ERTE eta COVID-19: galdera-erantzunak

  • Koronabirusa dela eta etorri den ERTE uholdearen aurrean jaso ditugun galdera ohikoenak beren erantzunekin, ELA sindikatuaren eskutik.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2020ko martxoaren 25an - 19:45

Zer da ERTE bat eta zer suposatzen du?

ERTE deritzogu “Expediente de Regulación Temporal de Empleo” delakoari. ERTEan dauden pertsonek kontratua etenda dute, eta langabeziagatiko prestazioa asotzen dute epe horretan zehar. ERTEa eragin duen egitatea amaitzean, lan kontratua bere horretara bueltatuko da, ERTEaren aurretik bezala.

Zein da egoera orain, Koronabirusaren krisiarekin?

Bizi dugun egoeran, ERTE gehienak “Ezinbesteko kausengatiko” ERTEak dira. Honek esan nahi du Lan Agintaritzak ia berehala emango dituela ontzat eta ez dagoela ordezkari sindikalekin negoziatzeko legezko betebeharrik. ERTEan sartuko diren pertsonek, beraz, langabeziagatiko prestazioa jasoko dute.

Nola tramitatzen da ERTE bat?

Enpresak aurkeztu behar du eskaria Lan Agintaritzan. Azken honek ebazpena egingo du ERTEa ir oniritzia ematen badio haiek kudeatuko dituzte langabeziagatiko prestazioak. SEPE-k komunikazio telematikoak aktibatu ditu etxetik mugitu behar ez zaitezen eta gainera ez da iraungitze-eperik aplikatuko eskaera egiteko.

Nire enpresak etxera bidali gaitu baina ez digu esan zer gertatuko den gurekin. Zer egin dezaket?

Jarri zaitez ELArekin kontaktuan telefono bidez ala Web orriko “Kontsultak” atalaren bidez.

Zein iraupen izan dezake ERTE batek?

Ez dago legezko epemugarik. Hori dela eta, oso garrantzitsua da ziurtatzea enpresak ERTEa epe mugatu baterako eskatzen duela (adib. Hilabete 1) eta soilik, noski, osasun-alarma egoera honek irauten duen denbora-tarterako, hortik gain ez baita beharrezkoa ERTE mota hau.

Zenbat kobratuko dut ERTEak dirauen bitartean?

Zure kotizazio oinarriaren %70 lehen 6 hilabeteetan, eta %50 zazpigarren hilabetetik aurrera. ERTE egoerak dirauen bitartean ez da oporeskubiderik sortzen.

Eta adingabeko edo menpelko baten zaintzagatik lanaldi murriztua badut?

Langabeziagatiko prestazioa zure lanaldia %100ean egikaritzen arituko bazina bezala kobratuko duzu.

Zer gertatzen da amatasun, aitatasun edo aldi baterako ezintasun egoerran banago?

ERTEa tramitatzeko unean ezintasun, amatasun edo aitatasun egoeran bazaude, ERTEan sartuko zaituzte, baina Gizarte Segurantzatik kobratzen jarraituko duzu alta jaso arte. Alta jasotzean langabeziagatiko prestazioa kobratzen hasiko zara. ERTEa hasi eta gero gertatzen bada ezintasuna, gizarte segurantzak ordainduko dizu, baina langabeziagatik kobratzen zenuen kantitate berdina jasoko duzu. ERTEa hasi eta gero gertatzen bada amatasuna/aitatasuna, langabeziagatiko prestazioa eteten da eta Gizarte Segurantzatik kobratuko duzu.

Aparteko egoera honetan paroa kontsumitzen dut?

Koronabirusak eragindako aparteko egoera delaeta, bi neurri legal sartu dira indarrean: lehenik, langabeziagatiko prestazioa jasotzen duzun denbora ez dela kontuan izango etorkizunean, eta beraz ez duzu kontsumituko. Bigarrena, ez dizutela exigituko ohiko betekizunak betetzea prestaziorako eskubidea izateko (hau da, ez da beharrezkoa izango 360 egun kotizatuak izatea, pertsona orok izango du eskubidea prestaziorako).

Behartu nazakete oporrak hartzera? Eta behartzen banaute?

Ez, oporrak aldebikotasunez adostu behar dura. Behartu egiten bazaituzte, enpresaren agindua bete beharko duzu momentuz, eta egoera normalizatzen denean 20 egun izango dituzu demandatzeko. Oso garrantzitsua da agindua idatziz jasotzea. Oporretan bazeunden ERTEa hasteko unean, gainontzeko langileen egoera berean zaude, langabezia egoerara pasako zara.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude