Asteazkenean izan zuten eskola jangeletako langileek lehen greba eguna, segurtasuna eta enpleguak bermatzearen alde. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek greba beste bi egunez egingo dutela jakinarazi dute, urriaren 27an eta 29an.
Ikastetxe publiko, pribatu zein itunpekoetako jantokietako azpikontratak izan ziren asteazkeneko protestetako protagonistak. Eskola jangeletako langileak, lan-baldintza duinak, enplegua eta segurtasuna bermatzearen alde hartu zituzten atzo EAEko hiriburuetako kaleak. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deitutako grebara batu ziren, eta, hauek jakinarazi dute, atzoko lanuzteak %60ko parte hartzea izan zuela. Urriaren 27an eta 29an ere, grebara deitu dute.
Sindikatuek, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari leporatzen diote orain arteko erabakiak alde bakar batez hartu izana eta sindikatuen ikuspuntuen iritzia ez entzun izana. Asteazkenean, Hezkuntza Sailak bilera batera deitu bazituen ere, sindikatuek protestari eustea erabaki zuten, bezperan iragarri baitzuten bileraren eguna.
Jantokietako langileak enpresa pribatuek kontratatzen badituzte ere, EAEko ikastetxeetan zerbitzua ematen duten langileak direla babesten dute sindikatuek, eta beraien ahotsa entzuna izan beharko litzatekeela defendatu. Segurtasuna bermatzea, enplegu eta lan baldintza duinak izatea, ratioak jaistea eta lan kargak ez handitzearen alde ari dira greban, zerbitzu seguru eta kalitatezkoa eskaintzeko.
Greba egun hauetan, jangelek, zerbitzu minimoak emango dituztela jakinarazi dute. Sukaldari eta begiraleen kasuan %10a izango da lanean. Premia bereziko ikasleentzat berriz, nahitaezkoa den begirale kopurua ezarriko da.
Hamaika familiak egin dute ikastetxe publikoan D eredura pasatzeko eskaera. Zentroak baiezkoa eman du, baita Udalak ere, baina errefusatu egin du Nafarroako Gobernuak "espazio falta" argudiatuta.
Udaberriko loreez zirriborroa neukan egina gaurko artikulurako, naturaren zikloei begira idaztea eta garaian garaikoa ekartzea gustatzen baitzait baina artikulugile daramadan denboran ikasi dut maiz gaia ezin duela norberak aukeratu, biziak ekartzen dituelako beste gai batzuk.
EHUk, aldiz, azaldu du ezinezkoa dela hitz emandako 40 plaza berriak eskaintzea, ez baitute horretarako baliabiderik. Plaza berrien kopurua pixkanaka areagotzeko asmoa erakutsi du EHUk.
Euskal hezkuntza sisteman haur zaurgarriak ondo integratzeko dekretua egin zuen Eusko Jaurlaritza Hezkuntza Sailak 2023ko maiatzean eta gaur haren balorazio oso kritikoa egiten du Ikastolen elkarteak: hark ez du balio izan segregazioa amaitzeko. Hainbat proposamen ere egin... [+]
Gasteizko Adurtza eta San Ignacio ikastetxeek fusionatuta hasiko dute 2026-2027 ikasturtea, baina eskola berriaren proiektua eta plangintza falta dutela salatu dute gurasoek, beraien ekarpenak noiz eta nola egin jakin nahi dutela. “Parte hartu nahi dugu, guretzat... [+]
Unibertsitatera Sartzeko Probaren (USAP) eredu berriari egingo diote aurre Hego Euskal Herriko milaka ikaslek, ekainaren 3tik 5era. Batxilergoko bi irakasle elkarrizketatu ditu ARGIAk: “Azterketa berria konpetentzien araberakoa bihurtu nahi dute, baina memorian oinarritua... [+]
Bordeleko Errektorearekin hitzartu du "behin-behineko" akordioa Seaskak. Horrez gain, Euskararen Erakunde Publikoarekin eta Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin hitzarmena sinatzeko negoziaketak abiatuko dituzte hurrengo astean. Azterketak euskaraz egiteko aukera... [+]
Dantza, xake edo kirol topaketak egiten diren bezalaxe, literatura gustuko duten haur eta gazteek ere zaletasuna partekatu, elkar ezagutu eta egunpasa ludikoa egiteko aukera izango dute, datorren igandean. Ikasturtean zehar elkarri gutunak idazten aritu diren 130 gaztetxo... [+]
Maiatzaren 21ean bidali diote gutuna Elisabeth Borne Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko sei parlamentariek. Dagoen ikasle kopurua ikusita, ikastoletarako aurreikusi dituzten lanpostuak "aise gutxiegi" direla deitoratzen dute gutunean. Kexua adierazteko... [+]
Erriberri, Tafalla, Gares, Sarriguren, Buztintxuri eta Noaingo ikastetxe publikoetako D-PAI ereduko guraso talde bat Nafarroako Hezkuntza batzordean egon da, 57/2024 foru aginduari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuak bideratu nahi dituen aldaketak deitoratzeko. Euskarazko... [+]
Hezkuntzari buruzko eztabaidan, gutako batzuk erabiltzen ari garen neologismoa (uste dut horrela deitu ahal diogula) da pedagogismoa, agian azalpenik behar duena. Asmoa da pedagogiari aukera bat ematea, bi gauzak bereizita. Zientifizismoa eta zientziaren arteko bereizketan... [+]
Animalia askok biziraupen estrategia gisa darabil taldearekin bat etortzea. Izaera hori mespretxatu da sarri, kolektibo asko artaldeekin parekatuz, gidatua izan behar duen izaera propiorik gabeko masa bailitzan. Baina kolektibitateak, mehatxua susmatzen duenean, badaki bere... [+]
Herri Urrats jaialdiko hasiera ekitaldian Seaskako zuzendaritzako kide Erik Etxartek salatu zuen Parisek oraindik ez ziela irakasle postu gehigarrien proposamenik egin hurrengo ikasturtera begira. Asteburuan heldu zaie Frantziako Hezkuntza Ministerioaren erantzuna, eta... [+]
Galdera horri erantzun dio hainbat irakasle ez-heterok, eta gogoetarako gako ugari utzi dituzte. Mundua deskubritzen eta identitate(sexual)a eraikitzen ari diren haur eta gazteek erreferente anitzak izatea eta eskolan denok espazio seguru eta erosoa aurkitzea ederra baita.