Euriari aurre eginez esne sektorearen defentsan ehundaka lagun bildu ziren Elizondon

  • Landa eremu bizien eta nekazaritza iraunkorraren bidean, esne sektorea ere bizirik behar dugu goiburupean manifestazioa egin zen larunbatean Elizondon, Baztan-Bidasoaldeko hainbat sindikatu, gizarte eragile, elkarte eta erakundek deituta.

Erran .eus @erran_eus
2017ko apirilaren 03a
Apirilaren 1ean egin zuten manifestazioa Elizondon, esne sektorea babesteko eskatuz. (Arg.: Erran).

Ehundaka lagunek parte hartu zuten euripean manifestazioan, behiak aitzinean zituztela. Aipatzekoa da azken 25 urteotan behi-esplotazioen %80a desagertu dela Baztanen. Apirilaren 1etik Danonek Nafarroako mendialdeko 7 nekazariri (tartean eskualdeko lau) esne gehiagorik bilduko ez diela jakinarazi ondotik eta Sorian 20.000 behi buruko esne ustiategia egiteko proiektua dagoela jakinik (lehenago Caparroson, 5.000 burukoa inongo zalapartarik gabe egin zuten), esne sektorearen etorkizunaz kezka handia piztu da.

Manifestazioa aurkezteko martxoaren 4an Elizondon egindako agerraldian aipatu zutenez, «azkeneko hamarraldi luzeetan nekazaritzan orohar eta esnegintzan partikularzki industria eta banatzaile handien neurriko eredua bulkatu dute. Produktibista, intentsiboa eta industriala. Hala, gure mendialdeetako nekazariak aldiro estutuz, aterabiderik gabeko atakarat eraman dituzte, bat ere erabakitzeko ahalmenik gabe, produkzio kostuetarat ailegatzen ez diren prezioekin, dirulaguntzei buruzko menpekotasunarekin, inbertsio handiekin eta lan-baldintza gogorrekin».

Europako merkatu bateratuak, kuoten sistemak eta Nekazaritza Politika Bateratuek, administrazio publikoen erabateko inplikazioarekin sektorea egiturazko krisian sartu dute, «eta kontsumitzaileek, nekazaritzari buruzko inongo ezagutzarik gabe, esnearengatik prezio irringarriak ordaintzeko kezkarik ez dute izan», diote deitzaileek. «Kapitalista eta enpresa handien menpean ari diren estatuek, merkatu handi eta libreak sortzeko tratularitzan nekazari ttipien beharrak eta landa-eremuetako komunitateen geroa ez dute egundaino serioski gogoan hartu. Hala, gure mendialdeetako nekazaritza egitura desagertzeko bidean paratu dute landa-eremuetan aspalditik heldu den egiturazko krisi sozial eta ekonomikoa bulkatuz».

Baina nekazariak eta landa-eremuak «zafratzen dituen eredu sozioekonomiko berak, logika merkantilista eta neoliberal horrek, hirietako eta lurraldeko bertze tokietako herritarrak eta kontsumitzaileak ere gogorki kolpatzen” dituela ere salatu dute. “Industria eta banatzaile handi horiek zernahi kalitatezko elikagai saltzeko bat ere begiramendurik ez baitute. Nekazariak galtzaile, landa eremuak galtzaile eta kontsumitzaileak eta herritar arruntak galtzaile. A ze eredua!».

Sorian Hego Euskal Herrian produzitzen denaren %60ª produzituko litzateke

Testuinguru horretan, mendialdeko nekazal esplotazioak inoiz baino gehiago industriaren beharretan direlarik, Danonek zazpi nekazariri esne gehiagorik bilduko ez diela erran die. Hori bai, batzuei esnea biltzetik utzi bidenabar, bertze batzuei produkzioa handitzeko eskatu die. Lehenagotik heldu den produkzioaren pilaketa edo kontzentrazioa azkartuz. «Zalantzarik gabe, azkeneko urteetako produkzioaren pilaketak nekazal etxalde eta lanpostuen galera ekarri du. Haatik, orain artio burrunba gutti sortu da. Hala, orain bortz urte Caparroson 5.000 behi-buruko ustiategia egin zutelarik inork ez zuen deus erran. Horrela, produkzioaren pilaketan urrats berria emateaz gain, produkzioaren deslokalizazioari  buruz bide berria, salaketa eta protestarik gabe hasi zuten. Ordura artio esnetako behiak mendialdetako bazkaleku eta etxaldeetarat loturik baziren, orain belar bazkarik gabeko tokierat mugitzen dituzte. Gisa horretan, Soriako 20.000 buruko proiektua ageri zaigu, esne produkzioaren pilaketa eta deslokalizazioa inoiz ikusi gabeko neurrietarat eramanez. 20.000 behi horiek urtero 240.000 tona esne produzituko dute, Hego Euskal Herrian egiten denaren %60».

Ageri denez, orain artioko bideak nekazaritzarik gabeko landa eremuak ekarriko dituela uste dute manifestazioaren deitzaileek:  «Zazpi nekazari hauek bizi dutena ez da arazo partikularra. 20.000 behi buruko esne ustiategiaren egitea esne-sektoreko nekazarien arazo partikularra ez denez. Jendarte osoari: landa eremuari eta hiriguneari eragiten dioten arazoak dira. Landa eremuak bizirik atxekitzeaz ari baikara, elikadura osasuntsua eta kalitatezkoa kontsumitzeko eskubideaz; edozein herrik bizirauteko beharrezkoa duen elikadura burujabetzaz».

Horregatik herritar guztiei zuzentzen zatzaizkie, «zazpi nekazari hauek orain –baina bihar gehiago izan daitezkeenak– bizi dutenari eta 20.000 behi buruko ustiategiak geroari buruz ekarriko duenari "ez" errateko, eta landa-eremuen etorkizunari "bai" errateko. Lurrari lotutako nekazaritza iraunkorra, enpleguaren sortzailea eta herri ttipiak bizirik atxekiko duena bulkatzeko. Gure inguru eta bazterrak zainduko dituena, duina eta bizi-kalitatea ekarriko duena».

Guzti horregatik, nekazarien eta kontsumitzaileen arteko aliantzak bulkatu behar direla uste dute: «Landa-eremuen eta hiriguneen artekoak. Langileen eta baserritarren artekoak. Ez gara bi gorputz, bakarra baizik. Batek min badu, gorputz osoa eri da. Ez oraingo kinkari, bai, landa eremu biziei eta bizitza justuari. Karrikara atera gaitezen, gaur aski errateko eta, bihar, bideragarria den nekazaritza eta jendarte eredu justua eraikitzeko».

Albiste hau Erran.eus-ek argitaratu du eta CC by-sa lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Lehen sektorea  |  Tokian tokiko ekonomia

Lehen sektorea kanaletik interesatuko zaizu...
2018-07-16 | Laborari
Amaia Arbeletxe: "Gauzak plazerrez eta zaldien pasioaz egiten ditut"

Izurako (Nafarroa Beherea) Latsaga etxaldean Amaia Arbeletxe eta Elisa Di Primok erabaki dute beren nekazaritza proiektua behorren inguruan antolatzea.


Maria Jesus Intxausti. Habe eta akuilu
"Nagusi baten zeregina ez da aginduak ematea"

Ur handitan telebista saioan ikusiko zenuen akaso. Guk hantxe ikusi genuen. Baina, akaso, lehenagotik ere ezagutuko zenuen jakin gabe, akaso dastatuko zenuen Lazkaomendiko Iztueta-Azpikoa baserrian ekoitzitako esnerik, jogurtik edo izozkirik. Zer behar da XXI. mendean baserriari eusteko? Zein da baserriko nagusiaren zeregina? Zer eman diote emakumeek baserriari? Horretaz guztiaz galdetu diogu Maria Jesus Intxaustiri.


2018-07-13 | ARGIA
'70. hamarkadako laborantza iraultza' aztertuko dute gaur Ainiza-Monjolosen

Mahai inguru interesgarria antolatu du gaurko, uztailak 13, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak: Peio Iralur eta Mixel Berhokoirigoin nekazari eta ELBko sindikalista historikoek Aguxtin Errotabehere kazetariarekin batera aztertuko dute "70. hamarkadako laborantza iraultza", Iparraldeko baserri munduak garai horretan jasan zuen eraldaketa errotikakoa.


Ez naiz "anti" bat!

Ez da oraikoa, azken denbora hauetan, hartzaren aldekoen eta kontrakoen arteko auzia minberatzen ari da. Pirineetako mendietarat berriz ekarri behar dira hartzak? Baietz diote bioainitztasunaren aldekoek. Ezetz, aldiz, uda mendian iragaiten duten artzainek. Hona hemen ene ikusmoldea.


2018-07-01 | Garazi Zabaleta
Xixtroak
Asto gainetik internetera, handik etxez etxeko banaketara

Asto gainean jartzen zituzten saskiak ziren xixtroak garai batean, laborariek euren produktuak etxaldeetatik herriko merkatura jaisteko erabiltzen zituztenak. 2016tik aurrera, berriz, Lapurdin martxan duten proiektuaren izena ere bada: Hazparne inguruko hainbat laborari elkartu eta Xixtroak sortu zuten urte hartan, euren produktuak internet bidez inguruko herritarrei eskaintzeko. Orain, berritasunekin dator elkartea: arrain freskoa eskaintzen eta Baiona-Angelu-Miarritze inguruan saskien... [+]


Tokioko aireportuari 50 urtez aurre egin dioten baserritar egoskor horiek

Japonian 2020ko Olinpiar Jokoak hasterako estreinatuko ote dute Tokioko Narita aireportuaren hirugarren pista? Agintariek proiektuari ekin eta 50 urte geroago, osatu ezinik segitzen dute beren lurrari eta lanbideari uko egin nahi ez dioten baserritarren erresistentzia dela medio. Jasandako presioengatik edo diru beharragatik amore eman badute gehienek, bakan batzuek eusten diete baratzeei bizirik. Hegazkinez inguratuta aitzurrean, erresilientzian maisu.


Lur komunaletatik pribatuetara
Baserriaren sorrera ere, kapitalismoaren oinarri

Herri-lurren gainbehera, baserri “modernoaren” hedapenarekin batera eman zen, Aro Modernoan zehar. Mendiak etxez eta zereal-sailez bete ziren neurri berean galdu ziren jabetza kolektiboa, komunitateen erabakimena eta, neurri batean, baita ingurumenaren ustiapen jasangarriago bat ere. Jabetza-egitura gero eta polarizatuago bat agertzen joan zen, XIX. menderako Euskal Herri atlantikoan nagusi ziren desberdintasun sozial handien iturburu.


2018-06-04 | Laborari
Jokin Zaldunbide, laboraria Arbonan: "Uhin bat bada gauza naturalei buruz joateko"

Nekazaritzarekin zerikusirik ez duten ikasketak egin ondotik, dena utzi, laborari izateko formazio bat hartu eta sendabelarren ekoizpenean instalatu zen Arbonan alokatutako lurretan. Bere produktuak Baionako merkatuan, hiruzpalau AMAP kontsumo taldetan eta zenbait dendatan saltzen ditu.


Txina munduko soroak erosten ari da janari ekoizle handiena izateko

Txinako korporazio publiko eta pribatuek gaur egun mundu osoko hamar milioi hektarea lur lantzen dituzte. Indonesiatik Ukraina edo Frantzian barrena Boliviaraino, Txinak 2010etik 2016ra arte bostez biderkatu ditu atzerriko soro eta oihanetako inbertsioak. Pekingo gobernuaren ildo estrategiko nagusietakoa dira, bai munduko herrialde handieneko biztanlegoaren elikadura bermatzeko eta bai planetako janari ekoizle nagusi bihurtzeko datozen urteetan.


Borrokatu eta irabazi: ELBk Bidaxunen aurkeztu ditu 'kriaxera' ahatekume intsumituak legalitate osoan

Albiste ona ahate gripearen gatazkan, ELB sindikatuak zabaldu duenez. Ahateak hiltzeari uko egin eta Frantziako agintariei aurre egin ostean, Bidaxunen inguruko baserritarrak ‘kriaxera’ arrazako ahatekumez hornitzen dituen Lataillade familiak baimen eta berme guztiekin saltzen ditu berriro.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude