Eskola jantokien kudeaketa eredua berraztertzea eskatu diote Jaurlaritzari

  • Jantokien “kudeaketa berritzaile eta desezentralizatua” egin nahi duten ikastetxeei “aukera bideragarriak” eskaintzeko eskatu du Eusko Legebiltzarrak aho batez.


2019ko urriaren 24an - 15:52
(Arg.: Bekobenta)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Eskola jantokia hezkuntza komunitatearen barruko zerbitzu bat dela defendatzen duten eragileek norabide horretan babes bat gehiago izango dute, Eusko Legebiltzarrak ostegunean onartutakoa betetzen badu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak.

Hasiera batean Elkarrekin-Podemosek aurkeztutako mozioarekin bat egin dute talde guztiek, zuzenketa batzuk egin ondoren. Hala, onartutako testuak eskatzen du lau hilabeteren buruan egin dadila azterketa bat jantokiak zuzenean kudeatzeko adjudikazio baldintzak hezkuntza komunitate osoarekin adosteko.

Era berean, Eusko Jaurlaritzak sukaldeak eraikitzea bermatu behar du hala aukeratzen duten ikastetxeen kasuan eta kudeaketa eredu dezentralizatu desberdinen azterketa ere egin behar du. EAEko araudi berriak 2020-2021 ikasturterako martxan egon beharko luke, aho batez talde guztiek onartutakoaren arabera.

Norena da ardura?

EAEko ikastetxeetan Eusko Jaurlaritzak bultzatutako jantoki zerbitzu ereduak kritika ugari izan du azken urteetan, sukaldeak desagerrarazi dituelako eskoletatik, catering enpresen mesedetan. Kritikak, jakien kalitatea zalantzan jartzeaz gain, elikadurari eta jantokiei hezkuntzarako ematen zaien funtzioa ere izan du jomugan.

Horren aurrean, 2019ko urtarrilean Hezkuntza Sailak proposamena egin zuen, hala nahi duten ikastetxeek jantokiak zuzenean kudeatzeko. Baina proposamen horrekin ez dira konforme hezkuntzako eragile ugari, kudeaketa guztia guraso elkarteen esku utzi bai, baina bitartekorik eta laguntzarik ez duelako eskaintzen horretarako: “Ez zaigu egokia iruditzen. Jantokia zerbitzu publiko bat da, beraz, Eusko Jaurlaritzak dagokion ardura hartu beharko luke”, azaldu zion ARGIAri Lurdes Imaz EHIGE guraso elkarteko koordinatzaileak.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Hezkuntza kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.