Ekainaren 20ko osoko bilkuran, herritarren txanda baliatuta, hitza hartu zuen Auzoan Bizi etxebizitza sareak, gasteiztar guztiei errolda eskubidea bermatzea aldarrikatzeko. Etxebizitza sareko kideek PPko zinegotzi Gustavo Antépararen negozioak ere salatu zituzten, eta horrek tentsio handia piztu zuen, beheragoko bideoan ikusi daitekeenez.
Auzoan Biziko kideek errolda eskubidearen aldeko mozio proposamena azaldu zuten beren lehen hitzartzean, udalak eskubide hori urratzen duela salatuta –mozioa baztertu zuen udalak, PSE, PP eta EAJk aurka bozkatu zuten eta EH Bilduk eta Elkarrekinek alde–. Ondoren udaleko talde politikoek hitz egin zuten banan-banan, eta jarraian bigarren eta azken hitzartzerako tartea izan zuten etxebizitza sareko kideek. Orduan egin zioten aipamena Gustavo Antépararen "legez kanpoko" negozioei, eta liskarra piztu zen (ARGIAk hainbat ikerketa eta albiste argitaratu ditu EAEko PPko buru Javier de Andresen hurbilekoa eta Gasteizko Udalean zinegotzi den Antépararen negozioen inguruan, lotura honetan daude eskura).
“Tipo hori [Antépara] gure auzoko espekulatzailerik handienetakoa da, Luxury Apartments bere enpresarekin Alde Zaharreko bloke oso baten jabea da eta bertan legez kanpoko obrak egin ditu. Auzokideak kexatu egin direnean mehatxatu egin ditu, legez kanpo dauden bi etxebizitza...”. Auzoan Biziko kideari ez dio hizketan jarraitzen utzi Maider Etxeberria PSEko alkateak, ordurako zurrumurruak zabalduak daude aretoan, eta “errespetu pixka bat” eskatzen dio hizlariari. Jarraian entzuten den ahots sumindua Iñaki García Calvo PPko bozeramailearena da: “Nahikoa da! Adierazpen askatasuna bai, baina kide baten lan profesionala kriminalizatu gabe!”. Etxeberriak hitza ukatzen dio García Calvori (“ez da zure txanda”), berriz ere herritarren txandako bozeramaileei zuzentzeko: “Alderdi Popularrarekiko errespetua exijitzen dizuet”.
Segundo batzuetako etenaren ostean, azkenengoz hartzen du hitza etxebizitza sareko kideak: “Zuek legea eta oinarrizko eskubideak errespetatzen dituzuenean guk ere errespetatuko zaituztegu. Berriro diogu, eta amaitzeko, [erroldaren gaiari heltzen dio berriro ere] prebarikatzen ari zarete, oinarrizko eskubideak urratzen ari zarete. Bagoaz eta ez dugu [alderdi politikoen] azken hitza entzungo”.
PP: "Ez gara kikilduko"
Behin Auzoan Biziko bozeramaileak alde eginda, suminduta hitz egiten dute EAJko, PPko eta PSEko udal ordezkariek: etxebizitza sareko kideei leporatzen diete portaera “lotsagarria” izatea, “errespeturik” ez izatea edo udala iraintzea. Osoko bilkura osoa jasotzen duen bideoan ikus daitezke interbentzio horiek, 1:44:54tik aurrera.
Marta Alaña PPko zinegotziak Gustavo Antépararen defentsan eta haserre betean esandakoak soilik ekarri ditugu hona: “Demokrazia erakustaldi bikaina, eman digutena. Faxista beste batzuei esaten dietenak. Faxismoaren adibide bat nahi zenuten? Hor duzue (...) Koldar batzuk dira, beti izan diren moduan (...) Ez duguna onartuko da talde honetako kide baten bizitza pribatuaren eta ohorearen aurka egitea. Epaitegi batetara joan eta probatzen ez duten bitartean, egiten ari direna da gezurrak esatea eta difamatzea, eta ez diegu toleratuko. Ez gara kikilduko, ez ziguten beldurrik eman iraganean eta ez digute orain emango”.
Liskarrean presente egon zen Gustavo Antépara, bere eserlekua Auzon Biziko bozeramaileen kokalekuaren ondoan zegoen, baina ez zuen hitza hartu ere egin. "Euskaraz ari ginen eta ez zuen pinganilloa jarri ere egin, mugikorrarekin ari zen", azaldu diote etxebizitza sareko kideek ARGIAri.
Gasteizko Alde Zaharreko Pintore kalean, atari bateko lau etxebizitzen jabe da Luxury Rental Apartments enpresa. Horietako bi etxebizitza turistiko gisa alokatzeko Jaurlaritzaren beharrezko baimena eskuratu du enpresak, eskuratu aurretik ere alokatu baditu ere, baina Turismo... [+]
Hirigintza Sailak Luxury Rental Apartments SL enpresa zigortu du 2025eko urtarrilean, Pintore kaleko etxebizitza batean obra “klandestinoak” egitea egotzita. Enpresako partaidetzen %50 Gustavo Antépararena da, eta administratzailea bere bikotekidea... [+]
ARGIAk hamaika aldiz eskatu dio Gasteizko Hirigintza Saileko Eraikuntza Zerbitzuari, urte batez, bi espedienteren inguruko informazioa. Hainbat aldiz ziurtatu zaio hedabide honi informazioa igorriko zitzaiola. Inoiz ez dute egin, eta hainbat hitzordu eta eskaera ofizial utzi... [+]
Alain Luxury enpresak Gasteizko Alde Zaharreko Hedegile kalean duen pisuaren azpiko etxebizitzan bizi da, lehen solairuan. ARGIArekin harremanetan jarri zen Luxury enpresaren eta Gustavo Antepararen ibileren inguruko erreportajeak irakurri ostean, hainbat arazo izaten ari zelako... [+]
Hedegile eta Pintore kaleetako bi etxebizitzetan baimenik gabe eginiko eraberritze lan integralengatik isun bana ezarri dio udalak Gasteizko PPko kide Gustavo Antéparak sortu zuen Luxury Rental Apartments enpresari. Arau urratzeagatik 500 eta 5.000 arteko isuna aurreikusten... [+]
Gustavo Antépara Gasteizko Alde Zaharrean pisu turistikoak baimenik gabe ustiatu dituela eta bertan obra “klandestinoak” egin dituela argitaratu zuen ARGIAk 2023ko apirilean. Maiatzeko hauteskundeen osteko berregituraketan, Arabako eta Gasteizko PPko kide... [+]
Gasteizko PPko kide Gustavo Antépara: obra “klandestinoak” legez kanpoko pisu turistikoetan ikerketa erreportajea argitaratu zuen esklusiban ARGIAk apirilaren 25ean. Hainbat hedabidek jaso zuten bere edukia hurrengo egunetan. PPk Antépararen errugabetasuna... [+]
Gasteizko Udalak hiru espediente behintzat ireki dizkio Gustavo Antépara presidente den Luxury Rental Apartments enpresari, Alde Zaharreko Pintore eta Hedegile kaleetako hiru etxebizitzatan “obra klandestino” handiak egiteagatik. Pintore kaleko etxebizitzak pisu... [+]
Gustavo Antépara Gasteizko PPko kide esanguratsua da. Javier Marotoren ordez sartu zen PPko zinegotzi 2016an 2019 arte, eta maiatzean egingo diren hauteskundeetan PPren bi zerrendatan doa: Araban (hamalaugarren postuan) zein Gasteizen (zazpigarrenean).
2022ko uztailaren 1ean Gustavo Antéparak Luxury Rentals Apartments enpresako “administratzaile bakarra” izateari utzi zion, eta bere postua Pilar Perosanzek hartu zuen. Perosanzek Pintore eta Hedegile kaleetako etxebizitzetako obren izapideak egin ditu udalean... [+]
Hamarkadak dira Gasteizko Alde Zaharreko eragile eta auzokideek salatzen dutela udaletik bultzatzen den auzo eredua, turismoan eta gentrifikazioan oinarrituta. Eredu horren azken aurpegia da etxebizitza turistikoena, auzoan kontrako ahotsak altxatu dituena. Gasteiz Txiki auzo... [+]
Gasteizko Alde Zaharreko etxebizitzen turistifikazio ahaleginaren aurpegi publikoak Arabatur elkartea eta bere presidente Pilar Perosanz dira. Baina bada beste pertsona bat, publikoki horrela agertu ez bada ere: Gustavo Antépara Benito. Berak eta Luxury Rental Apartments... [+]