Ernai Bilbok 'Eskapatu eskaparatetik!' kanpaina abiarazi du

  • Bilboko gazte mugimenduak martxan jarri du kanpaina berri bat hiriko erakusleihoetan agertzen diren publizitate sexistak eta iragarkiak kentzeko asmoarekin.

Ernaiko zenbait kide, multinazionalen edertasun-kanonaren kontra Bilbon egindako ekintzan
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko otsailaren 26an - 08:41

Antolakundeak azaldu duenez, Bilboko kaleetan hainbat alditan ikusi daiteke emakumeen duintasunaren kontra doazen iragarkiak. Bertan, gaur egunetako kanonetan oinarritzen dira, emakume eredu ideal bat inposatuz. 

Horrek, Ernairen hitzetan, "genero rolak indartu, emakumeen gorputzen sexualizazioa bultzatu eta presio handia eragiten du kanon zurrun horietan sartu ezin diren neska gazteongan. Ondorioak latzak dira: Euskal Herrian anorexia kasuen %90a neskek pairatzen dituzte, hasiera adina 9 urteetara aurreratu delarik."

Hori dela eta, Bilboko Udalari honako hau eskatu diote:

Udalaren konpromisoari jarraituta bitartekoak jartzea egun dagoen publizitate sexista kentzeko

Hain kontrolagarriak ez diren espazioei begira, udalak telefono bat jarri dezala kexak jasotzeko eta neurriak hartzeko

Kanpaina honen aldeko atxikimenduak biltzeko sinadura bilketa abiatu dute.

Albiste hau Uriolak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Analisia
Ez iskin egin zaintza sistemari

Arabako Foru Aldundiaren erabaki batek etxez etxeko zerbitzurik gabe utzi ditu 150 pertsonatik gora, EH Bilduk salatu duenez. 700 euroren truke etxe barruko langile edo interna jarri behar izaten dira emakume etorkin asko, ez dutelako logela bat ordaintzeko modurik, Nafarroako... [+]


Gorputz hotsak
"Literatura izan da tristezia ulertzen lagundu didana"

Erantzunik gabeko galderez inguratuta eta “tristezia sakona” sentituz bizi izan da Daniela Cano. Artista kolonbiarra da, eta pandemia betean Madrilera ihes egin behar izan zuen Kolonbian mehatxatuta zegoelako. Arteaz, bereziki literaturaz baliatzen da erantzunak... [+]


Pertsona migratuentzako ekintzailetza kooperatiboa, bizi-proiektuak hobetzeko tresna bat

Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]


2024-04-02 | Euskal Irratiak
Maialen Berra Zubieta: "Baionan ere queer mugimendua bada"

Bitxi Bitxi queer kolektiboa sortu dute hogei bat kidek berriki Baionan. Queer izatea, heteronormatibitatetik kanpo izatea da besteak beste. Baita genero ezberdinen adierazpena sustatzea ere.


Eguneraketa berriak daude