserosoa izan zen”, nabarmendu du alkateak, eta beste alderdi politikoen jarrera ere salatu du, horiek ere alde egin baitzuten plazatik.

Horrelako gatazkek herriak banatzen dituztela eta euren asmoa ez dela hori azaldu du, baina jarrera horiek onartzeko prest ez daudela adierazi du. “Tradizioarekin astakeriak” egin direla eta horrelako egoerekin bukatu beharra dagoela nabarmendu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
2025eko abenduaren 17
Lurraldea eta arkitektura
La Sinsorga

2025eko azaroaren 26
Musu-truk

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!